domingo, 27 de enero de 2008

Iraetako eta Ispasterko lasterketekin amaitu da ziklo-kros denboraldia

Iraetako(08-01-19) eta Ispasterko(08-01-20) lasterketak izan ziren 2007-08 ziklo-kros denboraldiko azkenak eta gure mutilek bikain amaitu dute urtea. Kadeteen mailan, Oier Iraolagoitia bosgarren izan genuen Iraetan eta laugarren Ispasterren.


Etxeko proban ez zegoen bere onen-onenean, agian urduritasuna ere nabariko zuen. 
Argazkian irten berritan ikusten dugu, eta lehen postuan doa, hain zuzen ere, bere etxeko atarian.




Herritarrez gain, taldekideak ere animatzen izan zituen Oierrek Iraetan.






Jubeniletan, Igor Aranguren 19. izan genuen Iraetan, eta 25. Ispasterren.






Igor lehen urteko jubenila dugu aurten. 






Bizikleta gainean hobeto moldatzen bada ere, tokatzen denean bizkarrean hartu beharra dago erreminta.






SPIUK SARIA
Denboraldia amaitzearekin batera Spiuk Saria ere amaitu da eta, sailkapen nagusiei erreparatuta, Oier laugarren izan dugu kadeteetan, Igor 37. jubeniletan eta J.K. Iraolagoitia Iraeta zazpigarrena Master 40an. Iraetak, esan beharra dago, oso lasterketa gutxitan hartu du parte eta meritu handikoa da lortu duen postua.



LAGUNTZAILEEI "CHAPEAU"!
Ez dago munduan txapeldunik atzetik laguntzailerik gabe, eta ziklo-krosean zer esanik ez, are gehiago. Lan hori, batez ere, etxekoei tokatzen zaie. Merezimendu guztiz, zorionak eta omenalditxo bat hainbeste lan egitea dagokizuenei!!!
 

Oierren gurasoak bizikleta garbitzera doaz.







Ama, bizikleta garbiarekin semeari aldatzeko prest.
Etxeko "printzesa" Izaro beste kontrolean zegoen, bigarren bizikletarekin.






Igorren etxetik, aita eta bi anaiak ibiltzen dira batera eta bestera.
Hirurak ere txirrindulariak dira hauek.








Etxeko "txikia" ez da galduko holako laguntzaileekin!
Ama ere ez da aparte izaten.









domingo, 13 de enero de 2008

Oier Iraolagoitia seigarren sailkatu da Espainiako Txapelketan Villarcayon

Zarauztarra TKEko Oier Iraolagoitiak Euskadiko selekziorekin Jokatu du Espainiako ziklo-kros txapelketa Villarcayon (Burgos) eta seigarren postuan sailkatu da kadete mailako lehiaketan. Aurten osatzen ari den denboraldi bikaina kontuan hartuta, lorpen hau konfirmazio bat besterik ez da gure mutilaren maila zein den ikusteko.
Orain, datorren astean, etxean korritu beharko du Iraetako II. Saria. Denboraldia amaitzeko bi lasterketa besterik ez dira geratzen eta esan daiteke Oier oso fuerte iritsi dela azken txanpara. Ea etxeko atarian zorte handi-handia duen eta herrikideei poz txiki bat ematen dien. Hala opa diogu. Animorik ez zaio faltako. Aupa Oier!!!

jueves, 10 de enero de 2008

Oier Iraolagoitia Euskadiko selekzioan, Espainiako Txapelketa jokatzeko

Joan zen asteburuan, Errege bezpera (08-01-05) eta Errege egunez (08-01-06), ziklo-kroseko probak izan ziren Ramalesen (Kantabria) eta Muxikan (Bizkaia), biak ere Espainiako Koparako puntuagarriak.
Oierrek, aste osoko entrenamendu gogorren ondoren, hamargarren egin zuen Ramalesen eta zortzigarren Muxikan. Nekatuta zegoen eta ez dira aurtengo posturik onenak, baina Euskadiko selekziorako hautatu zuten bere denboraldi erregularra ikusita. Meritu handiko lorpena, dudarik gabe.
Orain, datorren asteburuan, Villarcayon (Burgos) jokatuko diren Espainiako Txapelketetan han izango da gure ordezkaria eta zorterik onena opa diogu.
Igor Aranguren ere gogor dabil jubenilen mailan, eta Muxikako proban 37. postua lortu zuen. Ez da makala bi mutilon afizioa, baina etxekoen ahalegina ere txapela kentzeko modukoa. Aupa mutilak, eredugarriak zarete beste guztientzat!!

jueves, 3 de enero de 2008

ZARAUZTARRA TKE San Silbestre lasterketan

Zarauztarra Txirrindulari Kirol Elkarteko txirrindulari, prestatzaile eta laguntzaileak, bizikletak aparkatu eta, San Silbestre lasterketan korrika aritu ginen 2007ari agur esateko.





ZARAUZTARRA TKE San Silbestre lasterketan







Handi eta txiki, han izan ginen denok Antonianok antolatzen duen Urtezahar eguneko San Silbestre lasterketan parte hartzen.

Oier laugarren Itsasondon larunbatean eta laugarren Euskadiko Txapelketan igandean


Joan zen asteburuan Itsasondoko Saria (2007-XII-29) eta Bermion Euskadiko Txapelketa (2007-XII-30) jokatu ziren ziklo-krosean. Esan behar da Itsasondoko zirkuitua oso gogorra zela, aldapa piko-piko bat baitzeukan lepoa luza-luza eginda igo beharrekoa itzuli bakoitzean. Bermioko proba, aldiz, ordekagoa zen, indarrekoa, gaur egungo ziklo-krosean nagusiki antolatzen direnetakoa.
Bietan hartu zuen parte Oier Iraolagoitiak, eta bietan laugarren postuan sailkatu zen. Beraz, zazpi laugarren postu pilatu ditu jada aurten. Denboraldi honetan daraman erregulartasunari esker Euskal Herriko selekziorako aukeratu dute eta hurrengo proban jada Euskadirekin lehiatuko da.

Otzaka iraetar zarauztarra gogor dabilkigu ziklo-krosean. Hil honen 19an etxean (Iraetan) ikusteko aukera izango dugu, geronek antolatutako ziklo-kros proban.




Igor Arangurenek ere korritu zuen Itsasondon eta 15. sailkatu zen oso lasterketa ona egin ondoren. Jubeniletan ez dago txantxarik -beste mailetan ere ez-, baina kontuan izan behar da Igorrek lehenengo urtea duela maila horretan.