lunes, 7 de julio de 2014

Haritz Erasun 6. Espainiako Txapelketan

Haritz Erasun Etxaniz txirrindulari gazteak Jaenen (Andaluzian) Estatuko Txapelketak lehiatu ditu pasa den astebukaeran.

Larunbatean, hilak 5, gymkanaren txanda zen eta desgrazis, ez zitzaion nahi bezala atera.
Gymkana ez zelako atera behar bezala, goibel egon zen Erasun. Zorte onez, bere familia Jaenera bertaratu zen Haritzen txapelketak ikusteko eta beste inork baino hobeto animatu zuten gaztea. Eskertzekoa da maite den jendeak eman dezakeen animoa.

Igandea iritsi zen. Uztailak 6a. Goizeko 09:45etan hasi zen 15 kilometro inguruko lasterketa. Ibilbideak aldapa garrantzitsu batekin kontatzen zuen helmuga parean. Erasuni ondo zetorkion ibilbide gogor hau.


Zarauztarra Txirrindulari Kirol Elkartekoa seigarren poztu ikusgarria lortu zuen. Esperientzi zoragarri honekin amaitutzat ematen du Erasunek infantilen denboraldia.

martes, 1 de julio de 2014

Haritz Erasun Espainiako Txapelketan

Zarauztarra Txirrindulari Kirol Elkarteko Haritz Erasun Etxaniz zarauztarrak, Jaenera (Andaluzia) bidaiatuko du infantilen Nazioko Txapelketa lehiatzeko eta gozatzeko. Hitzordua, 2014ko uztailaren 4-6 bitartean izango da.

Euskal Selekzioarekin joateko tokia inork baino gehiago irabazi du Erasunek. Tolosan jokatutako Gipuzkoako Txapelketa bereganatu zuen eta Gamarran jokatutako Euskadiko Txapelketan bigarren postuan sailkatu zen. Bi txapelketa nagusi hauetaz gain, Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioak antolatutako ia lasterketa danak ere irabazi egin ditu urtean zehar.

Txapelketa gymkana bat egitean eta 15 kilometro inguruko lasterketa bat osatzean datza.

Zorte ona opa diogu Erasuni eta batipat, aukera aberasgarri honetatik asko ikastea eta oso ondo pasatzea, merezi du eta zarauztarrak.

Zarauztarra Tx.K.E. Herriko Jaietan

Zarauztarra Txirrindulari Kirol Elkartea, beste urte batez, San Pelaioko festetan parte hartu du ohiko txosna muntatuz.

Txosna honen helburu nagusia urteko gastuei aurre egiteko dirua ateratzea da.
Muntaia goizeko 7:00etan hasi zen. Lokaletik gauzak atera, Zarauztarrako furgonetan sartu eta San Pelaiorantz abiatu ginen. Goizeko 8:00etarako furgoneta hustuta zegoen muntaiari ekiteko.



Arazo batzuk eman zituen muntaiak, goizean izandako eguraldi kaskarra tarteko. Hala eta guztiz ere, merezi izan zuen txosna muntatzeak, eguraldiak buelta eman eta arratsalde eguzkitsua izan baikenuen. Hala, zarauztarrek zein bisitariek festetako ekitaldiez gozatzeko aukera izan zuten.