Soraluzeko ibilbidea
nahiko laburra zen, 74 km.takoa eta San Andres auzoko igoerarekin amaitzen zen.
Berehala sortu ziren ihesaldiak. Asier izan zen hasieratik hauetan, eta 7.
postuarekin amaitzea lortu zuen. Josebak ere egin zituen bere saiotxoak eta
ondo amaitu zuen. Kepa lasaixeago ibili zen, baina helmugara iritsi zen hau
ere. Oxelek berriz ez zuen parte hartu eta animatzen izan zen.
Emaitzak honako
hauek izan ziren:
1.Jon Madariaga Limousin
2.Mikel Alonso Andoaingo
3.Andoni Mateos Limousin
7.Asier
Arana Zarauztarra
34.Joseba
Uzkudun Zarauztarra
57.Kepa
Iribar Zarauztarra
Aurreko lasterketetan berriz,
emaitzak aldakorrak izan ziren oso, postu onena Asierrek Aztirian lortutako 9. delarik.
Abuztuak 14ari dagokionez,
Azkoitiko IV Jokin Ormaetxea sarian parte hartu zuten eta taldeko kadetea izan
genuen bertan nagusi. Gainontzekoek zorte kaxkar xamarra izan eta lasterketa ez bait zuten
amaitu, Asier ondo sentitzen ez zelako eta Kepa berriz, erorketa baten ondorioz.
Josebak aldiz 33. amaitu zuen,
kadeteetako 5.
Lasterketetako emaitzak:
1.Alex Aranburu Caja Rural
2.Joan Madariaga Limousin
3.Mikel Matxinea Limousin
33.Joseba
Uzkudun Zarauztarra
No hay comentarios:
Publicar un comentario