Joan den asteazkenean, hilak 11,
Aizarnazabalen Erlojupeko Gipuzkoako Txapelketa jokatu zen. Aurtengoa, VII.
Jose Larrarte omenaldia izan zen. Ibilbidea, 14,5 kilometrotakoa honakoa izan
zen: Aizarnazabal magaletik hasita, ezkerrera biratu, Muniosoro (meagas azpiko bidegurutzea)
ezkerrera hartu, Oikiatik pasa, Bedua industrialdegi kanpotik igaro, goiko
biribilgunean bira eman eta atzera buelta Aizarnazabalgo frontoiaren aldamenean
bukatzeko.

Tarteko
puntu guztietatik, Zarauztarrako Aratz Olaizolak denbora onena ezartzen joan zen.
Bere aurretik zihoan txirrindularia -minutu bat lehenago abiatu zena- pasa egin
zuen. Nabarmentzekoa izan zen txirrindularia pasatzeko erakutsi zuen indarra,
estiloa eta erreztasuna. Aizarnazabalgo aldapa gogorrean gailendu zitzaion.
Helmuga
marra zeharkatu bezain pronto, denborarik onena markatu zuen, Txapela buruan
sentitzen zuelarik. Azkenean, azpeitiarrak aurre hartu zion 7 segundugatik eta
bigarren postuarekin gustura asko geratu zen Olaizola zarauztarra.

Postuak:
1.-
Oier Ibarguren (atracciones sanz) 20:41
2.-
Aratz Olaizola (zarauztarra) 20:48
3.-
Julen Irigoyen (andoaingo tx. eskola) 20:58
13.-
Jokin Aranburu (zarauztarra) 21:58
No hay comentarios:
Publicar un comentario