2014KO APIRILAREN 6A
JUNIORRAK ERREPIDEAN
Zarauztarra
Txirrindulari taldeko Jokin Aranburu eta Aratz Olaizola Valladoliden izan ziren
asteburuan, Memorial Ángel Lozano( III Trofeo Federación Valladolid) errepideko
proba lehiatzen. Lehenengo aldia zen, Euskadiko errepideko hautatzaileak deitzen
zituela. Orain artekoan pistako selekzioarekin ibiliak ziren eta esperientzi
berri hau, oso interesgarria izan da txirrindulari gazte hauentzat.
Espainiako
hamabi autonomi elkarteetako selekzioak izan ziren bertan eta beste hainbat
txirrindulari talde. Guztira 162 ziklista Valladolideko irteeran, 115Kmko
ibilbidea aurrean zutelarik, tartean 3. mailako bost mendate, motzak baina
tenteak.
Jokinek
eta Aratzek, ez zuten hainbeste kilometroko karrerarik inoiz egin, hala ere,
ondo moldatu ziren tropelaren barnean joaten eta amaieran indarrak izan
zituzten helmugako esprinta lehiatzeko. Ihesitako bost ziklista iritsi ziren
lehen, Gaztela eta Leongo Pablo Benito buru zela eta ondoren, Jokin zazpigarren
eta Aratz bederatzigarren helmugaratu ziren.
Biak
ala biak oso gustura geratu ziren egindako karrerarekin, zein ibilbide gogorra
zen ikusita eta han ziren maila handiko txirrindulariekin lehiatu ondoren.
Beste
aldetik, Gipuzkoako asteburuko karrera, Deban izan zen. Zarauztarra
Txirrindulari taldeko bat bakarrik izan zen bertan, Joseba Uzkudun, Kepa
Iribarrek lesionaturik jarraitzen bai du.
86Kmko ibilbidea izan zuten ia ehun ziklistak, Itziarko gaina bi aldeetatik
gainditu behar izan zuten eta ondoren Mutrikuko Kalbario mendatea igaro,
azkenik Deban amaitzeko. Ibilbide oso menditsua zela bistakoa da eta gainera
ziztu bizian ibili ziren. Josebak lortu zuen proba amaitzea eta ez da gutxi.
Irabazlea, Bazpi taldeko Xuban Errazkin izan zen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario