lunes, 10 de marzo de 2008

Ibaetan Jon Eizagirre hirugarren, Daniel Zufiria laugarren eta Galdiano Eraikuntzak irabazle taldeka

Hasi da errepideko denboraldia maila guztietako txirrindularientzat eta gureek ezin hobeto ekin diote. Ibaetako festetan auzoan bertan antolatzen duten lasterketarekin abiatu zen kadeteen mailako denboraldia. Zirkuituan jokatzen den lasterketa honetan gure mutil guztiak sailkatu ziren eta finalean Jon Eizagirre Txetxa hirugarren eta Daniel Zufiria Txufo laugarren izan genituen. Esan beharra dago Txufo lasterketa irabazteko zorian egon zela. Esprinean erremontatzen ari zela, ordea, pintxazoa izan zuen eta hiru lagunek pasa zioten.

SAILKAPENA
1 ITURRIA,MIKEL CAD-2 ANDOAINGO 00:33:56
2 SOLOZABAL,Joseba CAD-1 CORRUGADOS 00:33:56
3 EIZAGIRRE,JON CAD-2 GALDIANO 00:33:56
4 ZUFIRIA,DANIEL CAD-2 GALDIANO 00:33:56
5 LAMRI,KARIM CAD-2 AZPIRU 00:33:56
6 JAUREGI,Igor CAD-2 AMPO 00:33:56
7 GARMENDIA,ION CAD-2 AMPO 00:33:56
8 GIL,ODEI CAD-2 TXEPETXA 00:33:56
9 BENGOETXEA,XABIER CAD-1 AZPIRU 00:33:56
10 LUJANBIO,JULEN CAD-2 ALLERRU 00:33:56
14 ARISTI,NIKOLAS CAD-2 GALDIANO 00:33:56
15 ETXEBESTE,UNAI CAD-2 GALDIANO 00:33:56
22 IRAOLAGOITIA,OIER CAD-2 GALDIANO 00:35:57
23 ETXEGOIEN,ENDIKA CAD-1 GALDIANO 00:36:53


TALDEKAKO SAILKAPENA
1 GALDIANO CONSTR 01:41:48
2 AZPIRU INMOBILI 01:41:48
3 AMPO 01:41:48

No hay comentarios: