lunes, 30 de diciembre de 2013

ZARAUZTAR TXIRRINDULARI BIKOTEA, SARITUA

2013KO ABENDUAREN 28A


                 Euskadiko txirrindularitza federazioak antolaturik, Donostiako Hotel Amara Plazan, 2013 urteko hainbat modalitate desberdinetako txapelketetan emaitza aipagarria lortu dutenentzat, sari banaketa ospatu da. Alde batetik, Euskadiko txapelketetan garaipena edo podiuma lortu dutenentzat eta bestetik, Euskadiko selekzioarekin bai Espainia, Europa edo mundu mailan domina edo podiuma lortu dutenentzat.
                Zarauztarra taldeko bi txirrindularik izan dute bertan egoteko pribilejioa: Jokin Aranburu eta Aratz Olaizola. Biak ala biak, Espainiako txapeldunak izan dira 2013an pistan, taldekako abiadura proban. Urrezko domina honez gain, Jokinek beste zilarrezko hiru  bereganatu zituen eta Aratzek beste brontzezko bi.
                Euskadiko txapelketetan, errepidean jokatutako Gaztetxoak torneoaren garaipenaren saria ere  jaso zuen Jokin Aranburuk.

                 2013. urtea, borobila izan da zarauztar txirrindulari hauentzat. Aurten, junior mailan lehiatu beharko dute. Jadanik belodromoan dabiltza datorren denboraldia prestatzen. Zaila izango zaie honelako emaitzak lortzea, baina ahalegin guztia egingo dutela ziur gaude.

viernes, 20 de diciembre de 2013

ZARAUZTARRA TALDEKO JUNIORRAK NAGUSI PISTAN

2013KO ABENDUAREN 15A

              
                  Denboraldi berria hasia da gure txirrindularientzat. Nahiz eta azken aldian kirol honen inguruko albisteak ez izan onak, Zarauztarra taldeko mutilak gogotsu eta ilusio handiarekin eman diote hasiera 2013-14 pistako denboraldiari. Urriaren erdi aldera hasi ziren entrenatzen eta azaroaren 23tik aurrera , lehiaketak martxan dira Anoetako belodromoan.