viernes, 28 de junio de 2013

Gipuzkoako Bira. Asier Arana tarteko helmugetako garaile


Zarauztarrakoak, nahiko ez izan taldea osatzeko, eta bi Azpeitiarrekin, Mikel Alberdi eta Iñaki Markinez, talde mistoa osatu eta Gipuzkoa Gris izenarekin irten ziren. 147 txirrindulariek hartu zuten parte lau egunetako bira honetan.



Gure taldean, Asier izan zen etapa guztiak amaitu zituen bakarra eta gainera, azken egunean, tarteko bost helmugetatik, behin lehen eta bitan bigarren izan ondoren, ustekabean zazpi puntu osatuaz, tarteko helmugen saria bereganatu zuen puntu berdinak zituen Ander Alonsori gailenduz. Egun honetan bereganatu zituen mendian lortutako bost puntuak ere, Lierniako gainean lehen tokian pasatuaz lehenengoan eta bigarren tokian hurrengoan.

lunes, 24 de junio de 2013

MENDIKO SARIA JOKINENTZAT EUSKADIKO TXAPELKETAN

2013KO EKAINAREN 22A

KADETEAK ERREPIDEAN

            Bigarren urteko kadeteen errepideko Euskadiko Txapelketa, larunbatean jokatu zuten Agurainen (Salvatierra). Zarauztarrako mutilak, tropelaren muturrean ibili ziren, helmugan Jokin Aranburu laugarren eta Aratz Olaizola seigarren izan zirelarik. Gainera, Jokinek mendiko saria eskuratu zuen. Joseba Uzkudunek proba amaitzea lortu zuen.

           
           

jueves, 20 de junio de 2013

Infantil eta Alebinak

Eskura ditugu azken bi astetako infantil eta alebinen emaitzak

Alebinak

Irun, ekainaren 8an: Hiru birako zirkuitoa, 4.800 m. osatuaz. 
Sailkapena:
    1.Telmo Semperena Axular Lizeoa-Fullgas
    2.Iñigo Eizagirre Salbatore Mitxelena-Zarauztarra
    3.Oier Unanue Zumaiako-Viveros San Anton

Lasarte, ekainaren 15an: Lau bira zirkuitoari, 4.400 m. osatuaz. 
Sailkapena:
    1.Iñigo Eizagirre Salbatore Mitxelena-Zarauztarra
    2.Asier Pozo Santa Teresa-Buruntzazpi
    3.Telmo Semperena Axular Lizeoa-Fullgas

Infantilak

Irun, ekainaren 8an: Bederatzi bira, 14.400 m. osatuaz, denboraldiko luzeena. 
Sailkapena:
    1.Luken Carballeda Buruntzazpi
    2.Beñat Garmendia Jocc
    3.Alex Garcia Zarauztarra
    4.Adrian Sorreluz Zarauztarra
    6.Haritz Erasun Zarautzarra
    7.Ander Zumeta Zarauztarra
   13.Unai Uzkudun Zarauztarra
   15.Beñat Arana Zarauztarra

Lasarte, ekainaren 15an: Hamar bira, 11.000 m. osatuaz.  
Sailkapena:
     1.Luken Carballeda Buruntzazpi
     2.Beñat Garmendia Jocc
     3.Xabier Azparren Fullgas
     4.Alex Garcia Zarauztarra
     6.Haritz Erasun Zarauztarra
   14.Beñat Arana Zarauztarra
   15.Unai Uzkudun Zarauztarra
   16.Adrian Sorreluz Zarauztarra


Orain larunbatean egingo den Zumaiako lasterketarekin amaituko dute denboraldia.

Zarautz. Jubenilak


Caja Rural izan zen garaile oraingoan. Haseran hamaika laguneko ihesikoa egon zen eta Atracciones Sanz jarri zen tiraka haiek harrapatu nahian. Ihesitako taldean zihoan Caja Ruraleko Ander Alonsok izan zuen aberia baten ondorioz ordea, Caja Ruralek saiatu behar izan zuen tiraka eta Zarautza iritsi zirenerako tropelak harrapatua zuen ihesikoa. Ondoren Aiarako bidean Alex Aranburu aurreratu zen eta honela iritsi zen helmugara, atzetik taldea txikituta iritsi zelarik.

Gureei dagokionez, Asierrek azterketa garaiko entrenamentu falta igerri zuen eta ez zuen bukatzerik izan. Oxelek eraman zuen berriz herriko lehenaren saria. 

Sailkapena honela geratu zen:

1.Alex Aranburu Caja Rural 02:02:29
2.Martin Torres Andoaingo Tx.Eskola 02:02:46
3.Ander Alonso Caja Rural 02:02:46
27.Oxel Zubimendi Zarauztarra 02:06:32
34.Kepa Iribar Zarauztarra 02:07:12

Datorren astean gazteen mailako Gipuzkoako itzulian parte hartu behar dute. Lau egunetako proba, ostiralean hasten da Aiako erlojupekoarekin eta ondorengo egunetan hiru etapa Olaberri, Andoain eta Seguran.

lunes, 17 de junio de 2013

JOKIN GARAILE OÑATIN, ARATZ BIGARREN

EKAINAREN 16A

KADETEAK ERREPIDEAN

            Zarauztarra taldeko txirrindulariak nagusi izan ziren igande arratsaldean Oñatiko errepideetan. Garaipena Jokinentzat, Aratz bigarren, tarteko helmuga Jokinentzat eta hori gutxi balitz, taldekako saria Zarauztarrarentzat. Benetan egun borobila izan zen.

            
            Zarautzen genuen brisarik ez zen Oñatin, 35º ko tenperatura eta errukirik gabeko eguzkia zeruan. Ia ehun txirrindulari irteeran 58km zituen ibilbide aldapatsu bat osatzeko prest, Udanako mendatea zuten gainditu beharra bi aldetatik, Oñatitik eta Legazpitik. 

viernes, 14 de junio de 2013

EKAINAREN 15ean ZARAUTZEN JUNIORREN XXV UDABERRI SARIA

Larunbatean, hilaren 15a, goizeko 9:30tan emango zaio hasiera San Pelaion juniorren lasterketari eta amiaera ere bertan izango da 11:30 aldera. Tartean 82,5 kilometroko ibilbidea izango dute txirrindulariek.  Animo talde guziari.

Ibilbidea

miércoles, 12 de junio de 2013

VILLATUERTAN ORDEKARIK EZ

2013KO EKAINAREN  9A

KADETEAK ERREPIDEAN

            Gaztetxoak torneoaren 3. jardunaldia jokatu zuten Bilatortan (Villatuerta), pasa den igandean. Zarauztarra taldetik, Jokin eta Aratz izan ziren bertan, Joseba aldiz, gaixoalditik errekuperatzeko etxean geratu zen.
            Irteeran, Euskal Herri guztitik etorritako 101 txirrindulari elkartu ziren, 52 km zituen ibilbidea gauzatzeko prest. Inguru honetan, hau da Lizarra aldean, dena da gora eta bera, lasterketa benetan gogorra bihurtzen delarik.
            Zortzi kilometro eta gero, Oteitza herrian, Jokinek zulatua izan zuen, kurpila aldatu eta berotu eder bat hartuz, beste hamar bat kilometro pasa ondoren lortu zuen tropelarekin bat egitea. Bestalde, Bilatortako pasaran, Aratz izan zen lehena, tarteko helmugen saria bereganatuz.
            Ihesaldi saiakerak asko izan ziren, ohikoa den bezala. Aratz bera, behin baino gehiagotan ahalegindu zen baina fruiturik lortu gabe.

          
         

viernes, 7 de junio de 2013

Alebin eta Infantilak Lezon

Lezon ziren infantil eta alebinak joan den larunbatean. Alebinetan 32 txirrindulariek hartu zuten parte eta hauetatik 31ak bukatu zuten proba. Infantiletan berriz, 33 txirrindulariek hartu zuten parte eta 24ek amaitu. Beti  bezala, lan polita egin zuten Zarauztarra taldekoek:

Alebinak
1.Iñigo Eizagirre         Salbatore Mitxelena-Zarauztarra
2.Telmo Semperena      Axular Lizeoa-Fullgas
3.Oier Unanue              Zumaiako-Viveros San Anton

Infantilak
1.Luken Carballeda         Buruntzazpi
2.Xabier Azparren           Fullgas
3.Urko Semperena          Fullgas
5.Haritz Erasun             Zarauztarra
7.Alex Garcia                Zarauztarra
8.Beñat Arana               Zarauztarra
10.Unai Uzkudun          Zarauztarra
14.Adrian Sorreluz       Zarauztarra
16.Ander Zumeta          Zarauztarra

Irunen, datorren larunbatean, dute hurrengo hitzordua.

Jubenilak Eibarren

Eibarren izan ziren joan den igandean jubenilak, handik Arrasatera joan, itzuleran Lasturrera segi Elkorrietako gainetik, Kalbarioak igo oraingoan ere eta Eibarrera itzultzeko 101 km. egin ondoren.

76 txirrindulari abiatu ziren eta 42 izan ziren helmuga gurutzatu zutenak. Dozena  inguru laguneko ihesaldi bat bazen Arrasatera iritsi aurretik  eta, gora beherak izan baziren ere talde honetako partaidetzan, Kalbario igoeran aurreraturik zihoazenak, bost lagun ziren: Xabier Jauregi, Jon Madariaga, Danel Sagasta, Ahetze Arratibel eta Andoni Mateos, hau da, bi Caja Rural, bi Limousin eta Mugarriko bat.

Azkenik sailkapena honela geratu zen:
1.Jon Madariaga              Limousin             02:37:16
2.Danel Sagasta               Mugarri               02:37:26
3.Xabier Jauregi               Caja Rural           02:37:43
29.Asier Arana               Zarauztarra        02:46:02

Datorren igandean,arratsaldez, Anoetan izango dira.

lunes, 3 de junio de 2013

JOKIN ARANBURU EUSKADIKO PISTAKO TXAPELDUNA

2013KO EKAINAREN 2A

            Igandean, Anoetako belodromoan, kadete mailako Euskadiko Pistako Txapelketa jokatu zuten, omnium modalitatean, Zarauztarra taldeko txirrindulariek emaitza ezin hobeak lortu zituztelarik: Jokin Aranburu izan zen txapeldun eta Aratz Olaizola txapeldunorde.

          
         
  Egun osoko jardunaldian, goizez eta arratsaldez, bost proba lehiatu behar izan zituzten. Horietako hiru, bakarkako erlojupekoak izan ziren: 200 metro, 500 metro eta jazarpen proba (2 km). Hiruretan Jokin izan zen garaile eta Aratz bigarren. Aipatzekoa da, proba hauetan lehendik zituzten denborak hobetu zituztela, denboraldia aurrera doan heinean, biek duten sasoia hobetuz doala argi ikusten delarik.