2013KO UZTAILAREN 28A
KADETEAK ERREPIDEAN
Denboraldi
honetan, behin baino gehiagotan errepikatu den emaitza izan zen igandekoa,
Aratz Olaizola garaile eta Jokin Aranburu bigarren. Joseba Uzkudunen lasterketa
bikainaren laguntzarekin, taldekako sailkapenean Zarauztarra izan zen lehena.
Lehen
48 kilometroak bete ondoren, 15 txirrindulariz osatutako talde bat,
tropelarekiko bi minutu inguruko abantailarekin, Aizarnako aldapa igotzen hasi
zen. Hauen artean ziren Zarauztarra taldeko Aratz eta Jokin.
Besteak beste, Oier
Ibargurenek (Atracciones Sanz) eta Aratz Olaizolak (Zarauztarra) jarritako
erritmoak, taldetxoa txikitzea eragin zuen.
Aizarna
igaro eta Santa Engrazira bidean, sei ziren aurrean jarraitzen zutenak;
Aratz eta Jokin (Zarauztarra), Oier Ibarguren
(Atracciones Sanz), Julen Umerez (Ulma), Jokin Alberdi (Andoaingo) eta Luis Mº
Garikano (Limousin).
Ezustekoa
izan zen, Oier Ibargureni indarrak amaitzea eta ondorioz atzean geratzea.
Aldaparen bukaeran, Aratzek jo eta aurrera egin zuen. Jokin ahalegindu zen
lagunarekin bat egiten baina beste guztiak atzean zeramatzala ikusiaz, etsi
egin zuen bere ahaleginean, taldekoarentzat egokia ez zelako.
Azpeitiko
helmugara, Aratz iritsi zen bakarrik, garaipena lortuz. Ondoren, laukote
jarraitzailearen esprintean, Jokin izan zen lehena. Josebaren sailkapen onak,
lehenbiziko postua eman zion Zarauztarra taldeari.
Errepideko
kadeteen lasterketak amaituta, Azken Portuko gau kriteriuma izango dute
hurrengo zita, abuztuaren 10ean, bertara inguratzen diren herritarren aurrean.
Beste
aldetik, badirudi, Espainiako Pista Txapelketa Irailean jokatuko dela, Madrilgo
Galapagar belodromoan. Han izango dira Jokin eta Aratz, urtea oso ondo joan da
beraientzat eta ea amaiera dotorea ematen dioten
SAILKAPENA
1.
Aratz Olaizola (Zarauztarra) 1:57:57
2.
Jokin Aranburu (Zarauztarra) 47 seg
3. Julen Umerez (Ulma) db
17.
Joseba Uzkudun (Zarauztarra) 6 min 3
seg
TALDEKAKO SAILKAPENA
1.
Zarauztarra 6:00:41
2. Limousin
3 min 38 seg
3. Andoaingo 4 min 11 seg
No hay comentarios:
Publicar un comentario