Atzo, Abenduak 6, Asteasun, Taldeko bi txirrindulari izan genituen:
- Kadete mailan: Oier Iraolagoitia (Galdiano Eraikuntzak)
- Junior mailan: Igor Aranguren (Lurra Inversiones Inmobiliarias)
Asteasun jasotako 25 puntuekin Oier bigarren daukagu Euskadiko Federazioko Spiuk Ziklokross torneoan. Urrengo erronka bikoitza du, datorren Igandean Ormaiztegin Gipuzkoak Ziklokross Txapelketa ospatzen bait da.
Igor-ek bere aldetik lasterketa polita egin zuen. Kadeteek utzitako lokatzetan ederki erakutsi zigun kirol honen gogortasuna. Hona hemen frogako bi zati desberdinetan ateratako argazkiak.
Argazki gehiago epe laburrean izango dituzue.
No hay comentarios:
Publicar un comentario