jueves, 30 de mayo de 2013

ZARAUZTARRAK ERREPIDEKO GIPUZKOAKO TXAPELKETAN

2013KO MAIATZAREN 25A

KADETEAK ERREPIDEAN

         
            Errepideko Gipuzkoako Txapelketa, Lazkaon izan zen joan den larunbatean.Kadete mailako 100 neska mutil elkartu ziren, 51 kilometroko ibilbide lauari ekiteko. Gure taldeko hirurak izan ziren bertan: Aratz, Jokin eta Joseba.
            Harritzekoa bada ere, euririk gabe irten ziren Lazkaotik. Herriari bi bira eman eta Alegiarantz zihoaztela ihesaldi ahaleginak izan ziren. Amezketa bidean, zazpi txirrindulariz osatutako taldetxo batek, segundu apur batzuetako abantaila hartu zuen tropelarekiko, hauen hartean Aratz eta Jokin zirelarik. Kilometro batzuetan zehar, lehia estua izan zuten aurrekoek tropelarekin, ihesaldia egonkortu ala ez, baina berriro Alegira itzultzerako, ihesaldikoak harrapatuak izan ziren.

martes, 28 de mayo de 2013

Alebin eta infantilak etxean

Etxean genituen joan den astean zarauztarrako txikienak. Hainbeste euri artean, eguraldia ere portatu zitzaigun eta giro polita izan genuen.

Alebinek, beti bezala hiru itzuli bete behar zituzten Aritzbataldeko zirkuituan. Guztiak ahal zuten guztia emanaz, lehia estua izan zen baina azkenean herriko partaide bakarra izan genuen garaile.

Juniorrak. Limousin nagusi Elgoibarren

Elgoibarren zuten zita oraingoan txirrindulari juniorrek. 92 kilometrorako bideari ekin zioten, Elgoibartik Mendarora, Maltzagara itzuli eta Arrasatera, berriz itzuli eta Mutrikutik barrena Kalbarioak igo eta Elgoibarren amaitzeko.

6-8 lagun inguruko talde bat aurreratu zen, hauen taldera geroxeago lagun gehiago iristen joan ziren 23ko taldea osatu eta minutu t'erdiko pasata izaterainoko aldea izatera iritsiaz. Tartean genituen Oxel eta Asier.

jueves, 23 de mayo de 2013

Alebin eta infantilak aurtengo denboraldian bikain. Asteburuan herrian bertan ikusteko aukera



Zarauztarreko gazteenak ere bikain ari dira aurten. Baditugu aurreko urteetan ere ihardundakoak eta baita berriak ere baina, guztiak ere, primeran ari dira. Ibai beraien entrenatzaileak aurkeztuko dizkigu:

Alebinak:
Bi ditugu kategoria honetan, biak bigarren urtekoak:
  • Iago Aizpurua: Aipatu beharra dago, errepideko txirrindularitzaz aparte, MTB ere egiten duela. Han ere, egurrean ibiltzen zaigu.
  • Iñigo Eizagirre: Txirrindulari ugariko familia batekoa. Aita ibilitakoa da, bere bi anaiak, lehengusuak…ere. Anaiak, Jonek, gaur egun afizionatu mailan konpetitzen du, eta honetaz aparte, entrenatzailea da. Iñigo bera, betidanik ibili izan da bizikletan. Aurten, astero, trofeotxoa ekarri du etxera, gehienak, lehen postutakoak. Esprinerako indar asko duenez, eta goraka ere defenditzen denez, lehen postuetan ibiltzen da.
Infantilak:
Lehen urtekoak:
  • Adrain Sorreluz: Familian txirrindularitza asko bizi izan du, aita, osaba.. ibilitakoak baitira. Bizitasun haundia du. Lasterketero han azaltzen zaigu, aurrean tira eta tira, Zarauztarrako mailota ondo asko erakutsiz. Datorren urtean, ziur gaude, sekulako borrokalaria izango dugula.
  • Unai Uzkudun. Esan beharra dago, ziklista hau aiarra dela. Mutil bizia, lehiakorra eta egoskorra dugu. Aurten, gaixotasunak medio, ez du bere forma ona aurkitu, baina hemendik denboraldi amaiera bitartean, lortuko duela ziur gaude.
  • Haritz Erasun: Eskalatzaile planta izan arren, sekulako esprinterra bihurtu zaigu. Mutil konpletoa da egia esan. Denboraldia ondo hasi zuen baina are eta hobeto hari da burutzen aurrera doan heinean. Postu bikainak ari da lortzen, adibidez, Zumaian, hirugarren postua lortu zuen eta Gipuzkoako errepideko txapelketan, bigarrena, benetan, izugarria izan zen hori. Hitz batean, kalitatea du zarauztarrak.
  • Asier Enbil: Beldurra duela ezin da ukatu, denok hortik pasatakoak gara. Bizitzan “lehenengo” aldiz kirol hau egitea, ez da inolako broma. Halere, forma ona hartzen hari da.

Bigarren urtekoak:
  • Alex Gartzia: Mutiko indartsua eta azkarra da. Aurten, ia astero lortu du podiuma Itxasmendiko mutilak. Gipuzkoako txapelketan erorketa izan zuen sailkapenerako frogan.
  • Beñat Arana: Ziklista ausarta da, leher eginda egon arren, saiatu egiten da. Lehenengo hamarretan sartzen da pelotoiean. Gipuzkoako txapelketan, finalean sartuta zegoela, bidea itxi zioten eta lurrera joan zitzaigun. Erorketa hau ez da izan lehena, izan ere, aurreko astean, entrenatzen beste erorketa bat izan zuen. Forma ona hartu du mutilak baina zorte txarrak ere parte hartzen du kirol zoragarri honetan eta oraingoan bere inguruan dabil. Ea honi ere bidea ixten diogun, aurrera jarraitzeko.
  • Ander Zumeta: Nerbio eta indar handiko ziklista da. Hau ere, beti izaten da gerra emanez pelotoiko lehen postuetan. Berria dugula esan beharra dago eta beraz, ikasteko asko du oraindik.
  • Ibai Goikoetxea: Aurten hasi zaigu hau ere, beraz, honek ere, bere denbora behar du pelotoi barnean nola murgildu ikasteko. Hala eta guztiz ere, ondo moldatzen denik ezin ukatu.
Entrenatzaileak
Txirrindulari guzti hauen berri eman digun Ibai Beraziertok aurreko urtetik ari da lanean taldeko gazteenekin. Hala ere, aurten badu beste taldekide bat berarekin batera entrenatzaile lanetan, Jon Eizagirre, alebinetako Iñigoren anaia. Buru argiko mutila izanik zer erakutsi ugari duen mutila, talderako oso baliotsua beraz. Eskerrik beroenak biei talde guztiaren aldetik egiten duten lanagatik.



Azkenik aipatu behar dugu, datorren larunbatean, hilak 25, Zarautzen bertan dutela guzti hauek lasterketa. Beraz, animatzen zaituztegu Azken Portu aldera lauretarako hurbiltzera, kirolari guzti hauek ikusi eta animoak ematera.







ATAUNEN, KUPELARI BIRA


2013KO MAIATZAREN  19A

KADETEAK ERREPIDEAN

            Igande arratsaldez, kadete mailako karrera, Ataungo Aia auzoan ospatu zen. Irteeran elkartu ziren 82 txirrindularietatik, 54 iritsi ziren helmugara, 48 km zituen ibilbidea bete ondoren. Lazkaora joan etorria bi aldiz eta bukatzeko Kaxetako bidegurutzetik Ataungo Aia auzoraino dagoen kilometro eta erdiko aldapa, izan zen ibilbidea. Gauzarik xelebreena, Kaxeta izeneko bidegurutzean bira nola eman zuten ikustea izan zen; kupela bide erdian jarri eta honen gainera igota gizon bat petoarekin txirrindulariek ikus zezaten.

           
            Eguneko ihesaldia helmugarako 15 km falta zirela hasi zen gauzatzen. Hasieran sei txirrindulariz osatutako talde bat aurreratu zen eta ondoren hauek harrapatzeko asmoarekin tropeletik salto egin zuten beste hiruk jarraitu zieten.
            Gure taldekoei dagokienez, Jokinei ihesaldia sotzeko unean kurpileko erradio bat hautsi eta aldatzera gelditu behar izan zuen,bere denbora galduaz. Tropelean sartzera iritsi zen baina ezin izan zuen askoz gehiago egin.

            
            Ihesaldiko taldeak minututik gorako abantaila hartu zuen eta beraien artean erabakiko zen garailea nor izan.

          
            Azkeneko aldaparen hasieran, Aratz tropeletik irten eta aurrekoen bila joan zen, ihesaldiko txirrindulari bat gandituz eta bederatzigarren postuan helmugaratuz. Jokin tropelaren aurrekaldean iritsi zen eta Joseba tropelaren erdi aldean.


SAILKAPENA

1. Euken Gallego   Allerru                          1:11:40
2. Aitzol Odriozola   Atracciones Sanz          3seg
3. Mikel Sarasola   Grosgreencenter              8 seg
9. Aratz Olaizola   Zarauztarra           1 min 30 seg
17. Jokin Aranburu   Zarauztarra       1 min 41 seg
31. Joseba Uzkudun   Zarauztarra       2 min 5 seg

TALDEKAKO  SAILKAPENA

1. Grosgreencenter




martes, 14 de mayo de 2013

ZUMAIAN, EZIN SARTU IHESALDIAN


2013KO  MAIATZAREN 11

KADETEAK  ERREPIDEAN

            Larunbatean goizean, kadete mailako 88 txirrindulari elkartu ziren, 57 km zituen ibilbideari ekiteko; Zumaiako sahiesbidetik bi itzuli eta ondoren hiru zakila bira.
            Gure taldeko hiru mutilak gogotsu irten ziren emaitz onak lortzeko asmoarekin.
Egia da, ikasturteko bidaian izan zirela  aste honetan eta ez zutela entrenatu (Aratzek eta Jokinek) baina egia da baitaere, badirela txirrindulari indartsuak tropelean, azpeitiarrak adibidez.

            
           Iraetako gaineko lehen pasaran, Unai Orbea-Atracciones Sanz- ihesi zen, 15 segunduko aldea hartzeraino, baina ez zuen luzaroan iraun.


Ondoren, zortzi txirrindulariz osaturiko taldetxo batek lortu zuen eguneko ihesaldia gauzatzea. Zarauztarrakorik ez zen bertan. Lehenik Jokin saiatu zen ihesitakoekin bat egiten, asko hurbildu zen, baina ezin izan zuen lortu bat egitea.
Iraetako aldapan (2. pasaran) Aratz ahalegindu zen tropeletik salto eginaz, baina zortzikoteak abantaila gehiegi zuen ordurako, minutuko aldea.


Garaipena ihesaldikoentzat izango zen, eta hoien artean Oier Ibarguren azpeitiarra izan zen azkarrena helmugan, denboraldi honetako 5. garaipena bereganatuz.
Tropeleko esprintean Jokin izan zen lehena, Boris eta Aratz atzetik zituelarik.
Joseba ere tropelean helmugaratu zen. Denera 55 txirrindularik amaitu zuten.



SAILKAPENAK

1. Oier Ibarguren   Atracciones Sanz      1:28:40
2. Asier Arozena   Limousin                        db
3. Unai Orbea   Atracciones Sanz                db
7. Jokin Aranburu   Zarauztarra      1min 17seg
9. Aratz Olaizola   Zarauztarra                db
30. Joseba Uzkudun   Zarauztarra           db

TALDEKAKO  SAILKAPENA

1. Limousin Cartonajes        4:27:17
2. Atraccionas Sanz                 db
3. Goifiber Godoy             1min 17seg
6. Zarauztarra                 2min 34seg




miércoles, 8 de mayo de 2013

EZIN EUTSI LIDERRAREN MAILOTARI ATARRABIAN

2013KO  MAIATZAREN 5A


KADETEAK ERREPIDEAN

            Gaztetxoak torneoko 2. jardunaldia lehiatu zuten lehenengo eta bigarren urteko kadeteek Atarrabian (Villava). Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroatik etorritako 220 txirrindulari elkartu ziren irteeran 64km zituen ibilbidea betetzeko asmoarekin. Tartean Erro mendatea zegoen koxka nagusi bezala.
            Gure mutilentzat lehenengo aldia zen halako tropel handian ibiltzen zirela, baina denetik probatu behar dela eta, abiatu ziren.
            Hasieran ibilbidea dena goruntz zen, eguraldi ona baina haizea ere bai. Ihesaldi saiakerak izan ziren baina tropelari tarte handirik atera gabe amaitzen ziren. Erro mendatean gora, luze luze egin zen tropela, eta Zarauztarra taldeko gure hiru txirrindulariak nahiko lan izan zuten aurreko tropelean mantentzeko.Bost kilometroko aldapa, luzea egin zitzaien, gehien bat ez zutelako ezagutzen.
            Aratz Olaizola (Gaztetxoak torneoko liderra), Jokin Aranburu eta Joseba Uzkudun, hirurak tropel nagusitik metro batzuetara gainditu zuten mendatea. Beherakoan, errelebo batzuk emanaz, tropel nagusiarekin bat egitea lortu zuten.
            Tropel honetan 50 txirrindulari zihoazen, ondoren bigarren talde baten, beste hainbeste eta atzerago taldetxo txikiago batzuk.
            Hamabost bat km falta zirela, Eneko Aramendia-Quesos Albeniz- izan zen, metro batzuk hartu eta ihes egin zuena. Ondoren, beste bost txirrindulari elkartu zitzaizkion, eta seirak bat eginda helmugaraino iritsi ziren. Hala ere, Eneko Aramendiak lortu zuen garaipena.
            Lau kilometro falta zirela, bultzakada baten ondorioz, Aratz erori egin zen. Min larririk ez baina han galdu zituen lidergoa mantentzeko aukera guztiak. Jokin bere aldetik tropeleko esprintean sartu zen, bigarren iritsiz. Josebak ere, talde nagusian amaitu zuen.

SAILKAPENA

1. Eneko Aramendia    Quesos Albeniz      1:38:40
2. Carlos Ruiz   Erro y Eugui-Scania              db
3. Aitor Rodriguez    Arabarrak                       db
8. Jokin Aranburu   Zarauztarra             2min 8seg
29. Joseba Uzkudun    Zarauztarra              db
51. Aratz Olaizola   Zarauztarra              2min 37seg

SAILKAPEN  NAGUSIA

1. Eneko Aramendia    Quesos Albeniz         33 puntu
2. Aitor Rodriguez    Arabarrak                     32 puntu
3. Jokin Aranburu   Zarauztarra               31 puntu
5. Aratz Olaizola   Zarauztarra                  23 puntu
82. Joseba Uzkudun    Zarauztarra             4 puntu