2013KO MAIATZAREN 25A
KADETEAK ERREPIDEAN
Errepideko
Gipuzkoako Txapelketa, Lazkaon izan zen joan den larunbatean.Kadete mailako 100
neska mutil elkartu ziren, 51 kilometroko ibilbide lauari ekiteko. Gure taldeko
hirurak izan ziren bertan: Aratz, Jokin eta Joseba.
Harritzekoa
bada ere, euririk gabe irten ziren Lazkaotik. Herriari bi bira eman eta
Alegiarantz zihoaztela ihesaldi ahaleginak izan ziren. Amezketa bidean, zazpi
txirrindulariz osatutako taldetxo batek, segundu apur batzuetako abantaila
hartu zuen tropelarekiko, hauen hartean Aratz eta Jokin zirelarik. Kilometro
batzuetan zehar, lehia estua izan zuten aurrekoek tropelarekin, ihesaldia
egonkortu ala ez, baina berriro Alegira itzultzerako, ihesaldikoak harrapatuak
izan ziren.
Lazkaora
bueltan, bazirudien tropela bat eginda iritsiko zela, ez bait zegoen aldapa
aipagarririk taldea apurtzeko, baina ez. Sei edo zazpi kilometro falta zirela,
lehen urteko bi txirrindularik jo zuten atakea eta kilometro baten, 20 segunduko
tartea lortu zuten tropelarekiko. Badirudi, besteak bukaerako indarrak gorde
nahi zituztela eta hontaz baliaturik ihesitakoak helmugara hurbiltzen joan
ziren.
Lazkaora iristeko
bi kilometro gelditzen zirenean, aurtengo kadeterik indartsuena azaldu zen, hau
da, Oier Ibarguren. Tropeletik salto egin, ihesitakoak harrapatu eta esprintean
irabazle izan zen, Gipuzkoako Txapela bereganatuz.

Ondoren, tropeleko
esprintean, lehen eta bigarren, Aratz eta Jokin izan ziren, hurrenez hurren.
Joseba ere tropelarekin batera helmugaratu zen.
Datorren igandean,
ekainaren 2an, Anoetako belodromoan, Euskadiko Pista Txapelketa ospatuko da.
Han izango dira Aratz Olaizola eta Jokin Aranburu duten guztia emateko prest.
Zorte on Zarauztarrako txirrindulariei.
SAILKAPENAK
1. Oier Ibarguren Atracciones Sanz 1:16:23
2. Iker Imaz
Inoxcra Beasain
db
3. Aitor Zurdo Limousin db
5.
Aratz Olaizola Zarauztarra 4 seg
6.
Jokin Aranburu Zarauztarra
db
59.
Joseba Uzkudun Zarauztarra db
TALDEKAKO SAILKAPENA
1. Atracciones Sanz 3:49:13
2. Inoxcra Beasain 4 seg
3. Limousin Cartonajes db
5.
Zarauztarra 8 seg
No hay comentarios:
Publicar un comentario