domingo, 25 de noviembre de 2012

2012KO AZAROAREN 24A

PISTA 
Larunbat arratsaldean Gipuzkoako Sariaren 3. jardunaldia lehiatu zuten gure kadete mailako txirrindulariek. Aratzek eta Jokinek garbi utzi zuten besteak baino maila bat gorago dabiltzala.
Kanporaketa proban, azkenean biak bakarrik gelditu ziren eta Aratz gailendu zen. Bigarren proba puntuaketa izan zen eta, honetan ere, beraien arteko esprintak ikusteko aukera izan genuen. Aratzen nagusitasuna argi geratu zen bostetik hiru esprint irabazita. Jokinek bigarren postuarekin konformatu behar izan zuen.
Emaitza hauen ondoren Aratz sailkapen orokorreko lehen postura igo da.
Bestalde, Joseba, gure hirugarren txirrindularia, gaixo egon eta gero pixkanaka errekuperatzen ari da. 

3.Jardunaldiko sailkapenak

KANPORAKETA

1. Aratz Olaizola               Galdiano-Zarauztarra
2. Jokin Aranburu             Galdiano-Zarauztarra
3. Mikel Sarasola               Grosgreencenter

           PUNTUAKETA

1. Aratz Olaizola               Galdiano-Zarauztarra
2. Jokin Aranburu             Galdiano-Zarauztarra
3. Euken Gallego              Allerru

          SAILKAPENA (3.Jardunaldiaren ondoren)

1. Aratz Olaizola               Galdiano-Zarauztarra                  112 puntu
2. Jokin Aranburu             Galdiano-Zarauztarra                  108 puntu
3. Mikel Sarasola               Grosgreencenter                            64 puntu
  
            4. jardunaldia abenduaren 2an, igandea, 10:00 tan izango da.

ZIKLO-KROS

            Ziklo-krosekoek berriz, aste honetan jai izan eta gero, datorren aste bururan bi probetan parte hartzeko aukera dute, abenduaren 1ean Amezagan, Araban, eta 2an berriz, Legazpiko Telleriarten, Gipuzkoan, 2013ko Gipuzkoako ziklo-kros txapelketan.

martes, 20 de noviembre de 2012

Zabalik da Zarauztarra Txirrindularitza Eskolan Izena Emateko Epea


 Zabalik da Zarauztarra Txirrindularitza Eskolan Izena Emateko Epea


Nori zuzendua: Aia, Orio, Getaria eta Zarauzko 10 eta 18 urte bitarteko gazteei (alebinak, infantilak, kadeteak eta junior kategoriak)

Helburuak:
  • Kirol honi dagozkion trebetasunak garatu : abiadura, indarra, erresistentzia...
  • Taldekide artean giza balioak landu: hobetzeko grina, norberaren mugen ezagutza eta onarpena...
  • Afizioa sortu lagun giro ederrean

Modalitateak:
  • Errepidea
  • Mendi bizikleta
  • Pista
  • Ziklo-kros

Txirrindularitza:
  • Adin mugarik gabe taldean nahiz banaka bizitza guztian zehar praktikatu daitekeen kirola
  • Inor ordezkotzat utzi gabe, denek beti parte hartuz praktikatzen dena.

Informazio gehiago eskatzeko edo izen emateko:

Animatu zaitez, primeran pasako duzu!!!


lunes, 19 de noviembre de 2012

2012KO AZAROAREN 18A

PISTA

         Igandean goizeko 10etan ekin zioten Neguko Sariaren bigarren jardunaldiari.Gure taldetik, Aratzek eta Jokinek hartu zuten parte. Joseba ordea etxean gelditu zen aste guztia gaixo pasa ondoren. -Animo Joseba, ea lehen bait lehen osatzen haizen.- 
         Lehenengo proban (danesa) Jokin nagusitu zen eta bigarrengoan (puntuazioa) Aratzek eman zuen erakustaldia, ia esprint guztietan puntuak lortuz.Aurreko urteko ibilbidea gogoratuz eta aurtengo hasiera ikusita, badirudi Gipuzkoako hautatzailek selekzioko bizikletak utziko dizkietela.
         Hona hemen bigarren jardunaldiko emaitzak:

         DANESA
1-      Jokin Aranburu           Galdiano-Zarauztarra
2-      Aratz Olaizola             Galdiano-Zarauztarra
3-      Endika Mendizabal      Allerru

PUNTUAZIOA
1-  Aratz Olaizola              Galdiano-Zarauztarra
2-  Jokin Aranburu           Galdiano-Zarauztarra
3-  Gorka Urkiola               Grosgreencenter

        SAIKAPENA (2.Jardunaldiaren ondoren)
1- Jokin Aranburu        Galdiano-Zarauztarra              74 puntu
2- Aratz Olaizola           Galdiano-Zarauztarra             72 puntu
3- Mikel Sarasola           Grosgreencenter                       44 puntu


               3. Jardunaldia , larunbata 24 arratsaldeko 4tan

ZIKLO-KROS

            Oraingoan, Zornotzan, biek irteera ona egin bazuten ere (Asier lasterketa buru hasi zen), lehen itzulia amaitu aurretik Asierri tubularra irten eta bizikleta sorbalda gainean hartuta egin behar izan zuen zati eder bat. Tubularra sartu ondoren abiatu eta, berehala, beste lehiakide batekin kateatu eta biak hankaz gora joan ziren gainera. Hala ere ez zuen etsi, eta denbora polit bat eta postu mordoxka galduak bazituen ere, egin ahal guztiekin aurrera egin eta benetan lasterketa bikaina eginez lagunei aurrea hartuz joan eta 13. sartzea lortu zuen.

Zornotza, azaroak 18
           
Kepa ere aurrekoetan baino hobeto ibili zen eta, 13. postu inguruan hiru itzuli egin ondoren, indarrak ahitu eta azkenean 21. amaitu zuen.


Zornotza, azaroak 18

Lasterketako sailkapena honela gelditu zen:

  1-   Alex Aranburu              Caja Rural
  2-   Oscar Linares               P. Incera-Forlica
  3-   Patxi Aldanondo           Caja Rural
13- Asier Arana                  Galdiano-Zarauztarra
21- Kepa Iribar                   Galdiano-Zarauztarra


Datorren aste buruan atsedena dutenez hauek, pistakoei animatu eta, 11-12 denboraldi amaiera ospatzeko, Zarauztarrako talde guztientzako Urdanetan antolatua dagoen afari prestaketan laguntzera animatzen ditugu.



martes, 13 de noviembre de 2012


Pistako lehen ihardunaldia benetan bikain hasi digute gure mutilek, Aratz, Jokin eta Joseba izan ziren belodromoan eta hona hemen lortutako emaitzak:

Eskratxean
  • 1. Aratz Olaizola (Galdiano Eraikuntza)
  • 2. Jokin Aranburu (Galdiano Eraikuntza)
  • 3. Ane Iriarte (Limousin)
  • 12. Joseba Uzkudun (Galdiano Eraikuntza)
Puntuaketan
  1. Jokin Aranburu (Galdiano Eraikuntza)
  2. Julen Mundin (Allerru)
  3. Aratz Olaizola (Galdiano Eraikuntza)
Joseba berriz puntuaketarako sailkapeneko frogetan 14. geratu zitzaigun eta ez zen sailkatu. Aratz eta Jokinek, Gipuzkoa pista sarirako behin behineko sailkapena, lehen bi postutan hasten dute. Ea horrela jarraitzen duten! Animo guztiei eta ea iruzkinen bat idazten diguten nola joan zen pixka bat azalduaz.

Ziklo krosen berriz, Elorrion izan ziren Asier eta Kepa, Superprestigio sarian. Orain arteko guzitan bezala euripean joan zen lasterketa guztia. Hasiera kaxkar baten ondoren, Asierrek, errekuperatuz joan, eta 13. amaitu zuen; Kepak berriz, irten eta laister, zulaketa izan zuen eta 31. iritsi zen. Hauek sailkapenak:

1.Felipe Orts (Infinobras-Noixent Forest)
2.Alex Aranburu (Caja Rural)
3.Eneko Corrales (Mendiz Mendi-Petronor)
13.Asier Arana (Galdiano Eraikuntza)
31.Kepa Iribar (Galdiano Eraikuntza)

Karrantza, urriak 28
Aurreko txapelketetan izan dituzten emaitzak berriz:
  • Medina de Pomar: 23. Asier 45. Kepa
  • Villarcayo: 10. Asier 40. Kepa
  • Lezama: 9. Asier 20. Kepa
  • Karrantza: 9. Asier 25. Kepa
  • Laudio: 15. Asier 38. Kepa
  • Muskiz: 20. Asier 40. Kepa


domingo, 11 de noviembre de 2012

2012-13: Pista eta ziklo-kros egutegia

Hasi berria dugu 2012-2013 egutegia. Aspaldian blog-a geldirik izan badugu ere, bizia eman nahi diogu berriro guzion artean, eta hasteko, aurrean dugun egutegia aurkeztuko dugu, txapelketa hauetan gure taldeko partaide hauek ikusiko ditugularik:


Pistan, kadete mailan:
Jokin Aranburu
Aratz Olaizola
Joseba Uzkudun

Pistan, junior mailan:
Asier Arana

Ziklo-Krosen, junior mailan
Asier Arana
Kepa Iribar


Ea nola ekiten dioten... Izango dugu beraien berri!

2012-2013 denboraldia
Behin behineko egutegia
Data
Pista
Ziklo-kros
2012 / 10 / 27
larunbata

Lezama (Bizkaia)
2012 / 10 / 28
igandea

Karrantza (Bizkaia)
2012 / 11 / 03
larunbata

Llodio (Araba)
Super prestigio
2012 / 11 / 04
igandea

Muskiz (Bizkaia)
Super prestigio
2012 / 11 / 10
larunbata

Arbulo (Araba)
2012 / 11 / 11
igandea
11:30
Trofeo Gipuzkoa
Elorrio (Bizkaia)
Super prestigio
2012 / 11 / 18
igandea
10:00
Trofeo Gipuzkoa
Amorebieta (Bizkaia)
2012 / 11 / 24
larunbata
16:00
Trofeo Gipuzkoa

2012 / 12 / 01
larunbata

Amezaga (Araba)
2012 / 12 / 02
igandea
10:00
Trofeo Gipuzkoa
Telleriarte (Gipuzkoa)
2012 / 12 / 06
osteguna

Asteasu (Gipuzkoa)
2012 / 12 / 08
larunbata

Itsasondo (Gipuzkoa)
Super prestigio
2012 / 12 / 09
igandea
10:00
Trofeo Gipuzkoa
Igorre (Bizkaia)
Nazioartekoa C2
2012 / 12 / 16
igandea
10:00
Trofeo Gipuzkoa
Zeberio (Bizkaia)
2012 / 12 / 23
igandea
10:00
 Trofeo Gipuzkoa
Oñati (Gipuzkoa)
2012 / 12 /30
igandea
11:30
Trofeo Gipuzkoa
Ormaiztegi (Gipuzkoa) Euskadiko Txapelketa
2013 / 01 / 05
larunbata

Durana (Araba)
2013 / 01 / 06
igandea
10:00
Trofeo Gipuzkoa

2013 / 01 / 12
larunbata
10:00
Trofeo Gipuzkoa

2013 / 01 / 13
igandea
10:00
Trofeo Gipuzkoa

2013 / 01 / 19
larunbata

Berriz (Bizkaia)
2013 / 01 / 27
igandea
10:00
Gipuzkoako Txapelketa
Ispaster (Bizkaia)