Joan den larunbatean, otsailak 23, egin zen
Zarauztarra Txirrindulari Kirol Elkarteko taldeen aurkezpena. Euri
eta hotzetik ihesi, polikiroldegira eraman genuen ekitaldia eta
bertan aurkeztu ziren aurtengo denboraldian lehian ibiliko diren
txirrindulariak:
Alebin eta infantiletan:
- Iago Aizpurua
- Beñat Arana
- Iñigo Eizagirre
- Aritz Erasun
- Alex Garzia
- Ibai Goikoetxea
- Adrian Sorreluz
- Unai Uzkudun
Laguntzaile: Ibai Berazierto eta Edu
Arana
- Xuban Aizpurua
- Jokin Aranburu
- Aratz Olaizola
- Joseba Uzkudun
Laguntzaile: Xabier Aranburu, Martxel
Olaizola eta Xanti Aginagalde
Juniorretan:
- Asier Arana
- Kepa Iribar
- Juan Zabala
- Oxel Zubimendi
Laguntzaile: Jexux Arana eta Andoni
Iribar
Nahiko larri taldeko trikitilariek alaitu zuten ekitaldia kalejira eta fandango batekin goiza berotu nahirik eta Andoni Egaña eta Fede bertsolariek ondoren, bertso
batzuk eskaini zizkieten denboraldiari gogoz ekiteko desiratuz eta
aholkuak emanez:”entrenatu maiz, ta asko zaindu, elikadura
txukuna, hiru hitzetan laburbilduaz, guk egiten ez deguna”.
Ondoren txistularien laguntzarekin dantzari pare batek agurra dantzatu zieten eta
hamaiketakoarekin eman zioten amaiera goizari.
Gogo handiz eta saiatuz ekin
diezaiotela desio diegu guztiei, bakoitzak ahal duen guztia emanaz.

Aratz eta Jokinek, esate baterako, Espainiako txapelketan
Euskadiko selekzioarekin, pistan, taldekako lanean, urrezko domina bat
eta brontzezko beste bat bereganatu zuten.
Zorionak beraz guztiei eta ea beraien
bizikletarako grina akuilu den ondorengoentzat.
Azkenik eskerrak ematea besterik ez
zaigu geratzen taldea aurrera ateratzea posible egiten duten
laguntzaile guztiei:
Lukas
Arazi
Zarautz Serigrafia-Emi-Chapucetti
Kebidek
Begitek
Azanza Garajea
Gesalaga Jaki prestatuak
Aurrera taberna
Zarautz Playa Kafetegia
Optica Zarautz
Garrastazu optika
Bidekoi - Zufiria garraioak
No hay comentarios:
Publicar un comentario