ZIKLO-KROS
Aste buru honetan
bi proba bazituzten ere, Amezagakoa utzi eta Legazpiko Telleriarten
izan ziren gure mutilak. Asier hasieratik 4-5 postuan jarri eta honi
eutsi zion karrera guztian, 5. amaituz; Kepak berriz, 19. postuan amaitu zuen. Gipuzkoako txapelketa zegoen
gainera jokoan eta Asier bigarren geratu zen txapelketa honetan.
Sailkapenak
honela geratu ziren:
Legazpiko
txapelketa:
- 1. Eneko Corrales Mendiz Mendi-Petronor
- 2. Alex Aranburu Caja Rural
- 3. Aritz Hernandez Beste Alde Rent a Car-Oru
- 5. Asier Arana Galdiano Eraikuntzak
- 19. Kepa Iribar Galdiano Eraikuntzak
Gipuzkoako
txapelketa:
- 1. Alex Aranburu Caja Rural
- 2. Asier Arana Galdiano Eraikuntzak
- 3. Eriko Mugica Caja Rural
- 6. Kepa Iribar Galdiano Eraikuntzak
Aste honetan ere
izango dute aukera leihatzeko: hurrengo hitzordua datorren
ostegunean, hilaren 6an, etxetik gertu, Asteasun dute; 8an berriz
Itsasondon, Super prestigio proba; eta igandean, hilaren 9an berriz,
Igorren, Bizkaian Nazioarteko proba.
PISTA
Igande goizean
ekin zioten Gipuzkoako Sariaren 4. jardunaldiari. Lehenengo proba
japoniar puntuaketa izan zen, gutxitan jokatu izan duten proba da. 20
bira eman behar zizkioten belodromoko kordari eta helmugako pasara
bakoitzean esprintak puntuak banatuko zituen. Egia esan nahiko
“kamikaze” da proba hau. Hasieran Jokin ihesita ibili zen puntu
batzuk pilatuz eta gero Aratzen txanda izan zen. Azken honek lortu
zituen puntu gehien probako garailea izanik.
Ondoren, beti
bezala, puntuaketa proba lehiatu zuten txirrindulariek. Argi ikusi zen
Aratz zela indartsuena, esprint guztiak borrokatuz eta hala puntu
mordoa bereganatuz.
Argazkian Jokin
eta Aratz proba baten ondoren hanketako muskuloak askatzen ikus
ditzazkegu.
4. jardunaldiko
sailkapenak
JAPONIARRA
1. Aratz
Olaizola Zarauztarra-Galdiano
2. Jokin
Aranburu Zarauztarra-Galdiano
3. Endika
Mendizabal Allerru
PUNTUAKETA
1. Aratz
Olaizola Zarauztarra-Galdiano
2. Jokin
Aranburu Zarauztarra-Galdiano
3. Aitor Martinez
Grosgreencenter
SAILKAPENA
4.Jardunaldiaren ondoren
1. Aratz
Olaizola Zarauztarra-Galdiano
152 puntu
2. Jokin
Aranburu Zarauztarra-Galdiano 142
puntu
3. Mikel Sarasola
Grosgreencenter
87 puntu
5. Jardunaldia
Abenduaren 9an igandean goizeko 10tan izango da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario