Maiatzak 24ean, pasa den larunbatean, etxean, Zarautzen,
jokatu zen lasterketa. Arratsaldeko 16:30tan alebinen lasterketarekin eman zion
hasiera. Hauek, 6 itzuli eman zizkieten ibilbideari. Nesken podiuma honako hau
izan zen: Nagore Lizarraga (Irunes), Irati Arteaga (Hernani) eta Naiara Blanco
(Irunes) eta mutilena berriz, Beñat Carballeda, Iñaki Errazkin eta Asier Pozo,
hirurak Buruntzazpi taldekoak.
Alebinen ostean, infantilen txanda iritsi zen. 13 itzuli zituzten gazteak.
Hasieratik eguneko ihesaldia sortu zen. Adrian Sorreluz Solorzano (Zarauztarra)
eta Yeray Jimenez (Irunes) bikotea osatutakoa. Zarauztarra Txirrindulari Kirol
Elkarteko txirrindulariak lan bikaina egin zuten pelotoia kontrolatuz.
Garaipena esprinean erabaki zen. Sorreluzek eraman zuen garaipena, urteko
bigarrena hain zuzen ere.
Haritz Erasun Etxaniz laugarrena helmugaratu zen.
Taldeko hurrena, Mikel Uriarte Fernandez izan zen, 14garrena. Unai Uzkudun
Zubeldia 16. postuan iritsi zen eta Iñigo Eizagirre Mujika hemezortzigarren.
Infantilen podiuma honakoa izan zen: nesken aldetik, Ekhine Rivas (Allerru),
Naia Urbieta (Zumaiako) eta Haizea Tizón (Irunes); eta mutilena, Adrian
Sorreluz (Zarauztarra), Yeray Jimenez (Irunes) eta Beñat Felipe (Allerru).
Maiatzak 25, igandea, goizeko
10:00etan hasita, Euskadiko Txapelketa izan zuten gazteek
Gasteizeko Gamarra parkean. Haritz Erasun Etxaniz, Adrian Sorreluz Solorzano,
Iñigo Eizagirre Mujika eta Unai Uzkudun Zubeldia joan ziren ekitaldi zoragarri
honetara. Izen-emateak egin ostean eta txirrinduak legea betetzen zutela begiratzean,
lasterketa hasi zen.
Ez zen lasaia izan. Erritmo bizia eraman zuten
txirrindulari gazteak nahiz eta eraso asko egon lasterketa osoan zehar. 15 bat
kilometroko lasterketa izan zen. Gerturatutakoak sekulako esprinta bizi izan
zuten. Zarauztarra Txirrindulari Kirol Taldeko Erasunek, bigarren postuan
amaitu zuen. Beraz, Gipuzkoako Txapelduna eta Euskadiko Txapeldunordea dugu
zarauztarra. Sorreluz hogeitabatgarrena sailkatu zen. Eizagirre
hogeitazortzigarrena eta Uzkudun hogeitahamaikagarrena. Lasterketa amaitzean,
gymkanaren ordua iritsi zen. Ez zuten nahi esperoko lana egin. Taldeko abilena
Eizagirre izan zen Uzkudun bertan zuelarik. Sorreluzek eta Erasunek,
urduritasunak medio, ez zuten beraien maila ona erakutsi.
KADETEAK: Alex Garcia (39). Ander Zumeta (46). Beñat Arana (52).
HURRENGO ASTEBUKAERA:
INFANTILAK: 2014/05/31. 16:30. Lasarte. Zirkuitoa.
KADETEAK: 2014/05/31. 11:00. Erlojupeko Gipuzkoako Txapelketa.
24,7km.
JUNIORRAK: 2014/05/31. 09:30. Alegia. Erlojupeko
Gipuzkoako Txapelketa. 34,5km.
JUNIORRAK: 2014/06/01. 10:00. Anoeta. 89km
No hay comentarios:
Publicar un comentario