2013KO
MARTXOAREN 9A
KADETEAK ERREPIDEAN
Larunbat
goizean, giro ederrarekin eta hego haize puntuarekin, ekin zioten gure
txirrindulariak lehenengo benetako errepideko lasterketari.
Irteeran 110 neska mutil baziren ere,
Azpeitiatik Urrestilara joan eta etorri zirenerako, erdira jeitsi ziren
karreran jarraitzen zutenak. Oso azkar ibili ziren lehenengo kilometroetan,
denak gogo handiz eta behar bada urduritasunez, bakoitza zein mailatan dabilen
jakin nahian.
Zestoa,
Iraeta eta Aizarnazabal pasa ondoren, Oikia aldera zihoazela hasi zen gauzatzen
eguneko ihesaldia. Julen Umerez –Ulma- eta Aritz Kortabarria-Sumofic- izan
ziren ihesaldia sortzen lehenak, ondoren Bedua inguruan gure taldeko Aratzek
tropeletik irten eta bi hauekin bat egin zuen. Geroxeago Oier Ibarguren-Atracciones
Sanz- Azpeitiarraren txanda izan zen aurrekoekin elkartuz, ordurako Aritz
Kortabarriak ezin zuen hauen martxa jarraitu eta tropelera itzuli zen.
Hirukoteak
40 segunduko tartea izatera iritsi zen nahiz eta Iraetako gainean 15 segundukoa
bakarrik zen aldea.
Azkenean, 48 kilometroak gauzatu ondoren, larri larri baina hirukotea bakarrik iritxi zen Azpeitiako kaleetara eta esprintean Oier izan zen garaile eta Aratz bigarren.
Tropela
10 segundutara heldu zen, Jokin eta Joseba bertan zetoztelarik.
SAILKAPENAK
1. Oier Ibarguren – Atracciones Sanz- 1:13:01
2.
Aratz Olaizola – Zarauztarra-
db
3. Julen Umerez – Ulma- 4 seg
6.
Jokin Aranburu – Zarauztarra- 9 seg
24.
Joseba Uzkudun – Zarauztarra- 9
seg
TALDEKAKO SAILKAPENA
1. Atracciones Sanz 3:39:21
2.
Zarauztarra db
3. Ulma 4 seg

No hay comentarios:
Publicar un comentario