Joan zen asteburuan ziklo-kroseko lehiaketari dagokionean Espainiako Kopako bi proba jokatu ziren. Lehenengoa Kantabriako Solares herrian larunbatean (2007-XII-22), eta bigarrena Elorrion, igandean (2007-XII-23). Oier Iraolagoitiak kadeteen mailan daraman denboraldi onari jarraiki hirugarren postua lortu zuen Solaresen eta bosgarrena Elorrion. Kontuan izan behar da Euskadiko selekzioak ere parte hartu zuela proba horietan eta Oier selekzioan sartzeko postuetan sailkatu zela. Litekeena da hurrengo deialdian selekzionatzailea berarekin akordatzea. Postua ondo irabazia du.
Igor Arangurenek ere parte hartu zuen Elorrioko proban, jubenilen mailan, eta 41. izan genuen.
miércoles, 26 de diciembre de 2007
Oier Espainiako Kopan hirugarren eta bosgarren
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario