2013KO
OTSAILAREN 10A
PISTA
Asteburu
honetan, Gipuzkoako hautatzaileak deituta, Zarauztarra taldeko Aratz Olaizola
eta Jokin Aranburu, V Tafalla Saria lehiatzera joan ziren Nafarroako Miguel
Indurain belodromora. Hemen ere bi zarauztarrak nagusi izan ziren beste
txirrindularien artean. Gipuzkoakoez gain, Bizkaiako, Nafarroako, Asturiasko
eta Balear uhartetako txirrindulariek hartu zuten parte jokatu ziren probatan.
Puntuak
lortzeko balio zuten probak kadete mailan lau izan ziren; japoniarra eta
scracha larunbatean, eta daniar kanporaketa eta puntuaketa igandean. Aratz,
lautik hirutan izan zen garaile eta bigarren bestean. Jokinek bere aldetik bat
irabazi eta beste hirutan bigarren izan zen. Hau da, proba guztietan lehen edo
bigarren izan ziren zarauztarrak.
Xabier
Gorrotxategi zarauztarra ere izan zen bertan, open mailan. Maila handiko
txirrindulariekin lehiatu behar izan zuen lan txukun bat eginaz. Pixkanaka ari
da forman jartzen eta maila zail honetara ohitzen.

Testua eta Argazkiak: Xabi Aranburu
No hay comentarios:
Publicar un comentario