domingo, 27 de enero de 2008

Iraetako eta Ispasterko lasterketekin amaitu da ziklo-kros denboraldia

Iraetako(08-01-19) eta Ispasterko(08-01-20) lasterketak izan ziren 2007-08 ziklo-kros denboraldiko azkenak eta gure mutilek bikain amaitu dute urtea. Kadeteen mailan, Oier Iraolagoitia bosgarren izan genuen Iraetan eta laugarren Ispasterren.


Etxeko proban ez zegoen bere onen-onenean, agian urduritasuna ere nabariko zuen. 
Argazkian irten berritan ikusten dugu, eta lehen postuan doa, hain zuzen ere, bere etxeko atarian.




Herritarrez gain, taldekideak ere animatzen izan zituen Oierrek Iraetan.






Jubeniletan, Igor Aranguren 19. izan genuen Iraetan, eta 25. Ispasterren.






Igor lehen urteko jubenila dugu aurten. 






Bizikleta gainean hobeto moldatzen bada ere, tokatzen denean bizkarrean hartu beharra dago erreminta.






SPIUK SARIA
Denboraldia amaitzearekin batera Spiuk Saria ere amaitu da eta, sailkapen nagusiei erreparatuta, Oier laugarren izan dugu kadeteetan, Igor 37. jubeniletan eta J.K. Iraolagoitia Iraeta zazpigarrena Master 40an. Iraetak, esan beharra dago, oso lasterketa gutxitan hartu du parte eta meritu handikoa da lortu duen postua.



LAGUNTZAILEEI "CHAPEAU"!
Ez dago munduan txapeldunik atzetik laguntzailerik gabe, eta ziklo-krosean zer esanik ez, are gehiago. Lan hori, batez ere, etxekoei tokatzen zaie. Merezimendu guztiz, zorionak eta omenalditxo bat hainbeste lan egitea dagokizuenei!!!
 

Oierren gurasoak bizikleta garbitzera doaz.







Ama, bizikleta garbiarekin semeari aldatzeko prest.
Etxeko "printzesa" Izaro beste kontrolean zegoen, bigarren bizikletarekin.






Igorren etxetik, aita eta bi anaiak ibiltzen dira batera eta bestera.
Hirurak ere txirrindulariak dira hauek.








Etxeko "txikia" ez da galduko holako laguntzaileekin!
Ama ere ez da aparte izaten.









No hay comentarios: