lunes, 25 de febrero de 2008

Zarauztarra TKEren 2008 denboraldiko aurkezpena



2008ko otsailaren 24an Zarauztarra Txirrindulari Kirol Elkarteak egin zuen aurkezpena argazkitan. Aurkezle lanak Jesus Arana idazkariak egin zituen. Jesus bera eta Ibai Berazierto, bezperan kadete eta jubenilen entrenamenduan erorketa izan eta klabikula hautsita zeuden.





















viernes, 22 de febrero de 2008

Daniel Zufiria Hirugarren Tafallan


Otsailaren 10ean eta 17an pistako Goal Saria jokatu zen Tafallan bertako Berritxako elkarteak antolatuta. Han izan genituen gure taldeko Ibai Berazierto, Denis Sanchez eta Mikel Eizagirre jubenilak, eta Daniel Zufiria Txufo, Beñat Aranguren Txiliku eta Endika Etxegoien kadeteak.
Bi egunetako emaitzen ondoren onena Txufo izan genuen, hirugarren amaitu baitzuen podiumean, bigarrenarekin berdinduta puntuetan.
Txufok bigarren amaitu zuen sailkapen nagusian, Otsailaren 10ean jokatutako saioan. Bigarrena izan zen Daniarrean eta baita Scrachean ere. Puntu bateko aldea atera zion hirugarrenari.






Beñatek bederatzigarren amaitu zuen hilaren 10eko saioan eta lasterketa gogortzen jardun zuen 17koan. Eliminazioa eta puntuazioa jokatu zituzten bigarren ekitaldian.






Otsailaren 10ean Tafallan izan genuen txirrindulari seikotea. Despistatu plantan agertzen den bikotea, berriz, Juanjo Berazierto lehendakaria eta Jeronimo Sanchez juntako kidea dira, mutilak eramatera joanak.




Hilaren 17an Tafallan lehiatu zen boskotea: Goian Denis, Txufo eta Ibai daude, eta behean Endika eta Beñat. Taldekide baten lorpena talde guztiarena dela eta pozik.










Endikak lehenengo urtea du kadeteen mailan, baina pistako denboraldian oso txukun ibili da.









Ibaiek ere lehenengo urtea du, baina honek jubeniletan eta saltoa igarri egiten da. Halere, ausart agertu da denboraldi hasiera honetan.








Denisek ere lehenengo urtea izango du jubeniletan eta pistako lanak amaitu ondoren errepideari begira dago.