martes, 1 de julio de 2014

Haritz Erasun Espainiako Txapelketan

Zarauztarra Txirrindulari Kirol Elkarteko Haritz Erasun Etxaniz zarauztarrak, Jaenera (Andaluzia) bidaiatuko du infantilen Nazioko Txapelketa lehiatzeko eta gozatzeko. Hitzordua, 2014ko uztailaren 4-6 bitartean izango da.

Euskal Selekzioarekin joateko tokia inork baino gehiago irabazi du Erasunek. Tolosan jokatutako Gipuzkoako Txapelketa bereganatu zuen eta Gamarran jokatutako Euskadiko Txapelketan bigarren postuan sailkatu zen. Bi txapelketa nagusi hauetaz gain, Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioak antolatutako ia lasterketa danak ere irabazi egin ditu urtean zehar.

Txapelketa gymkana bat egitean eta 15 kilometro inguruko lasterketa bat osatzean datza.

Zorte ona opa diogu Erasuni eta batipat, aukera aberasgarri honetatik asko ikastea eta oso ondo pasatzea, merezi du eta zarauztarrak.

No hay comentarios: