miércoles, 25 de junio de 2014

XXV. GIPUZKOAKO ITZULIAN, ARATZ OLAIZOLA 4.,LEHENENGO URTEKOEN ARTEAN LEHENA

2014KO EKAINAREN 23A
JUNIORRAK ERREPIDEAN

               
               Lau egunetan zehar, ostiraletik astelehenera, gazte mailako XXV. Gipuzkoako Itzulia lehiatu dute, Euskal Herri guztitik etorritako 139 txirrindularik. Guztira 24 talde eta hauen artean Zarauztarra taldea, lau txirrindulariz osaturik: Aratz Olaizola, Joseba Uzkudun, Xuban Aizpurua eta Jon Agirre (Zumaia).

              
             Ostiralean, Aian, 2,5Kmko erlojupekoarekin eman zitzaion hasiera itzuliari. Aratz Olaizolak, 3. denborarik onena lortu zuen, lehenengoarengandik  8 segundora amaitu zuen. Garailea, Cyril Barthe izan zen, Zarauzko karrerako irabazlea.

              
              Ondorengo hiru etapak, Olaberrian, Andoainen eta Seguran ospatu ziren, 75Km, 93Km eta 88Km hurrenez hurren,  guztiak ere mendatez beterik zein baino zein gogorragoa.

               
               Aiako prologoan lortutako postu ona ikusirik, bertan mantentzea izan zen Aratz Olaizolaren honen helburua. Ez zen batere erraza izango, maila handiko txirrindulariekin lehiatu behar izango zuelako, Cyril Barthe (Orthez), Mikel Alonso (Andoaingo), Dani Mayora (Ampo) eta Eneko Aramendia (Quesos Albeniz) besteak beste.

               
                Itzuli guztian, aurreko muturrean ibili zen Aratz, 3., 16., eta 6. postuak lortu zituelarik hiru etapa horietan. Sailkapen Orokorrean, Itzuliko irabazlea izango zen Dani Mayorak (Ampo) bakarrik gainditu zuen. Azkenean 4. amaitu zuelarik eta lehenengo urtekoen artean lehena.


               
                 Xuban Aizpuruak (BTTko txirrindularia) erlojupekoa bakarrik egin zuen eta Joseba Uzkudunek eta Jon Agirren Itzuli osoa bete zuten maila onean daudela agerian utziz.





miércoles, 18 de junio de 2014

Erlojupeko Gipuzkoako Txapelketan Aratz bigarren

 Joan den asteazkenean, hilak 11, Aizarnazabalen Erlojupeko Gipuzkoako Txapelketa jokatu zen. Aurtengoa, VII. Jose Larrarte omenaldia izan zen. Ibilbidea, 14,5 kilometrotakoa honakoa izan zen: Aizarnazabal magaletik hasita, ezkerrera biratu, Muniosoro (meagas azpiko bidegurutzea) ezkerrera hartu, Oikiatik pasa, Bedua industrialdegi kanpotik igaro, goiko biribilgunean bira eman eta atzera buelta Aizarnazabalgo frontoiaren aldamenean bukatzeko.

Zarauztarra Txirrindulari Kirol Elkarteko bi kide izan ziren bertan parte hartzen: Jokin Aranburu eta Aratz Olaizola.








Tarteko puntu guztietatik, Zarauztarrako Aratz Olaizolak denbora onena ezartzen joan zen. Bere aurretik zihoan txirrindularia -minutu bat lehenago abiatu zena- pasa egin zuen. Nabarmentzekoa izan zen txirrindularia pasatzeko erakutsi zuen indarra, estiloa eta erreztasuna. Aizarnazabalgo aldapa gogorrean gailendu zitzaion.

Helmuga marra zeharkatu bezain pronto, denborarik onena markatu zuen, Txapela buruan sentitzen zuelarik. Azkenean, azpeitiarrak aurre hartu zion 7 segundugatik eta bigarren postuarekin gustura asko geratu zen Olaizola zarauztarra.



Postuak:
1.- Oier Ibarguren (atracciones sanz) 20:41
2.- Aratz Olaizola (zarauztarra) 20:48
3.- Julen Irigoyen (andoaingo tx. eskola) 20:58
13.- Jokin Aranburu (zarauztarra) 21:58

martes, 17 de junio de 2014

Infantilek denboraldiari amaiera ederra

Infantilen 2014. urteko denboraldia pasa den larunbatean, hilak 14, amaitu zen. Zumaian izan zen denboraldiko azkeneko froga. Lasterketaren hasiera arratsaldeko 17:15 aldera hasi zen. Lasterketaren ibilbidea Beduako industrialdeari itzuliak emantea zen. Denera 10 itzuli eman behar izan zizkieten aipatutako zirkuitoari.

Haritz Erasun Etxanizek -egungo Gipuzkoako Txapelduna- azkeneko lasterketa bereganatu zuen. Bigarren postuan, Adrian Sorreluz Solorzano zarauztarra iritsi zen. Podiuma osatu zuena, Gaizka Gurrutxaga aizarnazabaldarra izan zen. Mikel Uriarte Fernandez gaztea hamargarren postuan sailkatu zen eta Iñigo Eizagirre Mujika, hamaikagarren. Hamazazpigarrena helmuga marra zeharkatzen, Unai Uzkudun Zubeldia izan zen.


Lerro hauen bitartez, bihotz bihotzez, hurrengo kolaboratzaile eta laguntzaileei eskerrak luzatu nahi dizkiegu: Diario Vasco, Noticias de Gipuzkoa, Urola Kostako Hitza, Zarautz Kirol Patronatua, Zarauzko Udaltzaingoa, Garrastazu Optika, Altuna Autoak, Manar Tailerrak, Arazi, Azanza Garajeak, Zufiria Garraioak, Gesalaga, Kebidek, Lukas, Serigrafia Zarautz, Zarautz Playa, Izarra Playa, Babesa Suzai eta Eko.Tx komunikazioa. Eskerrik asko!!

Datorren astebukaeran kadeteak eta juniorrak ikusteko aukera izango da:

KADETEAK: 
  • 2014/06/22. 10:30h. Agurain.

JUNIORRAK: 
  • 2014/06/20. 18:30h. Aia. Gipuzkoako Itzulia.
  • 2014/06/21. 10:00h. Olaberria. Gipuzkoako Itzulia.
  • 2014/06/22. 16:00h. Andoain. Gipuzkoako Itzulia.
  • 2014/06/23: 16:00h. Segura. Gipuzkoako Itzulia.

lunes, 9 de junio de 2014

ARATZ OLAIZOLA BIGARREN ZARAUZKO XXVI. UDABERRI SARIAN

2024KO EKAINAREN 7A
JUNIORRAK ERREPIDEAN

               
               Eguraldi espezialarekin ospatu zen larunbatean Zarauzko XXVI. Udaberri Saria. 65 txirrindulari bertaratu ziren, 78 km zituen ibilbide ederra bezain gogorra osatzeko helburuarekin. Proba honetan, Gipuzkoako mutilez gain, Bizkaiko eta Arabako talde bana eta Orthezeko frantziar batek hartu zuten parte . Meagako gaina, Garateko gaina, eta bukatzeko, Urtetan zuten helmuga jarrita. Ibilbide honekin, pentsatzekoa zen txirrindulariak sakabanatuta iritsiko zirela amaierara, eta hala gertatu zen.

              
             Meagako gainera iristerako eginda zen lehenengo selekzioa. 17 ziklistaz osatutako talde batek aurrera egin zuen tropeletik, hauen artean Aratz Olaizola zarauztarra eta astero lehen postuetan ibiltzen diren txirrindulari gehienak. Une honetatik aurrera, tropela erlaxatu egin zen, gero eta denbora gehiago galduaz ihesitakoekiko. Karrera aurrekoen artean lehiatuko zuten.

               
                 Bigarren selekzioa eta erabakigarria, nola ez, Garateko igoeran gertatu zen. Hiru txirrindularik egin zuten aurrera; Aratz Olaizola (Zarauztarra), Mikel Alonso (Andoaingo) eta Cyril Barthe (Orthezienne). Urtetako igoerak erabakiko zuen garailea nor izango zen, eta azkenean, hainbeste aldapa gainditu ondoren, esprintean, Cyril Barthe izan zen irabazlea, Aratz Olaizola bigarren helmugaratu zelarik.

             
                  Goraipatzekoa da Aratz Olaizolaren meritua, esprintetan oso ona zela bagenekien, baina azkeneko karreretako ibilbide menditsuetan izan dituen emaitzak ikusita,4.,4.,3., eta larunbatean bigarren, argi geratzen da denean oso ondo moldatzen dela eta sasoi puntu ederrean dagoela. Gipuzkoako juniorren rankingean lehen postura igo da karrera honen ondoren. Zorionak!!!
               Zarauztarra taldeko beste bi txirrindularik ere parte hartu zuten, Joseba Uzkudunek eta Kepa Iribarrek, biak ala biak amaitu zuten proba. Bestalde, Jokin Aranburu, Espainiako hautatzailearen esanetara, pistako entrenamenduak osatzen dabil Mallorcan, eta ezin izan zuen parte hartu.

             
                 Asteazkenean, ekainaren 11ean, arratsaldeko 19:15etatik aurrera,  Aizarnazabalen, Gipuzkoako Txapelketa Banakako Erlojupeko modalitatean lehiatuko dute Aratz Olaizolak eta Jokin Aranburuk.  Zorte on zarauztar bikoteari.
SAILKAPENA
1. Cyril Barthe (Orthezienne)                           2:03:04
2. Aratz Olaizola (Zarauztarra)                             db   
3. Mikel Alonso (Andoaingo)                                db  
32. Joseba Uzkudun  (Zarauztarra)          10min, 14seg

39. Kepa Iribar (Zarauztarra)                    10min, 58seg





jueves, 5 de junio de 2014

DENENTZAKO TXIRRINDULARITZA

Ohikoa den argazki familiarrarekin amaitu zen ekitaldia

Zarauztarra Txirrindulari Kirol Elkarteak ekitaldi zoragarria antolatu zuen pasatako igandean. Hau dena ezin izango zen burutu gerturatutako eta parte-hartzaile ezindurik gabe. Lasterketa goizeko 9:30tan hasi zen Lege Zaharren Enparantzan txirrindulariek beraien izen-emateak egin ostean. Betebeharreko ibilbidea honako hau izan zen: irteera ofiziala Zarautzeko turismo bulego parean eman zitzaion. Getaria herriko noranzko aldaketa eta Maria Etxetxiki parean zarauztarrakoek kirolari hauentzako sortutako biribilgune artean egin zituzten beraien bueltak.

Lau modalitateko txirrindulariak eduki genituen; handbike, triziklo, tándem-a eta bizikleta modalitatekoak hain zuzen ere. Kirolari hauek beraien habilezia eta gainditzeko grina erakutsi zuten N-634 bitartean.

Trizikloko modalitatean, Munduko Txapelketa birritan irabazita duen eta Zarauztarra Txirrindulari Kirol Elkarteko lagun handia den Aitor Oroza Flores gertutik jarraitzeko aukera izan zuten bertaratutako ikus-entzuleak. Hasieratik bukaera arte lasterketa dominatu zuela esan beharra dago. Beraz, beste behin ere, Euskadiko Txapelduna bihurtu zaigu bizkaitarra. Bigarren tokian, Ricardo Jesus Moreno Remon iritsi zen turismo bulego parean kokatu zen helmugara. Aipatu ere, Ricardo Jesus Moreno Remonen urtebetetze eguna zela eta Lege Zaharren Enparantzara gerturatuko danak Zorionak kanta abestu ziotela. Hirugarrena, Dordoka Kirol Elkarteko Aitor Garciarena Etxeberria izan zen. Hirurak ere, urtero izan ditugu Zarautzeko kaleak alaituz Zarauztarra Txirrindulari Kirol Elkarteak antolatutako ekitaldi honi esker.

Bizikletako modalitatean, garaipenak Munduko Txapelduna den Amador Granados Alcortarena izan zen. Garaipena eskuratzeko hautatzaile nagusiena zenez -urtero Txapela jantzi du-, une oro oso kontrolatuta egon zen lasterketa osoan. Bigarrena amaitzen, Guillermo Prieto Hortelano izan zen eta hirugarrena helmuga marra zeharkatzen, hiru aldiz Munduko Txapelduna izandako venezolarra izan genuen, Victor Hugo Garrido Marquez.

Handbike modalitatean podiuma honako hau izan zen: lehenengo postuan, Rotaru (Sport La Vall), bigarrena helmuga marran Martin Berchesi Mancione (Handbike Barcelo) izan genuen eta podiuma osatzeko, Diego Ballesteros Cucurull (Barbastro).

Tandemeko modalitatean, zarauztarrak diren Josu eta Jose Angel Arroitaonandia anaiak, bigarren postu zoragarriari eusti zioten. Larunbat arratsaldean Andoainen jokatutako erlojupekuan, bigarren amaitu zuten forma onean daudela adieraziz. Txapela Lezora joan zen, Juan Luis Estensoro Lasa eta Jose Maria Lekuona Eizagirre bikoteak buru gainean ipinita hain zuzen ere. Hirugarren tokian, Pedro Gonzalez Cintero eta Sebastian Mancisidor Arana kokatu ziren. Bikote hau ere Lezotarra da.




lunes, 2 de junio de 2014

Infantil eta alebinak Lasarten

Joan den larunbatean, maiatzak 31, Donostialdeko txirrindulari gazteenak Lasarten izan ziren bertako lasterketan parte hartzeko. 

12 kilometroko ibilbide arriskutsuari aurre egin behar izan zioten, errepidearen baldintza kaskarrak tarteko. Hori dela eta, hainbat erorketa eman ziren ibilbidean zehar. 16:30ean hasi zen proba, alebinen eskutik. Kategoria honetan Asier Pozo izan zen garaile. 


Ondoren, infantilen txanda iritsi zen. Beste behin, Zarauztarra Kirol Elkarteko gazteek lasterketa bikaina burutu zuten. 

Haritz Erasun izan zen helmugaratzen lehena (denboraldiko zortzigarren garaipena du). Horren arira, nabarmentzekoa da Euskadiko Selekzioak zarauztar gaztea deitu duela datorren uztailean Jaenen ospatuko den Estatuko Txapelketan parte hartzeko. 

Adrian Sorreluz zarauztarrak hirugarren postua eskuratu zuen . Honek ere txalotzeko lasterketa burutu zuen.


Neskei dagokienez, alebinen proban Nagore Lizarragak lortu zuen lehenengo postua eta infantil kategorian, Naia Urbietak. Eguraldi ona lagun, herriko jende ugari hurbildu zen txirrindulari gazteak animatzera, baita azken hauen senitartekoak eta lagunak ere. 



Datorren asteburuan Lezon izango dira, ekainaren 7an, larunbata, 16:30tan. Kadeteek berriz, igandean Oñatin Euskadiko txapelketa lehiatuko dute, 59 km.tako ibilbidea burutuaz