2024KO EKAINAREN 7A
JUNIORRAK ERREPIDEAN
Eguraldi
espezialarekin ospatu zen larunbatean Zarauzko XXVI. Udaberri Saria. 65
txirrindulari bertaratu ziren, 78 km zituen ibilbide ederra bezain gogorra
osatzeko helburuarekin. Proba honetan, Gipuzkoako mutilez gain, Bizkaiko eta
Arabako talde bana eta Orthezeko frantziar batek hartu zuten parte . Meagako
gaina, Garateko gaina, eta bukatzeko, Urtetan zuten helmuga jarrita. Ibilbide
honekin, pentsatzekoa zen txirrindulariak sakabanatuta iritsiko zirela
amaierara, eta hala gertatu zen.
Meagako
gainera iristerako eginda zen lehenengo selekzioa. 17 ziklistaz osatutako talde
batek aurrera egin zuen tropeletik, hauen artean Aratz Olaizola zarauztarra eta
astero lehen postuetan ibiltzen diren txirrindulari gehienak. Une honetatik
aurrera, tropela erlaxatu egin zen, gero eta denbora gehiago galduaz
ihesitakoekiko. Karrera aurrekoen artean lehiatuko zuten.
Bigarren
selekzioa eta erabakigarria, nola ez, Garateko igoeran gertatu zen. Hiru
txirrindularik egin zuten aurrera; Aratz Olaizola (Zarauztarra), Mikel Alonso
(Andoaingo) eta Cyril Barthe (Orthezienne). Urtetako igoerak erabakiko zuen
garailea nor izango zen, eta azkenean, hainbeste aldapa gainditu ondoren, esprintean,
Cyril Barthe izan zen irabazlea, Aratz Olaizola bigarren helmugaratu zelarik.
Goraipatzekoa
da Aratz Olaizolaren meritua, esprintetan oso ona zela bagenekien, baina
azkeneko karreretako ibilbide menditsuetan izan dituen emaitzak ikusita,4.,4.,3.,
eta larunbatean bigarren, argi geratzen da denean oso ondo moldatzen dela eta
sasoi puntu ederrean dagoela. Gipuzkoako juniorren rankingean lehen postura igo
da karrera honen ondoren. Zorionak!!!
Zarauztarra
taldeko beste bi txirrindularik ere parte hartu zuten, Joseba Uzkudunek eta
Kepa Iribarrek, biak ala biak amaitu zuten proba. Bestalde, Jokin Aranburu,
Espainiako hautatzailearen esanetara, pistako entrenamenduak osatzen dabil
Mallorcan, eta ezin izan zuen parte hartu.
Asteazkenean,
ekainaren 11ean, arratsaldeko 19:15etatik aurrera, Aizarnazabalen, Gipuzkoako Txapelketa
Banakako Erlojupeko modalitatean lehiatuko dute Aratz Olaizolak eta Jokin
Aranburuk. Zorte on zarauztar bikoteari.
SAILKAPENA
1. Cyril Barthe (Orthezienne) 2:03:04
2.
Aratz Olaizola (Zarauztarra) db
3. Mikel Alonso (Andoaingo) db
32.
Joseba Uzkudun (Zarauztarra) 10min, 14seg
39.
Kepa Iribar (Zarauztarra)
10min, 58seg
No hay comentarios:
Publicar un comentario