lunes, 1 de julio de 2013

ARATZ GARAILE ETA JOKIN BIGARREN, TOLOSAN

2013KO EKAINAREN 30A 

KADETEAK ERREPIDEAN

           
             Denboraldia amaitzeko hilabete geratzen denean, Zarauztarra taldeko bi txirrindulari hauen sasoia bikaina dela argi ikusi da. Tolosako helmugako marra zeharkatzen, Aratz Olaizola izan zen lehena eta Jokin Aranburu bigarrena, gainera mendiko saria ere Aratzentzat izan zen.
           
             Altzoko mendatea bi aldiz igo behar izan zuten, irteeran bildu ziren 99 txirrindulariek. Guztira 60 km zituen ibilbideak. Gipuzkoako ohiko taldeez gain, Arabako beste hiruk hartu zuten parte lasterketa honetan.
            Alegia igaro eta Amezketara bidean, hamabost bat txirrindulariz osatutako talde bat aurreratu zen, tropelarekiko minutu inguruko abantaila lortuz. Altzoko gaina lehen aldiz igarotzean, ihesitakoen taldea hamaikara murriztu zen. Bertan ziren bi zarauztarrak eta baita rankingean lehen postuetan diren ia denak.
           
                   Altzo mendateko bigarren igoeran oraindik eta gehiago txikitu zen taldea, bost txirrindulari besterik ez ziren gelditu aurrean; Aratz eta Jokin (Zarauztarra), Oier Ibarguren eta Unai Orbea (Atracciones Sanz), eta Julen Umerez (Ulma). Bi igoeratan, Aratz izan zen gainetik pasatzen lehena, puntu gehien lortuz eta ondorioz mendiko saria bereganatuz.

           
           Bost hauen artean erabakiko zen garailea nor izan, eta emaitza hoberena lortu zuten Zarauztarrako mutilak. Aratz Olaizola lehen eta Jokin Aranburu bigarren. Gure hirugarren mutila, Joseba Uzkudun, belarretara joan zen Altzoko bigarren jaitsieran, baina hala ere proba amaitzea lortu zuen.


SAILKAPENA

1. Aratz Olaizola – Zarauztarra -       1:29:19
2. Jokin Aranburu – Zarauztarra -       db
3. Julen Umerez – Ulma -                         db
48. Joseba Uzkudun –Zarauztarra- 5 min 29 seg

MENDIKO SAILKAPENA

1. Aratz Olaizola – Zarauztarra -     6 puntu
2. Jokin Aranburu – Zarauztarra-   2 puntu
3. Julen Umerez – Ulma-                     2 puntu

EMAKUMEEN SAILKAPENA

1. Naia Leonet – Allerru-         1:36:33

TALDEKAKO SAILKAPENA

1. Inoxcra Beasain             4:32:43
2. Atracciones Sanz              5 seg
3. Limousin Cartonajes       30 seg

4. Zarauztarra                    43 seg



No hay comentarios: