miércoles, 30 de julio de 2008

Oier Iraolagoitiak irabazi du Ondarroako II. Julen Goikoetxea Saria






Zarauztarrako kadeteak izan dira aurrenak taldekako sailkapenean

Joan zen igandean jokatu zen Ondarroako II. Julen Goikoetxea Sarian Zarauztarra TKEko txirrindulariek hartu zuten parte eta garaipen sorta eskuratuta etxeratu ziren mutilak. Oier Iraolagoitiak irabazi zuen lehiaketa, baina horrez gain, tarteko helmugak ere berak irabazi zituen eta taldeka Galdianoko zarauztarrak nagusitu ziren.
Oierrez gain Jon Eizagirre seigarren sailkatu zen, Daniel Zufiria bederatzigarren, eta Nikolas Aristi, Endika Etxegoien eta Beñat Aranguren lehen hamabosten artean sartu ziren erabat txikituta iritsi zen tropelean.
Gipuzkoako errepideko denboraldia larunbatean amaitu zen eta Gipuzkoako hainbat taldek Bizkaira jo zuen igandean, bigarren urtez antolatzen zen Julen Goikoetxearen omenezko txirrindulari proban parte hartzera.
Hasiera-hasieratik ihes eginda ibili zen Iraolagoitia beste bi gipuzkoarrekin batera, eta tropelak harrapatu ere egin zituen, baina berriz ere ihes egin eta seiko talde batean iritsi ziren bera eta Eizagirre. Eizagirre bezperan Azpeitian irabazita zegoen eta Iraolagoitiak seigarren egin zuen. Ondarroan trukatu egin zituzten postuak.

lunes, 28 de julio de 2008

Jon Eizagirrek irabazi du Azpeitian







XVIII INAZIO DEUNAREN SARIA
Data: 08/07/26
Irten: 77
Amaitu: 48
Kilometroak: 71,0
Batez bestekoa: 32,79 km/h.


Azpeitian antolatu zuten txirrindulari kadeteentzako Inazio Deunaren Saria Jon Eizagirrek irabazi zuen Sebastian Irizarrekin ihes eginda iritsi eta esprinean. Jesus Garcia eta Nikolas Aristi Eizagirrerekin batera zihoazen sei laguneko ihesaldian, baina Aizarnan gora hasi zirenean metro batzuk galdu zituzten. Hala ere, Garciak eutsi egin zion eta bakarrik sartu zen laugarren postuan. Aristik hustualdi handia hartu zuen aldapan gora eta postuak galdu bazituen ere jende gutxik harrapatu zuen atzetik. Oier Iraolagoitia, Beñat Aranguren, Endika Etxegoien eta Daniel Zufiria tropela kontrolatzen ibili ziren atzean. Etxegoienek bakarrik ihes egiteko ahalgina egin zuen ordekan, baina harrapatu egin zuten. Atzetik aurrerako lasterketa Oierrek egin zuen: tropeletik hanka egin, jendea harrapatuz joan eta seigarren sailkatu zen.


SAILKAPENA
1 EIZAGIRRE,JON CAD-2 GALDIANO 02:09:54

2 IRIZAR,SEBASTIAN CAD-2 AZPIRU 02:09:54
3 ARISTI,MIKEL CAD-1 SUMOFIC 02:10:26
4 GARCIA,JESUS CAD-2 GALDIANO 02:11:23
5 PEREZ,XABIER CAD-2 ANDOAINGO 02:12:09
6 IRAOLAGOITIA,OIER CAD-2 GALDIANO 02:12:09
7 LARRAÑAGA,IÑIGO CAD-2 AZPIRU 02:12:09
8 ALTUNA,ANDER CAD-2 AMPO 02:12:09
9 LARRAÑAGA,AITOR CAD-2 AZPIRU 02:12:09
10 MAÑERU,IÑAKI CAD-2 INTERSPORT 02:12:18
17 ARISTI,NIKOLAS CAD-2 GALDIANO 02:14:15
23 ETXEGOIEN,ENDIKA CAD-1 GALDIANO 02:16:12
24 ARANGUREN,BEÑAT CAD-2 GALDIANO 02:16:12
57 ZUFIRIA,DANIEL CAD-2 GALDIANO 02:23:35



TALDEKA
1 GALDIANO ERAIKUNTZAK 06:33:26

2 AZPIRU INMOBILI 06:34:12
3 AMPO 06:38:47
4 G-CORRUGADOS 06:43:17
5 INTERSPORT-IRAB 06:46:15
6 SICESAL 06:53:40
7 GRUPO SEIN 06:57:30

Daniel Zufiriak hirugarren egin du Ordizian







XXXV. TXAPEL GORRI Proba

Data: 08/07/19
Irten: 81
Amaitu: 74
Kilometroak: 62,0
Batez bestekoa: 39,09 km/h.


Galdiano taldeko Daniel Zufiria ihesaldi onean sartu zen eta lehenengo biei eutsi ezin izan bazien ere, helmugan esprin luzea jo eta hirugarren sailkatu zen Ordizian antolatu zuten Txapel Gorri proban.
Ihesaldia osatu zen orduko tropelak lo hartu zuen eta tropelarekiko hiru minututik gorako aldea zeukan garaian Galdiano talde osoa hasi zen tiraka eta Amezketatik Larraitzerako igoera hasterako, minutu pasatxora murriztea lortu zuten. Ordurako argi zegoen ihesaldia erraz iritsiko zela helmugara. Zufiriaz gain Jexux Garciak zortzigarren egin zuen eta hamarren barruan sailkatu ziren biak. Taldeka Galdiano bigarren geratu zen Baionako Avironen atzetik.


SAILKAPENA
1 MITXELENA,MIKEL CAD-2 SICESAL 01:35:10
2 CHETOUT,Loic CAD-2 AVIRON 01:35:10
3 ZUFIRIA,Daniel CAD-1 GALDIANO 01:35:59
4 LAMRI,KARIM CAD-2 AZPIRU 01:35:59
5 GARMENDIA,ION CAD-2 AMPO 01:36:05
6 SOUBES,Kevin CAD-1 BERNOS 01:36:19
7 ITURRIA,MIKEL CAD-2 ANDOAINGO 01:36:19
8 GARCIA,JESUS CAD-2 GALDIANO 01:36:19
9 UMEREZ,AITOR CAD-1 ULMA 01:36:19
10 JAUREGI,IGOR CAD-2 AMPO 01:36:19
11 IRAOLAGOITIA,OIER CAD-2 GALDIANO 01:36:19
25 EIZAGIRRE,JON CAD-2 GALDIANO 01:37:07
28 ARISTI,NIKOLAS CAD-2 GALDIANO 01:37:07
29 ETXEGOIEN,ENDIKA CAD-1 GALDIANO 01:37:07
35 ARANGUREN,BEÑAT CAD-2 GALDIANO 01:37:07



TALDEKA
1 AVIRON BAYONNAIS 04:47:52
2 GALDIANO CONSTR 04:48:37
3 AMPO 04:48:43
4 SICESAL 04:48:50
5 AZPIRU INMOBILI 04:48:51
6 SUMOFIC 04:50:24
7 ANDOAINGO T.E. 04:54:47
8 BELCA 04:55:18
9 GRUPO SEIN 04:55:41
10 G-CORRUGADOS 04:58:31
11 ALLERRU S.C.R.D 05:03:03

lunes, 14 de julio de 2008

Gipuzkoako txapeldun










Joan zen larunbatean jokatu zen Alegian kadeteen mailako Gipuzkoako Txapelketa. Hamalau taldek hartu zuten parte eta zarauztarrek irabazi zieten probintziako gainerako talde guztiei. Lasterketan Alegiatik Ordiziarako bidea egin behar zen joan-etorrian 23 km osatzeko. Joanekoan, zarauztarrak bigarren ziren AMPOren atzetik hamar segundoko atzerapenarekin, baina bueltako izugarri baten ondoren 39 segundoko aldearekin irabazi zuten Galdiano taldea osatu zuten Oier Iraolagoitiak, Jon Eizagirrek, Beñat Arangurenek, Nikolas Aristik eta Jexux Garciak. Talde berori infantil mailan ere Gipuzkoako txapeldun izan zen duela bi urte. Ordukoan, Jexux Garciaren tokian Daniel Zufiriak osatu zuen boskotea.

SAILKAPENA
1. GALDIANO 00.32.00

2. AMPO 00.32.39
3. SICESAL 00.32.40
11. ZARAUTZ B-AZPEITIA 00.34.51