miércoles, 8 de mayo de 2013

EZIN EUTSI LIDERRAREN MAILOTARI ATARRABIAN

2013KO  MAIATZAREN 5A


KADETEAK ERREPIDEAN

            Gaztetxoak torneoko 2. jardunaldia lehiatu zuten lehenengo eta bigarren urteko kadeteek Atarrabian (Villava). Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroatik etorritako 220 txirrindulari elkartu ziren irteeran 64km zituen ibilbidea betetzeko asmoarekin. Tartean Erro mendatea zegoen koxka nagusi bezala.
            Gure mutilentzat lehenengo aldia zen halako tropel handian ibiltzen zirela, baina denetik probatu behar dela eta, abiatu ziren.
            Hasieran ibilbidea dena goruntz zen, eguraldi ona baina haizea ere bai. Ihesaldi saiakerak izan ziren baina tropelari tarte handirik atera gabe amaitzen ziren. Erro mendatean gora, luze luze egin zen tropela, eta Zarauztarra taldeko gure hiru txirrindulariak nahiko lan izan zuten aurreko tropelean mantentzeko.Bost kilometroko aldapa, luzea egin zitzaien, gehien bat ez zutelako ezagutzen.
            Aratz Olaizola (Gaztetxoak torneoko liderra), Jokin Aranburu eta Joseba Uzkudun, hirurak tropel nagusitik metro batzuetara gainditu zuten mendatea. Beherakoan, errelebo batzuk emanaz, tropel nagusiarekin bat egitea lortu zuten.
            Tropel honetan 50 txirrindulari zihoazen, ondoren bigarren talde baten, beste hainbeste eta atzerago taldetxo txikiago batzuk.
            Hamabost bat km falta zirela, Eneko Aramendia-Quesos Albeniz- izan zen, metro batzuk hartu eta ihes egin zuena. Ondoren, beste bost txirrindulari elkartu zitzaizkion, eta seirak bat eginda helmugaraino iritsi ziren. Hala ere, Eneko Aramendiak lortu zuen garaipena.
            Lau kilometro falta zirela, bultzakada baten ondorioz, Aratz erori egin zen. Min larririk ez baina han galdu zituen lidergoa mantentzeko aukera guztiak. Jokin bere aldetik tropeleko esprintean sartu zen, bigarren iritsiz. Josebak ere, talde nagusian amaitu zuen.

SAILKAPENA

1. Eneko Aramendia    Quesos Albeniz      1:38:40
2. Carlos Ruiz   Erro y Eugui-Scania              db
3. Aitor Rodriguez    Arabarrak                       db
8. Jokin Aranburu   Zarauztarra             2min 8seg
29. Joseba Uzkudun    Zarauztarra              db
51. Aratz Olaizola   Zarauztarra              2min 37seg

SAILKAPEN  NAGUSIA

1. Eneko Aramendia    Quesos Albeniz         33 puntu
2. Aitor Rodriguez    Arabarrak                     32 puntu
3. Jokin Aranburu   Zarauztarra               31 puntu
5. Aratz Olaizola   Zarauztarra                  23 puntu
82. Joseba Uzkudun    Zarauztarra             4 puntu

No hay comentarios: