PISTA
Igandez
igande, hainbat proba lehiatuz, bederatzi jardunaldiren ondoren, Aratz izan da
Gipuzkoako pistako sariaren garailea. Eraman duen ibilbidea ikusirik garbi
erakutsi du bere nagusitasuna. Halaber, bigarren postua garbia izan da
Jokinentzat.Bi zarauztar hauek egindakoa ikusgarria izan da eguna joan eta
eguna etorri. Lortu duten emaitza beraien lanaren erakusgarri da.
Goizean
goizetik tentsio puntu bat nabarmentzen zen pistan, behar bada Zarauztarrako
buzo berria estreinatzeko ordua iritsi zelako edo errege eguna zelako edo nork
daki...Kontua da eguna ez zela zeharo gozoa hasi. Gazi puntua lehenengo
sailkatze proban etorri zen, daniar proban, Aratz esprinta bideratzen hasi
zenean atzeko kurpilak irrist egin, kala irten eta lurrera erori zen. Kolpe
latza hartu zuen baina onik atera zen.
Puntuaketan
ere oso fin ibili zen Jokin, tropelari bira ateraz eta esprint pare bat
irabaziz. Jokinen kontuetan lehenengo postua berea zen baina epaileen iritziz
bigarrena izan zen.Aratzek parte hartu zuen baina kolpearen ondorioz ez zegoen
bere onenean, hala ere bostgarren amaitu zuen. Josebak aldiz zulatua izan zuen
kurpilean eta ondorioz ezin izan zuen duen guztia eman
Datorren
asteburuan, bi egunez, Gipuzkoako Pista Txapelketa ospatuko da Donostiako
belodromoan. Jazarpen proba larunbatean, eta keirin eta puntuaketa igandean. Ea zorte ona duten gure txirrindulariek!
9.
jardunaldiko emaitzak
DANIARRA
1. Jokin Aranburu Zarauztarra
2. Euken Gallego Allerru
3. Endika Mendizabal Allerru
11. Joseba Uzkudun Zarauztarra
PUNTUAKETA
1. Mikel Sarasola Grosgreencenter
2. Jokin Aranburu Zarauztarra
3. Aitor Irazu
Limousin
5. Aratz Olaizola Zarauztarra
13. Joseba Uzkudun Zarauztarra
SAILKAPEN
OROKORRA
1. Aratz Olaizola Zarauztarra 325 puntu
2. Jokin Aranburu Zarauztarra 310 puntu
3. Endika Mendizabal Allerru 215 puntu
30. Joseba Uzkudun Zarauztarra 52 puntu
Testua eta argazkiak: Xabi Aranburu
Testua eta argazkiak: Xabi Aranburu
No hay comentarios:
Publicar un comentario