miércoles, 17 de marzo de 2010

Xabier Gorrotxategik garaipena lortu du Azpeitian



Joan zen igande arratsaldean, Zarauztarra TxKEko Xabier Gorrotxategik irabazi zuen kadete mailako Azpeitia Saria, eta taldekako sailkapena ere zarauztarrek (Galdiano) lortu zuten. Joan zen asteko lasterketan ez bezala AMPO talde indartsuko kideak baino gehiago izan zen zarauztarra eta esprintean aise utzi zituen atzean. Ander Eizagirre hamargarren postuan sailkatu zen, eta Unai Zubiaurre, Asier Arana eta Iker Ruiz tropelean sartu ziren.

XXX AZPEITIA SARIA
Data: 14/03/10
Km: 48 km
Bat.best: 38.83 km/h.

SAILKAPENA
1 GORROTXATEGI, XABIER GALDIANO
2 ALDANONDO, IÑAKI
3 MORALES, AITOR ALIMCO
4 ALONSO, ANDER AMPO
5 ZUFIAURRE, ANDER AMPO
6 OLABERRIA, PEIO AMPO
7 ROTETA, EMAITZ ANDOAINGO
8 ETXABE, JOKIN SUMOFIC
9 RUIZ DE, IKER MICHELIN
10 EIZAGIRRE, ANDER GALDIANO
24 ZUBIAURRE, UNAI GALDIANO
74 ARANA, ASIER GALDIANO
92 RUIZ, IKER GALDIANO


TALDEKA
1 GALDIANO ERAIKU
2 AMPO
3 LAN MOBEL
4 MICHELIN
5 IRUNES C.C.
6 SUMOFIC
7 ALIMCO CERAMICA
8 BELCA
9 BERANGO BIAL
10 AZETXE INMOBILI
11 P. INCERA - EL
12 J.M.A.
13 ANDOAINGO T.ESK
14 ARABARRAK
15 ALLERRU KIROL E
16 CICLOS ITURRIAG
17 ULMA
18 VIVEROS SAN ANT

Jon Eizagirre bigarren Eibarren jubeniletan



Euskal Herria Sariko lehenengo lasterketan zarauztarrak bosgarren izan ziren taldeka.
Euskal Herri guztiko txirrindulariek osatu zuten 181 txirrindulariko tropelak Eibarren zuen hitzordua joan zen igandean. Irten orduko etengabeak izan ziren ihesaldi ahaleginak eta bazirudien tropela hautsita iritsiko zela, baina alferrikakoak izan ziren saio guztiak. Azkenean, esprintean erabaki zen irabazlea eta, hor, Jon Eizagirre zarauztarrak hirugarren egin zuen. Jesus Garcia eta Oier Iraolagoitia ere tropelean sartu ziren, eta Unai Etxebeste bigarren tropelean. Endika Etxegoienek matxura mekanikoa izan zuen eta ez zuen amaitu proba.
EUSKAL HERRIA TXAPELKETA
XXXII-UDABERRI MEMORIALA (J.GALLASTEGI)

Data: 14/03/10
Irten: 182
Amaitu: 104
Km: 80
Bat.best: 41.72 km/h

SAILKAPENA
1 RODRIGUEZ, SERGIO BEOLA
2 ARISTI, MIKEL SUMOFIC
3 EIZAGIRRE, JON GALDIANO
4 ITURRIA, MIKEL ANDOAINGO
5 JAUREGI, IGOR CAJA RURAL
6 PEÑAGARIKAN, XABIER BURUNTZAZPI
7 URDANGARIN, IORITZ CAJA RURAL
8 GASTESI, URKO ELECTRO ALAVESA
9 RETOLAZA, UNAI SUMOFIC
10 MARTINEZ, JULEN ZUYANO
21MARTIJA, JOSEBA GALDIANO
32 GARCIA, JESUS GALDIANO
41 IRAOLAGOITIA, OIER GALDIANO
65 ETXEBESTE, UNAI GALDIANO


TALDEKA
1 CAJA RURAL 05:45:09
2 SUMOFIC 05:45:09
3 BURUNTZAZPI T.E 05:45:09
4 ELECTRO ALAVESA 05:45:09
5 GALDIANO ERAIKU 05:45:09
6 VIÑA IJALBA 05:45:09
7 GRUPO SEIN 05:45:09
8 INTER SPORT IRA 05:45:09
9 ILCAPO 05:45:09
10 LUBEKO ELECTROD 05:45:40
11 BILUX 05:50:20
12 BEOLA MOTOR 05:51:12
13 IBARROLA PIPAON 05:52:00
14 ELKAR ERANDIO-L 05:56:22
15 AZETXE INMOBILI 06:02:12
16 IBAIGANE OPEL 06:05:02
17 MARKINA XEMEIN 06:06:51
18 ANDOAINGO T.ESK 03:52:27
19 LAGUNTASUNA C.C 03:56:18
20 ZUYANO C.C. 03:57:04
21 ALIMCO CERAMICA 03:57:04
22 CONST. BALTAR D 03:59:38
23 LAN MOBEL 04:01:25
24 CARAMELOS EL CA 04:02:49
25 FARLA-JAULICE-P 04:03:43

martes, 9 de marzo de 2010

Zarauztarrako txirrindulariek podiuma Osintxun, Beasainen eta Hernanin




Jon Eizagirre juniorra irabazle Osintxun, Xabier Gorrotxategi kadetea bigarren Beasainen eta Izaro Iraolagoitia infantila hirugarren Hernanin.
Zarauztarra TxKEko txirrindulari guztiak hasi dira jada lasterketetan eta lehenengo sariak ere lortu dituzte, garaipen eta guzti.
Jubenilen Osintxuko lasterketa oso urduria izan zen eta Jon Eizagirre “Txetxa” zarauztarrak irabazi zuen esprint garbian. Ihesaldi ahalegin asko egon zen Soraluze Koop Sari Nagusian, eta tropelak ez zuen baimenik eman ahalik eta hamar gizonekoa gauzatu zen arte. Hamar horiei beste hiruzpalau elkartu zitzaizkien ondoren eta helmugaraino iritsi ziren. Tropelean Oier Iraolagoitia, Beñat Aranguren, Unai Etxebeste eta Joseba Martija kontrol lanetan jardun ziren eta horregatik lehengo baimenik ezarena. Tropela bere horretan helmugaratzea lortu zuten Galdianoko mutilek eta seigarrenak izan ziren taldeka. Endika Etxegoienek aberia izan zuen lehenengo, tropela harrapatzen ahalegin handia egin zuen eta, lortu zuen garaian zulatua izan zuen. Ezin izan zuen lasterketa amaitu. Probako 87 kilometroak 39,73 km/h-ko abiaduran egin zituzten.
sailkapena
1 EIZAGIRRE, JON GALDIANO
2 ALTUNA, ANDER CAJA RURAL
3 ISLA, JOEL ZUYANO
4 ALTUNA, JON BURUNTZAZPI
5 GIL, ODEI ILCAPO
26 IRAOLAGOITIA, OIER GALDIANO
52 MARTIJA, JOSEBA GALDIANO
64 ETXEBESTE, UNAI GALDIANO
66 ARANGUREN, BEÑAT GALDIANO

Beasainen kadeteak estreinatu ziren XXVIII. Usurbe proban. Ibilbide gogorra, 60 km eta Lierniako gaina postre. 107 txirrindulariko tropelean Galdiano Eraikuntzak Zarauztarra taldeko Ander Eizagirre eta Xabier Gorrotxategi “beteranoak” izan genituen kategoria eta errepidea estreinatzen zituzten Asier Arana, Irati Eizagirre, Iker Ruiz eta Unai Zubiaurreren buru. Oxel Zubimendi lesionatuta dago eta autotik ikusi zuen lasterketa.
Ihesaldi ahaleginetan 40 km egin ondoren gauzatu zen ona izango zena. Lierniako igoera eta azken 7 km-ak helmugara. Bakarrik gelditu ziren Xabier Gorrotxategi zarauztarra eta etxean korritzen zuen Ampoko Iñaki Aldanondo. Azken metroetan, etxekoak helmuga ezagutzen zuelako eta banderin batekin izandako despistea tarteko, Aldanondok irabazi zuen lasterketa eta Gorrotxategi bigarren izan zen. Ander Eizagirre lasterketa buruan ibili zen, baina Liernian metro batzuk galdu zituen eta tropelean sartu zen. 36,28 km/h-ko batez besteko abiaduran ibili ziren 15-16 urteko neska-mutilok. Galdiano hirugarrena izan zen taldeka.
sailkapena
1 ALDANONDO, IÑAKI AMPO
2 GORROTXATEG, XABIER GALDIANO
3 OLABERRIA, PEIO AMPO
4 ARRATIBEL, AHETZE AMPO
5 ETXABE, JOKIN SUMOFIC
26 EIZAGIRRE, ANDER GALDIANO
50 ZUBIAURRE, UNAI GALDIANO
67 ARANA, ASIER GALDIANO

