domingo, 31 de mayo de 2009

Galdiano Eraikuntzak txapeldun erlojuz kontrako Gipuzkoako Txapelketan



“VIII J.R. MAROTIAS Memoriala”
Gipuzkoako Txapelketa
Erlojuz kontra Taldeka Juniorrak
Ordizia, 2009ko maiatzak 30

Zarauzko txirrindulariak Gipuzkoako txapeldun erlojuz kontrako taldekakoan, jubenil mailan.

Galdiano Eraikuntzetako bi talde lehiatu ziren txapelketan eta bigarren taldea bederatzigarren sailkatu zen.

Maiatzaren 30ean, Gipuzkoako erlojuz kontrako txapelketak jokatu ziren Ordizian jubenil eta kadete mailetan. Jubenilek 35 km egin zituzten (Ordizia-Amezketa-Ordizia) eta zarauztarren Galdiano Eraikuntzak A taldea izan zen garaile. Taldeak bost txirrindularikoak ziren eta zarauztarrek bi talde aurkeztu zituzten: A taldea, bost mutilekin, eta B taldea, laukin. Galdiano Eraikuntzetako A taldea Mikel Eizagirre, Igor Aranguren, Oier Iraolagoitia, Beñat Aranguren eta Jon Eizagirrek osatu zuten, eta B taldea Denis Sanchez, Ibai Beracierto, Jesus Garcia eta Mikel Ibargurenek. Zarauztarren A taldekoek, pronostiko guztiak txikituta, irabazi zuten, itxura batean talde indartsuagoak baitzeuden faboritoen artean. Baina, agidanez, inor gutxi gogoratzen zen irabazleen artean lehen ere txapeldun izandakoak zirela mutilak infantil eta kadete mailetan. Taldeko Oier Iraolagoitiak, Jon Eizagirrek eta Beñat Arangurenek —gazteenek hain zuzen—, hirugarren Gipuzkoako txapela zuten larunbatekoa erlojuz kontrako taldekako modalitatean. Mikel Eizagirre eta Igor Aranguren, berriz, jubenil mailako tropelean ordekan onentxoenetakoak dira, makina-makinak. Taldearen bizkarrezurra izan ziren biak.
Zarauztarren B taldeko lau txirrindulariek hasi eta berehala Mikel Ibarguren galdu zuten, batxe batean sartu eta gurpila deszentratu zitzaiolako. Baina Denis Sanchez eta Ibai Beraciertoren beterania eta Jesus Garciaren sasoiari esker —hau ere Gipuzkoako txapelduna kadeteetan— bederatzigarren amaitu zuten.


SAILKAPENA
1. GALDIANO ERAIKUNTZAK (Zarauztarra) “A” 47-11-53
2. BRUESA (C.C. Laguntasuna) 47-23-93
3. CAJA RURAL (Oridiziako T.E.) “A” 47-39-11
4. LAN MOBEL (Lagun Onak T.E.) “A” 47-59-68
5. ANDOAINGO TX. ESKOLA 48-26-13
6. AZETXE INMOBILIARIA (Donosti-Berri) 49-13-63
7. LAN MOBEL (Lagun Onak T.E.) “B” 50-36-40
8. SUMOFIC (Lokatza Z.E.) 51-50-36
9. GALDIANO ERAIKUNTZAK (Zarauztarra) “B” 52-25-95
10. GRUPO SEIN (Dorletako Ama) 52-26-75
11. CAJA RURAL (Ordiziako T.E.) “B” 53-04-97
12. DIPROCA - SICESAL (C.C. Irunés) 58-50-64

Azysa-San Anton seigarren taldekako erlojuz kontrako Gipuzkoako Txapelketan


“VIII J.R. MAROTIAS Memoriala”
Gipuzkoako Txapelketa
Erlojuz kontra Taldeka Kadeteak
Ordizia, 2009ko maiatzak 30

Zarautzek eta Zumaiak bat eginda osatutako Azysa-San Anton taldea seigarren sailkatu zen Ordizian jokatu zen erlojuz kontra taldekako Gipuzkoako txapelketan. Txirrindulariek 23,5 km osatu zituzten Ordiaziatik Alegiara joan-etorrian. Azysa-San Anton taldea osatu zuten txirrindulariak honokoak izan ziren: Xabier Gorrotxategi, Julen Vicente, Ander Eizagirre, Beñat Etxabe eta Endika Etxegoien.

SAILKAPENA
1. SUMOFIC (Lokatza Z.E.) “A” 36-05-10
2. AMPO (S.C. Loinaz) “B” 36-50-53
3.AZETXE INMOBILIARIA (Donosti Berri) 37-12-77
4. BELCA (Oriako T.E.) 37-36-38
5. AMPO (S.C. Loinaz) “A” 37-56-01
6. AZYSA-VIVEROS SAN ANTON (Zarauztarra) 38-05-48
7. G-CORRUGADOS (Lagun Onak T.E.) 38-19-02
8. C.C. IRUNES 38-23-39
9. ULMA (Aloña Mendi K.E.) 38-56-41
10. ALLERRU T.E. 39-17-52
11. CICLOS ITURRIAGA (Elgoibarko L.T.) 41-24-06
12. SUMOFIC (Lokatza Z.E.) “B” 42-49-27
13. MIXTO (Ampo-Azetxe-Buruntzazpi-Tolosa C.F.) 38-25-82
14. MIXTO (Andoaingo – Irunés) 39-40-14