2012KO ABENDUAREN 16A
PISTA
Gaixo
jarri zenetik hilabete batera, gure taldeko aiarra, Joseba Uzkudun, lehiatzeko
prest azaldu zen, gogo askorekin nahiz eta bere errekuperazioa poliki doan.
Bestalde
alebin mailatik hasi eta junior mailaraino Zarauztarra taldekoa izan den Xabier
Gorrotxategi txirrindularia ere bertan izan zen. Pista denboraldi honetako
lehen proba izan zuen open mailan, 200 metrotan 4. postu bikain bat lortuz.
Lehenengo proba japoniarra izan zen eta bertan
aurreneko esprintaz baliatuz Aratz eta Endikak(Allerru) tropelarekiko metro
batzuk hartu zituzten. Ihesaldia ona zelakoan Jokinek ere salto egin zuen
hirukoa osatuz. Bira guztietan puntoak pilatuz joan ziren, eta bukaera aldera
Aratzek eta Jokinek atzean utzi zuten Endika eta tropelari bira hartu zioten,
honela lehen eta bigarren amaituz .
Ondoren
puntuaketa proban Josebak ere finalera sailkatzea lortu zuen.Ezin izan zituen
sprintak lehiatu baina oso txukun amaitu zuen proba.Orokorrean puntuaketa
interesgarri bat ikusi genuen, txirrindulari asko ahalegindu bait ziren
ihesaldiak sortzen, esprintak irabazten eta abar.Hala ere, bukaerako emaitza
azken jardunalditako bera izan zen, hau da, Aratz lehen eta Jokin bigarren.
6.
jardunaldiko sailkapenak
JAPOINIARRA
1.
Aratz Olaizola Zarauztarra-Galdiano
2.
Jokin Aranburu Zarauztarra-Galdiano
3. Endika Mendizabal Allerru
PUNTUAKETA
1.
Aratz Olaizola Zarauztarra-Galdiano
2.
Jokin Aranburu Zarauztarra-Galdiano
3. Mikel Sarasola Grosgreencenter
21. Joseba
Uzkudun Zarauztarra-Galdiano
SAILKAPENA 6. jardunaldiaren ondoren
1.
Aratz Olaizola Zarauztarra-Galdiano
232 puntu
2.
Jokin Aranburu Zarauztarra-Galdiano 210
puntu
3. Endika Mendizabal Allerru 143 puntu
37. Joseba
Uzkudun Zarauztarra-Galdiano 20 puntu
Argazkiak eta testuak: Xabi Aranburu
No hay comentarios:
Publicar un comentario