domingo, 30 de diciembre de 2012

2012KO ABENDUAREN 30A


 2012KO ABENDUAREN 30A

PISTA

Guipuzkoako Pista Sariko 8. jardunaldia lehiatu zuten igandean gure hiru txirrindulari kadeteek. Oraindik beste saio bat gelditzen zaie torneo hau bukatzeko baina 2012 urteko azken pista eguna izan zen.
            Urte mugak batzutan aldaketak ekartzen ditu eta kasu honetan babeslearen aldaketa dakar.Txoko hontatik, eskerrak ematea besterik ez zaigu gelditzen hainbat urteetan zehar gure babeslerik handienari, hau da, GALDIANO ERAIKUNTZAK enpresari.Urte askotan Galdianok bermatu du gure herriko gazteek txirrindularitzaren bidea jorratzeko behar izan duten laguntza .Gaur egun, denok dakigun bezala, egoera ekonomiko larri honek hainbat enpresa egoera zail batean jarri du eta Galdiano ez da salbuezpena izan. Urte berri honek egoera txar hau irauli dezala eta normaltasun batera itzuli daitezela enpresa honetako kide guztiak da gure desioa.

           

 Kirolera bueltatuaz, bi proba izan zituzten txirrindulariak. Lehenengoa abiadurako bakarkako 200 metroak. Honetan, bira pare bat eman eta azken 200 metrotan egindako denbora neurtzen da. Aratz izan zen azkarrena, ondoren Jokin eta Joseba erdi aldean ibili zen.Bi lehenengoen denbora, kadete izateko oso denbora ona izan zen.

          
              Bigarren proba, puntuaketa. Zazpi esprinetatik bost Aratzek eta bi Jokinek irabazi zituzten hurrenez hurren, baina jokinek tropelari bira atera zioenez, bera izan zen garaile.Josebaren hobekuntza nabarmena izan zen, sailkapenean esprint bat irabaziz eta finalean puntu batzuk lortuz.

           
          Aipatzekoa da ere, txirrindularien gurasoez gain, mutilen lagunen eta Azken Portuko taldearen presentzia belodromoan.

           
Aulkian badaude ere ez dira ordezkoak eta lehiaketan ibili ondoren lagun giroan elkartzen dira.


8.jardunaldiko emaitzak

200 METRO                                                            denbora

1. Aratz Olaizola  Zarauztarra-Galdiano              11,98 seg
2. Jokin Aranburu  Zarauztarra-Galdiano           12,18 seg
3. Endika Mendizabal  Allerru                                  12,79 seg
3. Euken Gallego  Allerru                                          12,79 seg
20. Joseba Uzkudun  Zarauztarra-Galdiano         14,46 seg

PUNTUAKETA

1. Jokin Aranburu  Zarauztarra-Galdiano
2. Aratz Olaizola  Zarauztarra-Galdiano
3. Aitor Irazu  Limousin
9. Joseba Uzkudun  Zarauztarra-Galdiano

SAILKAPENA  8.jardunaldiaren ondoren

1. Aratz Olaizola  Zarauztarra-Galdiano            309 puntu
2. Jokin Aranburu  Zarauztarra-Galdiano         273 puntu
3. Endika Mendizabal  Allerru                                187 puntu
32. Joseba Uzkudun  Zarauztarra-Galdiano         42 puntu

 Azken jardunaldia datorren igandean, errege egunean, goizeko 10etan hasiko da. 

 Argazkiak eta testua: Xabi Aranburu  

jueves, 27 de diciembre de 2012

ZIKLO-KROS 2012KO ABENDUAK 23A



                Zirkuito azkarra zen joan den igandean Oñatin aurkitu genuena eta tarte tekniko gehiegirik ez zuen ibilbideari ekin zioten mutilek. Hasieran hotza egiten bazuen ere, eguraldi ederra genuen azkenerako hego haizeari esker. Hala ere hau ez zen nahikoa izan lokatz guztiak lehortzeko eta zenbait gunetan honek bizikletatik jeitsi beharra ekartzen zuen.

 
Asier, zazpigarren zen irteeran baina abiatu eta  pixkat atzeratu arazi zuten zenbait arazo mekaniko izan zuen bizikletarekin. Hala ere postu on bat egin zuen  hamaikagarren iritsiaz.


                Kepak zozketan ez zuen zorte handirik izan eta azken aurren irten zen, hala ere, bere mailan, saiakera txukuna egin zuen ahal zuen guztia emanaz eta lehiaketa amaitu zuten 35en artetik, 23. tokian iritsi zen.

                  Sailkapena honela geratu zen:
·         1. Eneko Corrales            Mendiz Mendi – Petronor         
·         2. Alex Aranburu             Caja Rural                                          
·         3. Adrian García             The Bathco                                       
·         11. Asier Arana             Galdiano Eraikuntzak                  
23. Kepa Iribar                    Galdiano Eraikuntzak    

                      Datorren igandean, hilak 30, Ormaiztegin Euskadiko Txapelketari ekingo diote. Beraz, animo biei!

domingo, 23 de diciembre de 2012

2012KO ABENDUAREN 23A


PISTA

Egutegiak negua dela esan arren, igande goizean hego haize epelak udazkeneko egun bat zirudien. Belodromo barruan tenperatura freskoagoa zegoen baina giroa azkar berotu zen. Igandero etortzen diren txirrindulariez gain, open mailan batipat, errepidean ibiltzen diren profesional edo erdi profesionalak azaldu ziren.Hauen artean aipatzekoa Garmin Cervelo taldeko Koldo Fernandez de Larrea euskalduna.
            Gure hiru mutilek bi proba lehiatu zituzten: Scracha eta Puntuaketa. Josebak bere hobekuntza azaldu zuen bitan finalera iritziaz. Honela jarraituz pixkanaka gora egiteko aukera izango du.
            Scracha proba mugitua izan zen, hasieratik txirrindulariak tropeletik salto eginaz bat bestearen ondoren, karrera bizia eginaz, baina inork ez zuen helmugara ihesita iristerik izan. Bukaerako esprint estuan Aratz izan zen garaile.

            Kadeteen proba honen amaieran eta junior mailako beste proba batean, bi erorketa tamalgarri gertatu ziren, emaitza, hiru txirrindulari anbulantzian eraman izana. Egoera hauek bai hotz uzten gaituztela baina aurrera jarraitu beharra izaten da. Hemendik, ahalik eta hobekuntzarik onena izatea desiratzen diegu hiru zaurituei, animo.
            Puntuaketan, hego haizeak jota bezala, txistua jo orduko Jokinek tropeletik alde egin zuen. Ez zuen fruitu gehiegirik eman, Aratz eta besteak azkar etorri ziren gainera.
Bost esprintak lehiatu ondoren garbi geratu zen Aratz dagoela indartsuena.


            7. jardunaldiko emaitzak

SCRACH

1. Aratz Olaizola  Zarauztarra-Galdiano
2. Euken Gallego  Allerru
3. Aitor Irazu  Limusin
5. Jokin Aranburu  Zarauztarra-Galdiano
11. Joseba Uzkudun  Zarauztarra-Galdiano


PUNTUAKETA

1. Aratz Olaizola  Zarauztarra-Galdiano
2. Euken Gallego  Allerru
3. Jokin Aranburu  Zarauztarra-Galdiano
17. Joseba Uzkudun  Zarauztarra-Galdiano


SAILKAPENA  7. jardunaldiaren ondoren

1. Aratz Olaizola  Zarauztarra-Galdiano       272 puntu
2. Jokin Aranburu  Zarauztarra-Galdiano    236 puntu
3. Endika Mendizabal  Allerru                          164 puntu
36. Joseba Uzkudun  Zarauztarra-Galdiano  30 puntu


Argazkiak eta testua: Xabi Aranburu





sábado, 22 de diciembre de 2012

2012KO ABENDUAREN 22A


2012KO ABENDUAREN 22A


Euskadiko txirrindularitza federazioak antolaturik, Donostiako Hotel Amara Plazan, 2012 urteko hainbat modalitate desberdinetako txapelketetan emaitza aipagarria lortu dutenentzat, sari banaketa ospatu da. 

Alde batetik, Euskadiko txapelketetan garaipena edo podiuma lortu dutenentzat eta bestetik, Euskadiko selekzioarekin bai Espainia, Europa edo mundu mailan domin edo podiuma lortu dutenentzat izan da aitorpena. Zarauztarra taldeko hiru txirrindularik izan dute bertan egoteko pribilejioa: Xabier Gorrotxategi, Aratz Olaizola eta Jokin Aranburu izan dira 2012an Espainiako Txapeldunak. Lehenengoak, bakarkako lanean, urrezko domin bat eta bi zilarrezko lortu zituen. Beste biak, taldekako lanean, urrezko domin bat eta brontzezko beste bat. 

Bertara hurbildu direnak luntx bat dastatzeko aukera izan dute, honela ekitaldia amaitutzat emanik eta datorren urtean ere errepikatzeko esperantzarekin.


























Argazkiak eta testua: Xabi Aranburu


domingo, 16 de diciembre de 2012

2012KO ABENDUAREN 16A


2012KO ABENDUAREN 16A

PISTA

            Eguraldi txarra egiten duenean gustora sartzen gara belodromora, haize eta euria bezalakoei ihesirik, baina igande goiz honetako eguzkia kanpoan uzteak pena pixkat ere ematen zuen. Behin bertara sartuta, kanpokoa ahaztu eta gure afizio honetan murgiltzen gara, kurpilak, bizikletak, txirrindulariak, lagunak eta abar... giro polita osatzen da.
            Gaixo jarri zenetik hilabete batera, gure taldeko aiarra, Joseba Uzkudun, lehiatzeko prest azaldu zen, gogo askorekin nahiz eta bere errekuperazioa poliki doan.
            Bestalde alebin mailatik hasi eta junior mailaraino Zarauztarra taldekoa izan den Xabier Gorrotxategi txirrindularia ere bertan izan zen. Pista denboraldi honetako lehen proba izan zuen open mailan, 200 metrotan 4. postu bikain bat lortuz.            

Lehenengo proba japoniarra izan zen eta bertan aurreneko esprintaz baliatuz Aratz eta Endikak(Allerru) tropelarekiko metro batzuk hartu zituzten. Ihesaldia ona zelakoan Jokinek ere salto egin zuen hirukoa osatuz. Bira guztietan puntoak pilatuz joan ziren, eta bukaera aldera Aratzek eta Jokinek atzean utzi zuten Endika eta tropelari bira hartu zioten, honela lehen eta bigarren amaituz .
            Ondoren puntuaketa proban Josebak ere finalera sailkatzea lortu zuen.Ezin izan zituen sprintak lehiatu baina oso txukun amaitu zuen proba.Orokorrean puntuaketa interesgarri bat ikusi genuen, txirrindulari asko ahalegindu bait ziren ihesaldiak sortzen, esprintak irabazten eta abar.Hala ere, bukaerako emaitza azken jardunalditako bera izan zen, hau da, Aratz lehen eta Jokin bigarren.

        

 6. jardunaldiko sailkapenak

JAPOINIARRA

1. Aratz Olaizola Zarauztarra-Galdiano
2. Jokin Aranburu Zarauztarra-Galdiano
3. Endika Mendizabal Allerru

PUNTUAKETA

1. Aratz Olaizola Zarauztarra-Galdiano
2. Jokin Aranburu Zarauztarra-Galdiano
3. Mikel Sarasola Grosgreencenter
21. Joseba Uzkudun Zarauztarra-Galdiano

SAILKAPENA 6. jardunaldiaren ondoren

1. Aratz Olaizola Zarauztarra-Galdiano    232 puntu
2. Jokin Aranburu Zarauztarra-Galdiano  210 puntu
3. Endika Mendizabal Allerru    143 puntu
37. Joseba Uzkudun Zarauztarra-Galdiano  20 puntu
















Argazkiak eta testuak: Xabi Aranburu


lunes, 10 de diciembre de 2012

2012KO ABENDUAREN 6, 8 ETA 9A


PISTA, ABENDUAREN 9A

Igande goizean gure txirrindulariek Gipuzkoako Sariaren 5. jardunaldia lehiatu zuten, torneo honen erdia osatuz. Oraingo honetan, Scratchean, Aratzek eta Jokinek ihesaldi baten ondoren helmugara bakarrik iristea lortu zuten, bien arteko esprinta jokatuz. Bertan Aratz gailendu zen.
Puntuazioan, lehenengo esprintaren ondoren Jokinek ihes egin eta kadeteetan ohikoa ez dena lortu zuen, hau da, bakarlanean tropelari itzuli bat ateratzea. Hala ere, ondoren, gidoi berdina jarraituz, Aratzek beste bi txirrindulariekin batera itzulia lortu zuen, azkenean puntu gehiago lortuz.
Bi proben ondoren honako hauek izan ziren Jokinen hitzak: “Pistako erronka bat gainditu dudala esan dezaket, bakarlanean tropelari itzuli bat ateratzea. Garaipena besterik ez zitzaidan falta.”


 5. jardunaldiko sailkapenak

SCRATCHA
1. Aratz Olaizola Zarauztarra-Galdiano
2. Jokin Aranburu Zarauztarra-Galdiano
3. Endika Mendizabal Allerru

PUNTUAKETA

1. Aratz Olaizola Zarauztarra-Galdiano
2. Jokin Aranburu Zarauztarra-Galdiano
3. Endika Mendizabal Allerru

SAILKAPENA 5. Jardunaldiaren ondoren

1. Aratz Olaizola Zarauztarra-Galdiano 192 puntu
2. Jokin Aranburu Zarauztarra-Galdiano 176 puntu
3. Endika Mendizabal Allerru 116 puntu

ZIKLO-KROS, 2012ko ABENDUAREN 6, 8, ETA 9A

Lokatza izan da aste honetako protagonista nagusia ziklo-kroseko lehiaketetan. Zirkuitoak erabat lokaztuak izan ditugu, nekez gaindi zitezkeelarik tramo ugari bizikleta gainean, beraz neketsuak hanketarako.

Lehenean, Asteasukoan, nazioartekoa izanik, zenbait atzerritarrek parte hartu zuten, belgiar bat eta 2 eslobakiar junior mailan, belgiarrak erakustaldi eder bat eginaz eta lehen postua bereganatuz. Gureen artean, Asier ondo ibili zen. Sailkapena honela geratu zen:

1. Arne Poelvoorde Vista Media Hamee 00:40:20
2. Alex Aranburu Caja Rural 00:40:39 19 seg.
3. Alvaro Carral P. Incera-Forlica 00:40:39 19 seg.
15. Asier Arana Galdiano Eraikuntzak 00:47:01 6:41 min
27. Kepa Iribar Galdiano Eraikuntzak 00:53:05 12:45 min

Bigarrena, larunbatekoa, Itsasondon lehiatu zen Superprestigio proba izan genuen. Kepak zulatukoa izan zuen eta 4tik 3. itzulikoan zihoalarik erretiratu egin behar izan zuen. Asierrek osteguneko emaitza hobetu zuen. Sailkapena:

1. Alex Aranburu Caja Rural 00:38:36
2. Aritz Hernandez Beste Alde Rent a Car – Oru 00:40:09 1:33 min.
3. Adrian Garcia The Bathco 00:40:25 1:49 min.
13. Asier Arana Galdiano Eraikuntzak 00:43:28 4:52 min.

Igandean ere korrika ugari egin behar zen, erantsita geratzen bait ziren lokatzetan, gainera jarrai samarreko 3.eguna izanik, nekea ere somatzen zuten txirrindulariek. Hau ere nazioarteko proba genuen eta eslobakiarrak hemen genituen berriro ere. Hala ere, oraingoan euskalduna gailendu zen atzetik valentziarra eta kantabroa zituelarik. Asier ez zen ongi irten baina oraingoan ere 13. posturarte aurreratzen joatea lortu zuen. Kepak berriro ere zulatu egin zuen baina karrera amaitzea lortuz. Emaitzak:

1. Alex Aranburu Caja Rural 00:43:02
2. Felipe Orts Infinobras 00:43:47 45 seg.
3. Alvaro Carral P. Incera-Forlica 00:44:29 1:27 min.
13. Asier Arana Galdiano Eraikuntzak 00:49:56 6:54 min
26. Kepa Iribar Galdiano Eraikuntzak 00:53:05 itzuli 1

Azkenik aipatu Euskal Federazioko 2013ko torneoan Asier 8. postuan dagoela 11 punturekin eta Kepa berriz 27. postuan.

Hurrengo hitzordua Zeberion, datorren igandean hilak 16, aurrikusita bazegoen ere, badirudi ez dela probarik izango eta beraz belodromora pistako lagunak animatzera joateko aukera izan dezaketela ziklo-kroseko txirrindulariek.


lunes, 3 de diciembre de 2012

2012KO ABENDUAREN 2A


ZIKLO-KROS

Aste buru honetan bi proba bazituzten ere, Amezagakoa utzi eta Legazpiko Telleriarten izan ziren gure mutilak. Asier hasieratik 4-5 postuan jarri eta honi eutsi zion karrera guztian, 5. amaituz; Kepak berriz, 19. postuan amaitu zuen. Gipuzkoako txapelketa zegoen gainera jokoan eta Asier bigarren geratu zen txapelketa honetan. 

Sailkapenak honela geratu ziren:

Legazpiko txapelketa:
  • 1. Eneko Corrales Mendiz Mendi-Petronor
  • 2. Alex Aranburu Caja Rural
  • 3. Aritz Hernandez Beste Alde Rent a Car-Oru
  • 5. Asier Arana Galdiano Eraikuntzak
  • 19. Kepa Iribar Galdiano Eraikuntzak

Gipuzkoako txapelketa:
  • 1. Alex Aranburu Caja Rural
  • 2. Asier Arana Galdiano Eraikuntzak
  • 3. Eriko Mugica Caja Rural
  • 6. Kepa Iribar Galdiano Eraikuntzak


Aste honetan ere izango dute aukera leihatzeko: hurrengo hitzordua datorren ostegunean, hilaren 6an, etxetik gertu, Asteasun dute; 8an berriz Itsasondon, Super prestigio proba; eta igandean, hilaren 9an berriz, Igorren, Bizkaian Nazioarteko proba.


PISTA

Igande goizean ekin zioten Gipuzkoako Sariaren 4. jardunaldiari. Lehenengo proba japoniar puntuaketa izan zen, gutxitan jokatu izan duten proba da. 20 bira eman behar zizkioten belodromoko kordari eta helmugako pasara bakoitzean esprintak puntuak banatuko zituen. Egia esan nahiko “kamikaze” da proba hau. Hasieran Jokin ihesita ibili zen puntu batzuk pilatuz eta gero Aratzen txanda izan zen. Azken honek lortu zituen puntu gehien probako garailea izanik.

Ondoren, beti bezala, puntuaketa proba lehiatu zuten txirrindulariek. Argi ikusi zen Aratz zela indartsuena, esprint guztiak borrokatuz eta hala puntu mordoa bereganatuz.

Sailkapen orokorrari begiratuz zatiketa bat ikusten da. Aratz eta Jokin lehenengo postuari begira dabiltza eta badirudi besteak hirugarren postua lehiatu beharko dutela.

Argazkian Jokin eta Aratz proba baten ondoren hanketako muskuloak askatzen ikus ditzazkegu.

4. jardunaldiko sailkapenak

JAPONIARRA

1. Aratz Olaizola Zarauztarra-Galdiano
2. Jokin Aranburu Zarauztarra-Galdiano
3. Endika Mendizabal Allerru

PUNTUAKETA

1. Aratz Olaizola Zarauztarra-Galdiano
2. Jokin Aranburu Zarauztarra-Galdiano
3. Aitor Martinez Grosgreencenter

SAILKAPENA 4.Jardunaldiaren ondoren

1. Aratz Olaizola Zarauztarra-Galdiano 152 puntu
2. Jokin Aranburu Zarauztarra-Galdiano 142 puntu
3. Mikel Sarasola Grosgreencenter 87 puntu

5. Jardunaldia Abenduaren 9an igandean goizeko 10tan izango da.