Alebinak eta infantilak Hernaniko zirkuituan lehiatu ziren, profesionalak nola, halaxe. Lehenengo lasterketa, urduritasuna, garrantzirik gabeko erorketaren bat eta abiatu da denboraldia. Alebinetan zarauztarrak dira Beñat Arana, Alex Garcia eta Jon Alegre. Eta infantiletan Arkaitz Aginagalde, Jokin Aranburu, Gari Balenziaga, Kepa Iribar, Izaro Iraolagoitia, Telmo Iriondo eta Juan Zabala. Alebinen zein infantilen laguntzailea Azysa Gipuzkoa da. Aipagarria Izaro Iraolagoitiak lortu zuen hirugarren postua.

lunes, 8 de marzo de 2010

Jon Eizagirrek irabazi du Osintxun jubeniletan



2010 denboraldiko lehenengo lasterketa irabazi zuen Zarauztarra TxKEko txirrindulariak.
Abiatu berri den denboraldi berriko estreinako lasterketa oso urduria izan zen. Ihesaldi ahalegin asko egon zen, baina tropelak ez zuen baimenik eman ahalik eta hamar gizonekoa gauzatu zen arte. Hamar horiei beste hiruzpalau elkartu zitzaizkien ondoren eta helmugaraino iritsi ziren. Eizagirrek esprint garbian irabazi zuen lasterketa. Tropelean Iraolagoitia, Aranguren, Etxebeste eta Martija kontrol lanetan eta ihesaldiak egiten ahalegindu ziren, baina azkenean, tropela bere horretan helmugaratu zen. Etxegoienek aberia izan zuen lehenengo eta zulatua ondoren. Ezin izan zuen lasterketa amaitu.
SORALUZE KOOP SARI NAGUSIA
Data: 10/03/06
km: 87 km
Bb: 39,73 km/h.

SAILKAPENA
1 EIZAGIRRE, JON GALDIANO 02:11:23
2 ALTUNA, ANDER CAJA RURAL 02:11:23
3 ISLA, JOEL ZUYANO 02:11:23
4 ALTUNA, JON BURUNTZAZPI 02:11:23
5 GIL, ODEI ILCAPO 02:11:23
6 ARISTI, MIKEL SUMOFIC 02:11:23
7 RETOLAZA, UNAI SUMOFIC 02:11:23
8 LUJANBIO, JULEN LAGUNTASUNA 02:11:23
9 LARRAÑAGA, IOSU LAN MOBEL 02:11:23 mt.
10 BENGOETXEA, XABIER BURUNTZAZPI 02:11:29
26 IRAOLAGOITIA, OIER GALDIANO 02:13:28
52 MARTIJA, JOSEBA GALDIANO 02:13:28
64 ETXEBESTE, UNAI GALDIANO 02:14:02
66 ARANGUREN, BEÑAT GALDIANO 02:14:18

TALDEKA
1 SUMOFIC 06:36:14
2 BURUNTZAZPI T.E 06:36:20
3 CAJA RURAL 06:36:41
4 ZUYANO C.C. 06:38:19
5 ILCAPO 06:38:19
6 GALDIANO ERAIKU 06:38:19
7 MARKINA XEMEIN 06:38:34
8 GRUPO SEIN 06:39:22
9 AZETXE INMOBILI 06:39:46
10 ALIMCO CERAMICA 06:40:24
11 ELKAR ERANDIO-L 06:40:24
12 LAGUNTASUNA C.C 04:25:18
13 LAN MOBEL 04:25:41
14 ANDOAINGO T.ESK 04:26:56
15 CICLOS ITURRIAG 04:27:15
16 INTER SPORT IRA 04:27:23

domingo, 7 de marzo de 2010

Zarauztarra 2010






Zarauztarra Txirrindulari Kirol Elkarteak ez du etenik eta 2010. urteko taldeen aurkezpena egin zuen denboraldia hasteko bezperetan. Betiko alebin, infantil, kadete eta jubenilez gain, aurtengoan, elite mailako taldea ere osatu dugu eta horra guztien argazkiak kurioso-kurioso Zarauzko moilan. Jakina, hotza ez da ikusten, baina a ze haize fina, de dio!!
Talde osoko argazkiaren ondoren, alebin-infantilena, kadeteena, jubenilena eta eliteena daude hurrenez hurren.