viernes, 16 de agosto de 2013

Zarauztarra Tx. K. E., aurten ere, Sta. Klara, Azken Portu eta Aritzbataldeko jaietan

Urtero legez, larunbat gauean, Sta. Klara, Azken Portu eta Aritzbataldeko jaietan, Joxe Mari Artetxeren omenezko XXIII. Txirrindularitza Kriteriuma antolatu zen Zarauztarra Txirrindularitza taldearen eskutik. Hiru kategoria lehiatu ziren: Kadete mutilak, Junior mutilak, eta Neskak, talde bakoitzak puntuaketa eta eliminazio probak eginez, eta tartean, esprint sorpresak ere saritzen zirelarik.

Kadete eta Juniorrak batera

Kadeteek,  denboraldia amaiturik,  juniorrekin probatzeko aukera dutenez, Joseba hasi da juniorrekin batera, estreinekoz Soraluzen izan delarik. Jokin eta Aratzek berriz, pistako entrenamenduei  ekin diote Espainiako txapelketarako prestatzeko.

Soraluzeko ibilbidea nahiko laburra zen, 74 km.takoa eta San Andres auzoko igoerarekin amaitzen zen. Berehala sortu ziren ihesaldiak. Asier izan zen hasieratik hauetan, eta 7. postuarekin amaitzea lortu zuen. Josebak ere egin zituen bere saiotxoak eta ondo amaitu zuen. Kepa lasaixeago ibili zen, baina helmugara iritsi zen hau ere. Oxelek berriz ez zuen parte hartu eta animatzen izan zen.