2014KO EKAINAREN 23A
JUNIORRAK ERREPIDEAN
Lau
egunetan zehar, ostiraletik astelehenera, gazte mailako XXV. Gipuzkoako Itzulia
lehiatu dute, Euskal Herri guztitik etorritako 139 txirrindularik. Guztira 24
talde eta hauen artean Zarauztarra taldea, lau txirrindulariz osaturik: Aratz
Olaizola, Joseba Uzkudun, Xuban Aizpurua eta Jon Agirre (Zumaia).
Ostiralean,
Aian, 2,5Kmko erlojupekoarekin eman zitzaion hasiera itzuliari. Aratz
Olaizolak, 3. denborarik onena lortu zuen, lehenengoarengandik 8 segundora amaitu zuen. Garailea, Cyril
Barthe izan zen, Zarauzko karrerako irabazlea.
Ondorengo
hiru etapak, Olaberrian, Andoainen eta Seguran ospatu ziren, 75Km, 93Km eta
88Km hurrenez hurren, guztiak ere
mendatez beterik zein baino zein gogorragoa.
Aiako
prologoan lortutako postu ona ikusirik, bertan mantentzea izan zen Aratz
Olaizolaren honen helburua. Ez zen batere erraza izango, maila handiko
txirrindulariekin lehiatu behar izango zuelako, Cyril Barthe (Orthez), Mikel
Alonso (Andoaingo), Dani Mayora (Ampo) eta Eneko Aramendia (Quesos Albeniz)
besteak beste.
Itzuli
guztian, aurreko muturrean ibili zen Aratz, 3., 16., eta 6. postuak lortu
zituelarik hiru etapa horietan. Sailkapen Orokorrean, Itzuliko irabazlea izango
zen Dani Mayorak (Ampo) bakarrik gainditu zuen. Azkenean 4. amaitu zuelarik eta
lehenengo urtekoen artean lehena.
Xuban
Aizpuruak (BTTko txirrindularia) erlojupekoa bakarrik egin zuen eta Joseba
Uzkudunek eta Jon Agirren Itzuli osoa bete zuten maila onean daudela agerian
utziz.