2013KO
OTSAILAREN 17A
PISTA
Gipuzkoako selekzioaren taldea, Valentziako
Luis Puig belodromoan izan da pasa den asteburu honetan. Zarauztarra
txirrindulari taldeko Jokin Aranburuk eta Aratz Olaizolak bertan lehiatzeko
aukera izan dute. Lehenengo aldia zen belodromo hau probatzen zutela, beste
txirrindulari berriekin indarrak neurtuz.
Valentziako
erkidegoan, Gipuzkoan Neguko Sariaren antzera, lau jardunalditako pistako liga
bat jokatzen dute. Igande honetan, Salvador Melia Torneoak, ligako bigarren
jardunaldia osatzen zuen.
Lehenengo
proba scracha izan zen, eta bien arteko esprint estu baten ondoren, Aratz
gailendu zen, Jokin bigarren izanik. Bigarren proban, puntuaketan, ihesaldi
luze baten ondorioz Jokin izan zen garaile hiru esprint irabaziz eta tropelari
itzulia ateraz. Berarekin joandako iheskidea bigarren eta Aratz hirugarren izan
zen.
Abiadurako
proba ere lehiatu zuten, baina honetan Valentziako txirrindulari batek hartu
zien aurrea, Jokin final aurrekoan eta Aratz finalean kanporatuz.
Testua eta argazkiak: Xabi Aranburu
No hay comentarios:
Publicar un comentario