2013KO
OTSAILAREN 23A
KADETEAK ERREPIDEAN
Pista
alde batera utzi eta errepideko denboraldiko lehenengo lasterketa lehiatzera
joan ginen Donostiako Ibaeta auzora pasa den larunbatean. 2,2km dituen herri
zirkuito batean jokatzen da, 10 itzuliko sailkapen bi txanda eginez, bakoitzeko
lehen 15 txirrindulariak finalera sailkatzen direlarik.
Giroa
ez zen batere atsegina, hotza galanta goiz goizetik, baina gure txirrindulariak
ez zuten etxean gelditu nahi izan, lehenengo karrera zen errepidean eta gogo
eta ilusio handiz abiatu ginen Donostiara.
Aurreneko
txandan, Aratzi tokatu zitzaion lehiatzea. Itzuli erdiak bete ondoren hazi zen
elurra mara mara, lurra bustiz, eta azkeneko itzulian esprinta prestatzera
zihoaztenean, kurpilak irrist egin eta lurrera erori ziren, bera eta beste lau
bat txirrindulari. Min haundirik ez baina sailkapenetik kanpo geratu zen.
Jokinek
eta Josebak bigarren txandan izan zuten aukera. Elurrak jarraitzen zuen eta
errepidea arriskutsua jarri zen. Erorketak ekiditzeko lehen postuetan joan
behar izan zuten. Biak ala biak sailkatu ziren finalerako, baina hotzak irabazi
zuen. Txito gelditu ziren biak, ezin gorputzari bueltarik eman eta finalean
parte ez hartzea erabaki zuten.
Testua eta argazkiak: Xabi Aranburu
No hay comentarios:
Publicar un comentario