2013KO IRAILAREN 13,14,15
Joan den
asteburuan, Espainiako pista txapelketak jokatu ziren Madrilgo Galapagar
belodromoan. Zarauztarra txirrindulari
taldeko Jokin Aranburu eta Aratz Olaizola,
Euskadiko selekzioarekin izan ziren bertan. Oreretako Endika Mendizabal
ekin batera, taldekako abiadura proban
lehiatzeko hirukotea osatu zuten. Sailkapeneko txandan, denbora onena egin
zuten eta finalean, Balear Uhartetako selekzioa gainditu zuten, oraindik eta
denbora hobea eginaz, 50,056 seg, Espainiako kadete mailako marka berria ezarriz.
Urrezko domina honez gain, zarauztar bikoteak, bakarka, beste
bost lortu zituen. Jokin Aranburuk, zilarrezko hiru bereganatu zituen, Scratch,
bakarkako jazarpen proban(2Km) eta 500 m tan. Bere aldetik, Aratz Olaizolak
brontzezko bi domina lortu zituen, abiadurako proban eta 500m tan.
Asteburua,
ostiraletik igandera, gogorra izan zen txirrindularientzat, eta baita ere
gurasoentzat, bizitzen den tentsioa ez baita makala izaten. Hala ere, denak gustura
itzuli ziren Zarautzera, non Azken Portuko auzoan, bertako jarraitzaileek,
ezusteko harrera hunkigarria egin zieten, zarauztar txirrindulari bikote bikain
honi.
BAKARKAKO JAZARPEN PROBA (2KM)
Sailkapen proban,
2. denborarik onena egin zuen Jokinek,2:24.563, berarentzat inoiz egindako
markarik onena, baina Balear Uhartetako Xavier Canellasek ( iaztik egina zuen
holako denbora), hegan egin zuen,2:21.655, Espainiako markarik onena ezarriz.
Benetan espezialista da proba honetan mutil hau, ondo hasi eta hobeto bukatzen
du.
Finalean, 1. eta 2.
postua jokatzerakoan, bat bestearen aurrean, aurreko denbora berdintsuak egin
zituzten. Nahiz eta Jokinek aurrea hartu lehen kilometroan, Canellasen
erregulatzeko ahalmena agerian gelditu zen, bukaeran indartsu amaituz.
1.
Xavier Canellas (Balear Uharteak)
2:22.192 Urrea
2. Jokin Aranburu (Euskadi)
2:24.161 Zilarra
3.
Vicent Roig (Balear Uharteak)
2:25.293 Brontzea
ABIADURA PROBA
Sailkapenerako,
abiadan hasita 200m egiten dituzte denborak hartuz. Aratzek 2. denbora onena
egin zuen, 11.838 seg, Valentziako Mikel Montororen atzetik, 11,766 seg .
Final
zortzirenetatik hasi eta hiru itzuliko bien arteko esprintak irabaziz, aurrera
egin zuen Aratzek , final erditaraino. 200mtan 3. denbora onena egin zuen
Alejandro Martinez (Valentzia) izan zuen arerio finalerako azken koskan.
Lehenengo esprinta valentziarrak irabazi zuen, bigarrena Aratzek eta berdinketa
haustea ere Aratzen aldekoa izan zen,
baina, valentziarraren teknikoa epaileengana hurbildu zen kexaren bat
azaltzera. Dirudienez, azken esprintean
ari zirela, Aratz zihoan esprinteko eremutik lehen eta marra gorritik irten omen zen. Kamarako
irudiak ikusi eta araudia aplikatuz, Aratz, finaletik kanpo utzi zuten.
Jokoan, 3. eta 4.
posturako lehia izan zuen Aratzek eta erraz lortu zuen brontzezko domina.
1.
Mikel Montoro (Valentzia) Urrea
2.
Alejandro Martínez
(Valentzia) Zilarra
3. Aratz Olaizola (Euskadi) Brontzea
SCRATCH
Jokin eta Aratz,
biak sailkatu ziren finalerako. 5kmko karrera, 20 itzuli, eta esprinta.
Hasieratik ikusi
zen Xavier Canellas eta Jokinen arteko markaketa. Canellasek tropeletik salto
egin zuen eta Jokin joan zen beregana neutralizatuz. Ondoren Aratzek alde egin
zuen, tropelarekiko tartea lortuz baina itzuli batzuen ondoren denak elkartu
ziren. Azkenean esprintean erabaki zen proba, Canellas balearrarentzat izan zen
garaipena. Jokinek ezin izan zion gainditu azken metrotan eta bigarren
postuarekin konformatu behar izan zuen.
1.
Xavier Canellas (Balear
Uharteak) Urrea
2. Jokin Aranburu (Euskadi) Zilarra
3.
Oscar Pastor (Valentzia) Brontzea
4. Aratz Olaizola (Euskadi)
500 M ERLOJUPEKOA
Bi zarauztarrak
parte hartu zuten proba honetan, bi itzuli pistari, irteerak garrantzi handia
duelarik. Lehenengo hiru postuetan berdintasuna izan zen nagusi, segundoko bi hamarren izan zen lehena eta
hirugarrenaren arteko aldea, hauetako edozeinek irabaz zezakeen. Aipatu lehen
itzuli azkarrena, Jokinena izan zela, 19,626 seg. Biak podiumean izan genituen.
1.
Alejandro Martínez (Valentzia)
35,004 Urrea
2.
Jokin Aranburu (Euskadi)
35,075 Zilarra
3.
Aratz Olaizola (Euskadi)
35,193 Brontzea
TALDEKAKO ABIADURA
Proba hau berezia
zen zarauztar bikotearentzat. Iaz, txapeldunak izan ziren Jon Asueta
bizkaitarrarekin batera, 51,766 seg. ko , denbora eginaz. Aurten, Endika
Mendizabal Oreretarrak osatu zuen hirukotea.
Sailkapenean,
denborarik onena Euskadiko taldeak egin zuen, 50,499 seg, iazko marka hobetuz
eta finalerako txartela lortuz.
Finalean, oraindik
eta denbora hobea eginaz , 50,056 seg, Balear Uhartetako hirukotea gailendu
zuten, ondorioz, urrezko domina eta Espainiako txapeldun titulua bereganatuz. Aipatu,
hiru itzuliak banaka hartuta, onenak, Euskadikoenak izan zirela.
1. EUSKADI 50,056 seg Urrea
Endika Mendizabal
Jokin Aranburu
Aratz Olaizola
2.
BALEAR UHARTEAK 50,721 seg
Zilarra
Xavier Canellas
Miguel Enrique Martín
Biel Mayans
3.
VALENTZIA 51,063 seg
Brontzea
Alejandro Martínez
Mikel Montoro
Oscar Pastor
KEIRIN
Proba honetan
Aratzek hartu zuen parte eta ez zuen zorte handirik izan. Sailkatze
lasterketan, bere taldekidea Endika Mendizabal aurrena zihoalarik, Aratz
txirrindulari batekin maldan gora lehian ari zela,beste txirrindulari batek
aurrea hartu zion eta hirugarren iritsi zen helmugara, lehenengo biak
sailkatzen zirelarik finalera eta ondorioz, finaletik at geratu zen.
1.
Mikel Montoro (Valentzia) Urrea
2.
David Organbide (Nafarroa) Zilarra
3.
Mario López-Astilleros
(Gaztela-Mantxa) Brontzea
PUNTUAKETA
Azken proba honetan
Jokin izan genuen. 60 itzuli, hau da 15km, 10 itzulitik behin esprinta. Lehen
esprinterako itzuli bat falta zenean, erorketa izan zen tropelean, gureak salbu
suertatu ziren baina proba gelditu egin zen. Eroritakoak zauri arinak izan
zituzten baina belodromoko airean tentsioa eta urduritasuna zen nagusi.
Berriz ere hasiera eman zitzaion probari, 10 itzuli eta
esprint bat gutxiagorekin. Lehenengo esprinta Jokinek irabazi zuen baina ondoren,
Balear Uhartetako Biel Pons delakoak, tropeletik alde egin eta itzuli bateko
abantaila lortu zuen. Jokin bere aldetik, ahalegindu zen ihesten eta itzulia
lortzen baina ezin izan zuen bere helburua bete.
Azken esprintean
bigarren postuan iritsi zen baina ez zen nahikoa izan podiumera igotzeko.
1.
Biel Pons (Balear Uharteak) 28
puntu Urrea
2.
Mario Junquera (Asturias) 12
puntu Zilarra
3.
Cristian García (Murtzia) 10 puntu
Brontzea
4. Jokin Aranburu (Euskadi) 8
puntu
No hay comentarios:
Publicar un comentario