miércoles, 27 de enero de 2010

Xabier Gorrotxategi jaun eta jabe pistako Neguko Saria 2009-10ean kadeteetan






Zarauztarra TxKEko txirrindulariek partaidetza handia izan dute pistako lehiaketan eta emaitzak hor daude

Xabier Gorrotxategi kadetea oso ongi moldatzen da pistako espezialitatean eta zortzi jardunalditan lehiatu den Neguko Saria irabazi du 2099-10 denboraldian. Emaitza horri esker Gipuzkoako selekziorako hautatu dute. Baina Gorrotxategiz gain Irati Eizagirre ere fin ibili da eta bere bosgarren postuak horixe adierazten du. Jon Eizagirre izan da lehiaketarik huts egin gabe jardun dena negu partean pistan eta bere laugarren postua ere meritu handikoa da. Gainerakoek ez dituzte proba guztiak korritu, batzuek ziklo-krossa eta pista egin dituztelako (Asier Arana eta Beñat Aranguren), eta besteek beste arrazoi batzuengatik (lesioak, ikasketak, etab), baina prestaketa gisa ongi etorri zaie eta puntu kopuru polita osatu dute. Orain Gipuzkoako txapelketak datoz.
NEGUKO SARIA 2009-10

NESKAK
1 Ferran, Olatz FULLGAS NUTRITION 94
2 Iriarte, Ane TOLOSA C.F. 81
3 Eskamendi Gil, Dorleta TOLOSA C.F. 75
4 Lekuona, Lierni ALLERRU 40
5 Eizagirre, Irati GALDIANO ERAIKUNTZ 40

KADETEAK
1 Gorrotxategi, Xabier GALDIANO ERAIKUNTZ 283
2 Alonso, Ander AMPO 232
3 Sarasola, Jokin AMPO 199
9 Eizagirre, Ander GALDIANO ERAIKUNTZ 111
28 Ruiz, Iker GALDIANO ERAIKUNTZ 30
28 Zubiaurre, Unai GALDIANO ERAIKUNTZ 30
33 Zubimendi, Oxel GALDIANO ERAIKUNTZ 29
35 Arana, Asier GALDIANO ERAIKUNTZ 20


JUNIORRAK
1 Unanue, Asier CAJA RURAL 309
2 Altuna, Ander CAJA RURAL 305
3 Peñagarikano, Xabier BAZPI 267
4 Eizagirre Mujika, Jon GALDIANO ERAIKUNTZ 208
21 Aranguren Goikoetxea, Beñat GALDIANO ERAIKUNTZ 49
26 Etxegoien, Endika GALDIANO ERAIKUNTZ 32
28 Martija, Joseba GALDIANO ERAIKUNTZ 30


OPENAK
1 Iparragirre, Unai BIDELAN 271
2 Tolosa Pontesta, Unai FULLGAS NUTRITION 220
3 Zuazubiskar, Illart SEGUROS BILBAO 200
20 Sanchez Lizarreta, Denis ZARAUZTARRA 60
24 Eizagirre Jauregi, Mikel ZARAUZTARRA 45
36 Ibarguren Antia, Mikel ZARAUZTARRA 10

Oier Iraolagoitia irabazle Burgosen



Burgosen ziklo-krosseko lehenengo Luis Talamillo Saria antolatu zuten eta jubenil mailan aise nagusitu zen Oier Iraolagoitia. Beñat Aranguren seigarren sartu zen.

SAILKAPENA
1. Iraolagoitia, Oier GALDIANO
2. Benito, M. Angel B. CLEMENTE
3. Azurmendi, Ander IBAIGANE
6. Aranguren, Beñat GALDIANO

Asier Aranaren sailkapenak Ormaiztegi eta Ispasterko ziklo-krossetan




XXXIX ORMAIZTEGIKO SARI NAGUSIA
KADETEAK
10/01/03

SAILKAPENA
1 OLABERRIA, PEIO AMPO 00:32:19
2 BARRON, LUIS ALBERTO CAD-2 FONARA 00:32:56
3 BILBAO, JONATHAN CAD-2 MUNGIA-LIFTRA 00:33:13
24 ARANA, Asier GALDIANO 00:38:12

ISPASTERKO SARI NAGUSIA
KADETEAK
10/01/24

SAILKAPENA
1 SUAREZ, KEVIN KANTABRIA 0:30:52
2 CAMPO, JAIME PIELAGOS 00:31:20
3 OLABERRIA, PEIO AMPO 00:31:35
20 ARANA, ASIER GALDIANO 00:39:28

Oier Iraolagoitia hirugarren Iraetan jokatutako Euskadiko txapelketan



Asier Aranak 25. postua lortu zuen kadeteen mailan eta Asier Astigarragak 13.a master 30etan

Oier Iraolagoitia hirugarren Iraetan jokatutako Euskadiko txapelketan
Asier Aranak 25. postua lortu zuen kadeteen mailan eta Asier Astigarragak 13.a master 30etan
2009-10 denboraldiko Euskadiko ziklo-kross txapelketak Iraetan antolatu genituen eta Eliteen mailan Egoitz Murgoitiok irabazi bazuen, etxeko jendea ere izan genuen partaide. Antolaketa guztiaren arduraz gain Oier Iraolagoitia, Asier Arana eta Asier Astigarraga lehiatu ziren bakoitza bere mailan. Oier Iraolagoitiak hirugarren postua lortu zuen jubeniletan. Esan beharra dago azken itzuli osoa zulatuarekin egin zuela eta horrek bigarren postua galtzea ekarri ziola. Etxean aritu zen Iraolagoitia eta nerbioek ere ez zioten lagundu. Kadeteetan Asier Arana izan genuen Zarauztarrako ordezkari eta aurten lehenengo urtea duenez oso ondo aritu zela esan behar. Gauza bera Asier Astigarraga masterrari buruz ere.

JUBENILAK
1 INSAUSTI, JON ANDER CAJA RURAL 00:41:59
2 PORTILLO, XABIER FONARA 00:44:40
3 IRAOLAGOITIA, OIER GALDIANO ERAIKU 00:45:22
KADETEAK

1 BILBAO, JONATHAN MUNGIA-LIFTRA 00:27:10
2 OLABERRIA, PEIO AMPO 00:27:36 26 seg.
3 BARRON, LUIS ALBERTO FONARA 00:27:42 32 seg.
25 ARANA, Asier AZYSA GIP.-VIVE 00:33:10
MASTER 30
1. DIAZ, AITOR C. YURREBAS 00:44:11
2. JIMENEZ, ANDONI ERANDIO U C 00:44:31
3. ZUGASTI, ROBERTO ARLUY 00:45:31
13. ASTIGARRAGA, ASIER ZARAUZTARRA 00:50:41

miércoles, 20 de enero de 2010

Espainiako selekzioak ez du Oier Iraolagoitia hautatu Munduko ziklo-kross txapelketarako

(Sasoian aldizkarian argitaratua 2010-01-20an)





Espainiako Txirrindularitza Federazioak selekziotik kanpo utzi du Oier Iraolagoitia eta ondorioz, ez da hilaren 30en eta 31n Txekiar Errepublikan jokatuko den Munduko Ziklo-Kros Txapelketan izango. Zarauztarra kirol elkarteko txirrindulariak denboraldi biribila osatu du aurten junior mailan, baina «arrazoi logikorik» eman gabe selekziotik baztertu dute.

Guztira, lau lagun hautatu dituzte Txekiarako. Espainiako Txapelketa podiuma osatu zuten Jon Ander Insausti, Peio Goikoetxea eta Paulo Gonzalez zuzenean sailkatu ziren. Laugarren hautatua irizpide teknikoen arabera aukeratu du Federazioak, eta Espainiako Txapelketan 54. postuan sailkatu zen Pablo Rodriguez eramatea erabaki du. Iraolagoitiak, aitzitik, Rodriguezek baino emaitza hobeak lortu ditu denboraldian zehar eta ez du ulertzen hautatzaileren jarrera. Izan ere, besteak beste, Espainiako Txapelketan laugarren helmugaratu zen eta Espainiako Kopa zirkuitua irabazi du».


Federazioa «gezurretan»
Berri txarra jaso bezain pronto, Espainiako hautatzaileari deitu ziola dio txirrindulari gazteak, eta honek emandako azalpenak zur eta lur utzi zutela: «Urte bukaeran, Euskadiko Txapelketa jokatu eta hurrengo egunean, Belgikara joan ginen Espainiako selekzioarekin, nazioarteko bi lasterketa korritzera. Bada, hango egonaldian gogorik gabe jardun nintzela eta lasterketa hasi baino lehen ez nuela beroketarik egin aurpegiratzen dizkit. Gezur hutsa guztia! Hain zuzen ere, bi lasterketen aurretik arrabolan berotzen aritu zen bakarra ni neu izan nintzen».
Kirol ikuspegitik begiratuta, Belgikakoa esperientzia gazi-gozoa izan zen Iraolagoitiarentzat. Lehen lasterketan, 37. postuan sailkatu zen eta bigarrenean, berriz, 10. postuan. Hainbat eragozpen izan zuen batean zein bestean, baina uneoro guztia ematen saiatu zela arrazoitzen du.


«Kasurik egin gabe»
Lehen proban, bizikletaren martxak aldatzeko gailuak arazoak eman zizkion irteeratik eta box eremura iritsi arte garapen arinean korritu behar izan zuen. «Ezustekoak azken postuan kokatu ninduen, baina behin arazoa konponduta, 37. posturaino igo nintzen. Orain, besteekiko denbora asko galdu nuela esan didate, baina lasterketa bukatutakoan ez zidaten kasurik egin, ezta zer gertatu zitzaidan galdetu ere», dio txirrindulariak.
Bigarren lasterketan zorte hobea izan zuen: «Buru zihoan tropeltxo batean sartu nintzen, baina txirrindulari belgiar batek bultza egin eta lurrera erori nintzen. Hala, taldetxoa galdu eta euren atzetik bakarka osatu behar izan nuen lasterketa, 10. sailkatuz».
Orain, ordea, gogorik ez zuela jarri diote: «Gezurrak gezurraren gainean botatzen ari dira, baina azalpenak eskatu dizkiedanean ez dakite zer erantzun».�

Oier Iraolagoitia, txirrindularia: «Interes politikoengatik edo ez dakit zergatik, txakurkeria galanta egin didate, egia esan»
Zarauztarra Txirrindulari Kirol Elkarteko kirolari Oier Iraolagoitia (Zarautz, 1992) amorruz beteta dago Espainiako Federazioak eta hautatzaileak hartutako erabakiarekin. Baina are haserreago agertu da eman dizkioten argudioekin. Une honetan, ordezkoen zerrendan dago, baina ez du uste aukerarik izango duenik.
Federazioak hartu duen erabakiaren atzean interes berezirik dagoela uste al duzu?
Interes politikorik izango da tartean. Izan ere, Espainiako selekzioak hautatu dituen hamalau txirrindularietatik sei euskal herritarrak dira; bina elite, 23 urtez azpiko eta jubenil mailetan, alegia. Ni neu ere hautatzen baninduten, selekzioaren erdia euskal txirrindulariok osatuko genuke. Eta Euskal Herriko horrenbeste ordezkari ez eramateagatik, hainbat aitzakia asmatu eta selekziotik kanpo utzi naute.
Atzerabueltarik edo zuzenketarik izan al dezake erabaki horrek?
Ez zait iruditzen. Orain, erreserba gisa utzi naute, norbaiti zerbait pasatzen bazaio ordezkatzeko. Hala eta guztiz ere, ez dut uste aldaketarik edo zuzenketarik izango denik. Espainiako Txapelketan lehen hiru postuetan sailkatzen zirenak zuzenean hartuko zituztela jakinarazi ziguten hasieran, eta laugarren hautatua erabaki teknikoz aukeratuko zutela. Txapelketa horretan laugarren postuan helmugaratu nintzen eta aukeratu duten laugarren hautatua (Pablo Rodriguez), berriz, 54. postuan. Gainera, orain arte nire aurretik ibili baldin bazen, bada, ulertuko nukeen. Baina hori ez da hala izan.
Egindako ziklo-kros denboraldi bikainaren ondoren, sekulako kolpea izango zen, ezta?
Txakurkeria galanta egin didate, egia esan, eta pena ikaragarria dut. Urte osoa Munduko Txapelketara joateko prestatzen aritu naiz, helburu hori buruan nuela, eta hori lortzeko atarian nengoela, interes politikoengatik edo ez dakit zergatik, baztertu egin naute. Arrazoi logikorik, behintzat, ez didate eman. Orain, gutun bat bidali diot Espainiako Federazioari, hartutako erabakia zuzen dezan, baina ez dut inolako erantzunik jaso.
Euskal Federazioak zer-nolako jarrera hartu du honen guztiaren aurrean?
Guk dakigula ez dit babes handirik eman. Ez da kexatu Espainiako Federazioaren aurrean, eta bi aldeon erdian geratu da besterik gabe. Behin baino gehiagotan hitz egin dut Espainiako Federazioko ziklo-kroseko presidentearekin eta hautatzailearekin, baina inork ez du erantzukizunik hartu nahi. Horretan aritu gara, baina jada etsi dugu.
Eta hemendik aurrera zer?
Ziklo-kros denboraldia Munduko Txapelketarekin bukatuko da, baina asteburu honetan bi lasterketa ditugu: bata, Burgosen eta bestea, Ispasterren. Bigarrena nazioarteko proba da eta selekzioak hautatu duen laugarrena bertan izango da. Nire asmoa bere aurretik sailkatu eta hautatzailea lotsagarri uztea da, nahiz eta ez nauen Txekiara eramango. Azken finean, hautatu dituzten txirrindulariek ez dute inolako errurik. Baten batek bere tokia lagako didala ere esan dit, baina hori ez da kontua. Hautatzailea eta bere erabakia dira gakoa.

domingo, 17 de enero de 2010

Iraolagoitia bigarren Itsasondoko ziklo-krossean







Espainiako txapelketa jokatu eta astebetera Itsasondoko proba jokatu zen ziklo-krossean eta Oier Iraolagoitiak, berriz ere, bigarren amaitu zuen Jon Ander Insaustiren atzetik. Itsasondoko lokaztegian oso gogorra izan zen proba eta Insaustik aise irabazi bazuen ere, Iraolagoitiak ere maisutasuna erakutsi zuen eta bigarren postua lortzeko ez zuen aurkaririk izan.

Oierrez gain, Itsasondon izan genituen Beñat Aranguren jubeniletan, Asier Arana kadeteetan eta Asier Astigarraga master 30etan.

XI ITSASONDOKO ZIKLO KROSSA

Data : 17/01/10

JUNIORRAK

Sailkapena

1 INSAUSTI, JON ANDER C. RURAL 00:37:25

2 IRAOLAGOITIA, OIER GALDIANO 00:39:29

3 AZURMENDI, ANDER IBAIGANE 00:39:51

4 LASTRA, JONATHAN MENDIZ MENDI 00:40:00

5 AGUIRRE, ANDONI BANAKA 00:40:04

27 ARANGUREN, BEÑAT GALDIANO 1 Bta

KADETEAK

Sailkapena

1 OLABERRIA, PEIO AMPO 00:29:57

2 SUAREZ, KEVIN CANTABRIA 00:30:07

3 BILBAO, JONATHAN VALENTIN U. 00:30:57

4 CAMPO, JAIME PIELAGOS 00:30:57.

5 GOIKOETXEA, XABIER GAURSA 00:32:13

20 ARANA, ASIER GALDIANO 00:36:35

MASTER 30

Sailkapena

1 DIAZ, AITOR ERICTEL 00:43:36 min.

2 IRULEGI, IOSU P.D. 00:45:37 2:01 min.

3 ERNANDEZ, UNAI ARIBIKE 00:46:33 2:57 min.

4 EPALZA, MIKEL ERICTEL 00:47:02 3:26 min.

5 ZUGASTI, ROBERTO P.D. 00:47:17

6 ASTIGARRAGA, ASIER ZARAUZTARRA 00:47:56

OIER LAUGARREN ESPAINIAKO TXAPELKETAN






Jabier Ruiz de Larrinagak eta Jon Ander Insaustik lortu zituzten tituluak eta urrezko dominak elite eta jubenil mailetan Espainiako ziklo-kross txapelketetan Laredon (Kantabria).

Oier Iraolagoitiak laugarren amaitu zuen jubenilen mailan, eta Beñat Arangurenek 52. Oierrek ez zuen bere egunik onena izan, izan ere, bere aurretik sailkatu ziren biei aise irabazi izan baitie orain arteko lasterketetan.

Kadeteetan Asier Aranari ez zioten irteten utzi izen ematera bost minutu berandu iristeagatik. Esan beharra dago izen ematea astebete lehenago egina zuela, baina epaile bat tonto jarri zitzaion eta ezin izan zen ezer egin.

Aurreko lasterketa horien bezperan, larnbatean, masterren lasterketak jokatu ziren eta Zarauztarrako Asier Astigarragak 48. postua lortu zuen Master 30 kategorian.


LAREDO

Data..: 10/01/10

JUBENILAK

1. INSAUSTI, Jon Ander EUSKADI 0:43:37.19

2. GOIKOETXEA, Peio EUSKADI 0:43:52.47

3. GONZALEZ, Paulo GALLEGA 0:44:04.02

4. IRAOLAGOITIA, Oier EUSKADI 0:44:23.05

5. CRISTOBAL, José María MADRILEÑA 0:44:54.46

52. ARANGUREN, Beñat GALDIANO 0:53:26.34

MASTER-30

Data: 10-01-09

1. PRIETO, Marco ASTURIAS 0:42:36

2. NAVARRO, Agustin ASTURIAS 0:42:42

3. LUENGO, Carlos MADRIL 0:42:56

48. ASTIGARRAGA, Asier EUSKADI 0:50:22