ZIKLO-KROS
Ormaiztegin elkartu ziren urteko
azken jardunaldian ziklo-krosekoak, Euskadiko Txapelketa bertan lehiatzeko asmotan. Goiza
hotzetik hasi bazen ere epeltzen joan zen gero, eta tenperatura, atsegina zen
azkenerako. Euriak ordea ez zuen atsedenik hartu eta tarteka bota zuen euri
finak eta ibilbidearen pare bat une arriskutsuek erorketa mordoxka eragin
zuten, elite mailako Egoitz Murgoitio
bera ere, beroketan ari zela erori zelarik, muturrean golpe ederra hartuaz.
Ibilbideak nahiko asfalto eta porlan zuen lokaztuta gelditu zirenak, eta aldapa
latz baten ondoren, bidea zeharo estutzen zen zubi batera sartzerakoan.

Sailkapena:
1 Eneko Corrales Mendiz Mendi-Petronor
00:44:56
2 Alex Aranburu Caja
Rural 00:46:22 1:25
min.
3 Gotzon Martin Farla-Citroen 00:46:34 1:26 min.
7 Asier
Arana Galdiano Eraikuntzak 00:48:41 3:45
min.
22 Kepa
Iribar Galdiano Eraikuntzak 00:57:10 itzuli
1
SAN
SILVESTRE
Bestalde, urteari amaiera jai giroan emateko, eta herriko ekitalditan parte hartzeko asmoz, beste talde ugarien antzera, zarauztarra taldeko hainbat txirrindulari eta entrenatzaileek herriko San Silvestre lasterketan parte hartu zuten. Hemen dituzue abiatu aurretik guztiak prest taldeko jantziak soinean dituztela.
No hay comentarios:
Publicar un comentario