Zarauztarra
Txirrindulari Kirol Elkartea, beste urte batez, San Pelaioko festetan parte
hartu du ohiko txosna muntatuz.
Txosna
honen helburu nagusia urteko gastuei aurre egiteko dirua ateratzea da.
Muntaia
goizeko 7:00etan hasi zen. Lokaletik gauzak atera, Zarauztarrako furgonetan sartu
eta San Pelaiorantz abiatu ginen. Goizeko 8:00etarako furgoneta hustuta zegoen
muntaiari ekiteko.
Arazo
batzuk eman zituen muntaiak, goizean izandako eguraldi kaskarra tarteko. Hala
eta guztiz ere, merezi izan zuen txosna muntatzeak, eguraldiak buelta eman eta
arratsalde eguzkitsua izan baikenuen. Hala, zarauztarrek zein bisitariek
festetako ekitaldiez gozatzeko aukera izan zuten.
No hay comentarios:
Publicar un comentario