Joan zen larunbatean Beasainen antolatu zuten XXV I. Usurbe proban Gipuzkoako txapelketa jokatu zen kadeteen mailan eta Zarauzko Jesus Garcia bigarren sailkatu zen Irungo Odei Gilen atzetik. Oier Iraolagoitia seigarren izan genuen eta Jon Eizagirrek lortu zuen 17. postuarekin taldeka aurrenak izatea lortu zuten Zarauztarra TKEko mutilek.
Lasterketa oso bizia eta lehiatua izan zen hasiera-hasieratik. Irten orduko lau lagunek ihes egin zuten. ihesaldi horrek 43 km egin zituen eta Galdianoko Beñat Aranguren sartu zen bertan. Beñat ihes eginda zegoen denboran borroka gogorra egon zen tropelean eta lan bikaina egin zuten Oierrek, Jon Eizagirrek, Niko Aristik eta Jesusek kontrolatzen. Tropelak laukotea irentsi zuenean beste ihesaldi bat osatu zen eta han sartu ziren Oier eta Jesus. Hamar laguneko ihesaldia osatu zen eta Liernirako igoeran bakandu egin ziren. Oierrek kalanbreak izan zituen gailurra baino lehenxeago eta Jesusek egin zuen aurrera. Goitik beherakoan eta Beasainera bitartean Oierrek berriz bat egin zuen aurrekoekin, baina hankek ez zioten uzten, berriz ere kalanbreak izan baitzituen. Bien bitartean, aurrean, Odei Gilek sarrera gogorra jo zuen eta Jesusek atzetik jarraitu beste lanik ez zuen izan; beraz, Gipuzkoako txapeldun Gil eta txapeldunorde Garcia. Oier "Otzakaren" seigarren postua ere meritu handikoa da, hankak lehertuta sartu baitzen.
SAILKAPENA
1 GIL,ODEI CAD-2 SICESAL 01:39:25
2 GARCIA,JESUS CAD-2 GALDIANO 01:39:25
3 ALTUNA,JON CAD-2 AZPIRU 01:39:25
4 JAUREGI,IGOR CAD-2 AMPO 01:39:25
5 CID,IMANOL CAD-2 ITURRIAG 01:39:25
6 IRAOLAGOITIA,OIER CAD-2 GALDIANO 01:39:46
7 170 MITXELENA,MIKEL CAD-2 SICESAL 01:40:45
8 ITURRIA,MIKEL CAD-2 ANDOAINGO 01:41:01
9 UMEREZ,AITOR CAD-1 ULMA 01:41:01
10 CORDERO,RAFAEL CAD-1 SEIN 01:41:08
17 EIZAGIRRE,JON CAD-2 GALDIANO 01:41:11
30 ARISTI,NIKOLAS CAD-2 GALDIANO 01:41:11
43 ARANGUREN,BEÑAT CAD-2 GALDIANO 01:41:59
47 ETXEBESTE,UNAI CAD-2 GALDIANO 01:42:29
53 ETXEGOIEN,ENDIKA CAD-1 GALDIANO 01:42:29
TALDEKA
1 GALDIANO CONSTR 05:00:22
2 AMPO 05:01:47
3 AZPIRU INMOBILI 05:01:47
4 SICESAL 05:01:53
5 G-CORRUGADOS 05:04:05
6 GRUPO SEIN 05:04:34
7 SUMOFIC 05:05:23
8 BELCA 05:05:57
9 ALLERRU S.C.R.D 05:06:43
2 AMPO 05:01:47
3 AZPIRU INMOBILI 05:01:47
4 SICESAL 05:01:53
5 G-CORRUGADOS 05:04:05
6 GRUPO SEIN 05:04:34
7 SUMOFIC 05:05:23
8 BELCA 05:05:57
9 ALLERRU S.C.R.D 05:06:43
No hay comentarios:
Publicar un comentario