BOSGARREN ALDIA DA DENBORALDI HONETAN OIER IRAOLAGOITIAK LAUGARREN POSTUA LORTZEN DUELA ZIKLO-KROSEAN.
Aurretik Osintxun, Orion, Asterrian eta Igorren sailkatu zen laugarren postuan kadeteen mailan lehiatzen den Oier Iraolagoitia. Asteasuko probaren ondoren Ermuan, Ormaiztegin eta Zeberion izan dira karrerak. Ermuan (07-XII-08) Igor Aranguren izan zen gure ordezkaria eta 29. sailkatu zen.
Azkenik, Zeberioko proban (07-XII-16) Oier berriz ere laugarren izan genuen kadeteetan, Iraeta 19. masterretan eta Igor 25. jubeniletan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario