2013KO
MARTXOAREN 23A
KADETEAK ERREPIDEAN
Larunbat
goizean, giro ederrarekin, ekin zioten txirrindulariak Beasainen.
Herri honetako karreraren berezitasuna,
Lierniko portua da, motza baina gogorra maila honetako neska mutilentzat,
gehien bat lasterketa izanik.
Denera 57km, Beasaindik Ormaiztegira joan
etorria, ondoren berdin Alegira eta azkenik Segura aldetik Lierniko mendatea
igo eta Beasainera itzuliz, helmuga.
Beasaindik
igarotzerakoan (bi aldiz) tarteko helmugako esprinta jokatu zuten, lehenengoan
Aratz bigarren izan zen baina ondorioak ez ziren onak izan. Silina jaitsi
zitzaion eta arazoa konpondu nahian denbora asko galdu zuen. Nahiz eta
tropelera iristeko esfortsu handia egin, epaileek kanporatu egin zuten.
Alegirantz
zijoaztela Nafarroatik etorritako Eneko Aramendiak-Quesos Albeniz- tropeletik ihes egin zuen. Kilometro batzuk
egin eta gero harrapatu zuten. Bigarren saiakeran Oier Ibarguren-A. Sanz- eta
Luis Mª Garikano-Limousin- izan ziren, baina ez zuten asko iraun ihesirik.
Zarauztarrako Joseba Uzkudun ere saiatu zen aurrera egiten baina emaitzik lortu
gabe.
Garbi dago Oier
Ibargurenek ez duela erraz etsitzen, eta behin eta berriz ahalegintzen da
bakarrik joaten. Hala, Besaingo bigarren tarteko helmugan bera izan zen lehen
eta beste bi txirrindulari lagun zituelarik, Aitor Martinez-Grosgreencenter-eta
Eneko Villar-Quesos Abeniz-, eguneko ihesaldia osatu zuten.
Tropela
aldapan gora hasterakoan, Unai Orbeak-A.Sanz- gogor ekin zion gora eta Jokin
Aranburu zarauztarrak bakarrik heldu zion azpeitiarraren erritmoari. Hala ere,
beranduegi zen lehenengoekin bat egiteko.
Hirugarren
aldiz jarraian, Oier azpeitiarra izan zen garaile. Helmugara, Jokin zazpigarren
iritsi zen, Unairen aurretik esprintean. Minutu erdi bat geroago, 25
txirrindulariz osatutako tropelean gure taldeko Joseba Uzkudun heldu zen.
SAILKAPENA
1. Oier Ibarguren Atracciones Sanz 1:35:17
2. Eneko Aramendia Quesos Albeniz 17 seg
3. Julen Umerez Ulma 17 seg
7.
Jokin Aranburu Zarauztarra 51 seg
27.
Joseba Uzkudun Zarauztarra 1 min 19 seg
TALDEKAKO SAILKAPENA
1. Atracciones Sanz 4:48:01
2. Grosgreencenter 1 min 6 seg
3. Inoxcra-Beasain 1 min 10 seg Testua: Xabi Aranburu
Argazkiak eta bideoa: Jon Lizarribar
No hay comentarios:
Publicar un comentario