SORRERA
Zarauztarra Txirrindulari Kirol Elkartea sortu zuten 1986an, Joakin Eizagirre Guridik, Iñaki Ajuria Etxeberriak, Jose Antonio Usandizaga Aierbek, Segundo Troitiño Garciak eta Florian Simon Villanuevak. Lehendakari Inazio Ajuria zena izendatu zuten eta hark eraman zuen, beste guztiak gutxietsi gabe, Elkartearen antolaketari zegokion zamarik handiena.
Dena den, horren aurreko historia ere badu txirrindularitzak Zarautzen, eta horren berri Joakin Eizagirrek eman digu:
Joakin Eizagirre Zarauzko Txirrindulari Kirol Elkartea sortu zuten gurasoetako bat da. (Beatriz Zabalondo)
Txirrindulari Kirol Elkartearen aurretik zer zegoen herrian?
EIZAGIRRE: Lehenengo Zarauztarra Txirrindulari Elkartea izan zen. Hark bere lehen taldea 1957an aurkeztu zuen. Kurpil Elkartea izan zen hurrena, eta, esate baterako, nazioarteko ziklo-kros probak ere antolatzen zituen. Gero berriz Zarauztarra hasi zen nire anaia Jabier, Aranguren… eta hori Xanti Sanchez Txurreroaren garaia zen. Urola-Kosta eskola ere haiek eramaten zuten. Gero, Enrike Iruretagoienak jarraitu zuen. Eta txirrindulariekin zikloturistak elkartu zirenean ere Enrike zegoen. Bere bidez sortu zen Zarauzko Zikloturisten Elkartea ere.
Ze giro zegoen Elkartean?
EIZAGIRRE: Gurasoen artekoa. Hogeitaka baziren denak, eta horietatik hamar bat elkartzen ginen lanerako.
Nola hasi zineten?
EIZAGIRRE: Bakoitzak ahal zuena egiten zuen. Babesleak topatu arropak egiteko. Gerora, bizikletaren batzuk ere izan genituen. Eta,, astero, norbere autoa jarri denak eramateko lain osatu arte.
Nor zen arduradun nagusia?
EIZAGIRRE: Ajuria. Berak egiten zuen buru eta egiten zuen lan pila bat. Hura mugitzen zen denera.
Zer iruditzen zaizu Euskal Herriko Itzulia Zarautzen hastea?
EIZAGIRRE: Oso balientea. Horrek lan asko eta ordu pila eskatzen duelako.
JARRAIPENA
Unai Egaña
Iñaki Ajuriaren ondoren Jexux Egaña lehendakari izan zen urteak etorri ziren. 1988-1996 urteetako Zarauzko txirrindulari-elkartearen ibilbidearen laburpena egiterakoan izenak, datuak, oroipenak, garaipenak... denak gogoan gordetzen ez da samurra. Beraz, aldez aurretik barkamena eskatu nahi genuke aipatzen ez direnengatik.
1988. urtean lehendakaritza talde berri bat aukeratu zuten eta Jesus Egaña lehendakari izendatu. Talde hartan zeuden Julian Lasa, Jesus Etxaniz e.a. eta idazkari fin gisa Jose Mari Odriozola Dandi (orduan ere besterentzat lanean).
Zuzendaritza talde haren lehen berrikuntza nagusia, garai hartan Elkarteak ez zuen Gazteen mailako talde bat sortzea izan zen. Euskal-Hotz enpresak babestu zuen taldea. Talde hura Jubenil mailan egon zen urteetan maila politeko taldea izan zen, eta lasterketa batzuk irabazi zituzten: Unai Gastañaresek, Xabier Larrañagak, Ibai Etxebarriak... Zuzendaria Ismael Etxarri zen. Talde hark bazuen prestakuntza medikua ematen zion mediku gazte bat, Frantzian ikasitakoa, tankera bitxi samarrekoa... Sabino Padilla zuen izena. Garai hartan, Kadeteen mailan, lasteketaren bat irabaziz zebiltzan Seat Ametsaren izenean Iosu Larrañaga eta Gotzon Alberdi.
Zarauztarra TKEko txirrindulariak Ismael Etxarri eta Ibai Odriozola arduradunekin.
Elkarteak zuen zabaltzeko joerak 1991. urtean Euskal-Hotz enpresaren izenean atera zen Afizionatu mailako taldearekin jo zuen goia.
Baina urte hartako argazkian ikus daiteke beheko mailetan zetorren belaunaldiaren kalitatea. Kadeteetako Seat-Ametsako Eneko Garate, Ibon Lasa..., Infantil eta Alebin mailako Iberdrolan Xanti Larrañaga, Gorka Gonzalez....
Jexux Egañaren garaian, Zarauztarra TKEko txirrindulari talde guztiak Jaime Ugarte eta Jose Luis Arrietarekin, Elkartearen aurkezpen egunean.
1992. urtean, kopuruz (17 txirrindulari urte berekoak) eta kalitatez apartekoa zen kadete talde batek, Autos Iratiren babespean lorpen handiak ezagutu zituen. Xanti Larrañaga "Olatxo" nabarmendu zen gehien, urte berean 11 garaipen lortuz, horien artean Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketak. Era berean Gipuzkoako taldekako erlojupeko txapelketa eta beste hainbat lasterketa ere eskuratu zituzten. Talde hartako partaide ziren Gorka Gonzalez, Iban Aranguren, Aitzol Gabarain... 1992. urtean zuzendaritza talde berak jarraitu arren lehendakaritza aldaketa eman zen. Julian Lasa izango zen lehendakari berria.
Zarauztarra TKEko kadeteak Markel Azkue eta Unai Egaña arduradunekin.
1976 eta 1977ko belaunaldiek Kadeteetan hainbat garaipen lortu ondoren, 1994. urtean Gazteen mailako kalitate handiko taldea osatu zuten Babesa-Suzaik babestuta. Maila horren erakusgarri izan daiteke Gipuzkoako Itzuliko emaitza eta sailkapena: taldekako irabazlea, Babesa-Suzai. Azken etaparen garailea, Gorka Gonzalez. Sailkapen orokorrean hirugarren eta, kronikek diotenez, indartsuena eta ia irabazle, Eneko Garate. Balentriaren neurria askotan, ordea, arerioek jarri ohi dute eta kasu honetan Enekoren aurretik zein sailkatu ziren begiratu besterik ez dago: irabazle Haimar Zubeldia eta bigarren Juanma Garate.
Babesa-Suzaiko mutilak Unai Egaña arduradunarekin.
1977ko belaunaldikoa da Saioa Azkue ere. Kadete eta Jubenilen mailan hainbat lasterketa irabazitakoa, Gipuzkoako txapelketa bat barne. Saioa Azkueren inguruan nesken talde bat osatu zen 1993an, Parquenor babesle zutela.
Saioa Azkueren inguruan sortutako Zarauztarra KTEko taldea, Josu Zubillaga eta Azkue arduradunekin.
Belaunaldi horren ondoren, ordea, bazetorren bestea eta hor zetozen infantil mailetetik irabaztera ohituak, Saldias anaia bikiak edo Kristhian Sorreluz. Azken horrek 1996. urtean, Elkartearen lorpenen koska beste pixka bat igo zuen, Estatuko ziklo-kross Txapelketa irabaziz.
Emaitzak emaitza, garrantzitsua da halaber, antolaturiko lasterketa kopurua. Garai horretan, lehendik antolatzen ziren Infantil, Kadete eta tradizio handiko Afizionatuentzako Sanpelaiotako karreraz gain, Gazteen mailan bi eguneko proba bat jarri zen abian, Udaberri Saria, gerora finkatu eta egun oraindik jokatzen dena.
GAUR EGUN

1996. urtean Juanjoxe Beraziertok hartu zuen lehendakaritza, eta berak jarraitzen du gaur egun ere karguan.
Aurreko Batzordeak egin zituen urteetan Gorka Gonzalez txirrindulari profesional izatera iritsi bazen, Beraziertoren garaian Joseba Zumeta "Tximista" aizarnazabaldarra izan da koska hori igo duena.
Gutxi-gehiago, hau da Zarauztarra TKEaren historia. Mutil haietako bi, Gorka Gonzalez eta Joseba Zumeta, profesional izatera iritsi dira. Beste asko bidean geratu dira baina ez helmugara iritsi gabe. Helmugara iritsi dira igeltsero, arotz, mekanikari, ingeniari edo txirrindulari-talde bateko gerente zuzendari izanez. Nolanahi ere, bidean gelditu denarena ez da mingarria; min, errepidean geratu zirenek eman ziguten. Markel Azkue txirrindulari eta lagunak, eta Sanpelaiotako karreran, afizionatu zelarik podiuma zapaldu izan zuen Rikardo Otxoak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario