miércoles, 30 de julio de 2008
Oier Iraolagoitiak irabazi du Ondarroako II. Julen Goikoetxea Saria
Zarauztarrako kadeteak izan dira aurrenak taldekako sailkapenean
Joan zen igandean jokatu zen Ondarroako II. Julen Goikoetxea Sarian Zarauztarra TKEko txirrindulariek hartu zuten parte eta garaipen sorta eskuratuta etxeratu ziren mutilak. Oier Iraolagoitiak irabazi zuen lehiaketa, baina horrez gain, tarteko helmugak ere berak irabazi zituen eta taldeka Galdianoko zarauztarrak nagusitu ziren.
Oierrez gain Jon Eizagirre seigarren sailkatu zen, Daniel Zufiria bederatzigarren, eta Nikolas Aristi, Endika Etxegoien eta Beñat Aranguren lehen hamabosten artean sartu ziren erabat txikituta iritsi zen tropelean.
Gipuzkoako errepideko denboraldia larunbatean amaitu zen eta Gipuzkoako hainbat taldek Bizkaira jo zuen igandean, bigarren urtez antolatzen zen Julen Goikoetxearen omenezko txirrindulari proban parte hartzera.
Hasiera-hasieratik ihes eginda ibili zen Iraolagoitia beste bi gipuzkoarrekin batera, eta tropelak harrapatu ere egin zituen, baina berriz ere ihes egin eta seiko talde batean iritsi ziren bera eta Eizagirre. Eizagirre bezperan Azpeitian irabazita zegoen eta Iraolagoitiak seigarren egin zuen. Ondarroan trukatu egin zituzten postuak.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario