PISTA
Egutegiak negua
dela esan arren, igande goizean hego haize epelak udazkeneko egun bat zirudien.
Belodromo barruan tenperatura freskoagoa zegoen baina giroa azkar berotu zen.
Igandero etortzen diren txirrindulariez gain, open mailan batipat, errepidean
ibiltzen diren profesional edo erdi profesionalak azaldu ziren.Hauen artean
aipatzekoa Garmin Cervelo taldeko Koldo Fernandez de Larrea euskalduna.
Gure hiru mutilek bi proba lehiatu
zituzten: Scracha eta Puntuaketa. Josebak bere hobekuntza azaldu zuen bitan
finalera iritziaz. Honela jarraituz pixkanaka gora egiteko aukera izango du.
Scracha proba mugitua izan zen,
hasieratik txirrindulariak tropeletik salto eginaz bat bestearen ondoren, karrera
bizia eginaz, baina inork ez zuen helmugara ihesita iristerik izan. Bukaerako
esprint estuan Aratz izan zen garaile.


Bost esprintak lehiatu ondoren garbi geratu
zen Aratz dagoela indartsuena.
7.
jardunaldiko emaitzak
SCRACH
1.
Aratz Olaizola Zarauztarra-Galdiano
2. Euken Gallego Allerru
3. Aitor Irazu
Limusin
5.
Jokin Aranburu Zarauztarra-Galdiano
11.
Joseba Uzkudun Zarauztarra-Galdiano
PUNTUAKETA
1.
Aratz Olaizola Zarauztarra-Galdiano
2. Euken Gallego Allerru
3.
Jokin Aranburu Zarauztarra-Galdiano
17.
Joseba Uzkudun Zarauztarra-Galdiano
SAILKAPENA
7. jardunaldiaren ondoren
1.
Aratz Olaizola Zarauztarra-Galdiano 272 puntu
2.
Jokin Aranburu Zarauztarra-Galdiano 236 puntu
3. Endika Mendizabal Allerru 164 puntu
36.
Joseba Uzkudun Zarauztarra-Galdiano 30 puntu
Argazkiak eta testua: Xabi Aranburu
No hay comentarios:
Publicar un comentario