sábado, 30 de marzo de 2013

Mendi bizikleta festa



Martxoak 24ean ospatu genuen bizikleta festa Abendañoko BMX zirkuitu inguruan. Hego haize ederrak lagundu bazigun ere ez zen jende gehiegirik animatu. Hala ere, etorri zirenak gustura ibili ziren. Benjamin, alebin eta infantil adinekoei zuzendua zegoen saioa, txikiago bat ere azkenerako animatu bazen ere.

Errepidea: Juniorrak Azpeitia eta Antzuolan


Azpeitia, martxoaren 16a
193 txirrindulari abiatu ziren 84 km.tako lehiaketa honetan eta 102ek amaitu zuten. Gureak irteeran zeharo atzean kolokatu ziren, eta ez zuten lortu aurreratzerik. Azkotian bertan biraketetan asko

lunes, 25 de marzo de 2013

LIERNIKO MENDATEAK EZ ZUEN GARAILEA ALDATU


2013KO MARTXOAREN 23A

KADETEAK ERREPIDEAN

            Larunbat goizean, giro ederrarekin, ekin zioten txirrindulariak Beasainen.
Herri honetako karreraren berezitasuna, Lierniko portua da, motza baina gogorra maila honetako neska mutilentzat, gehien bat lasterketa izanik.
Denera 57km, Beasaindik Ormaiztegira joan etorria, ondoren berdin Alegira eta azkenik Segura aldetik Lierniko mendatea igo eta Beasainera itzuliz, helmuga.
Beasaindik igarotzerakoan (bi aldiz) tarteko helmugako esprinta jokatu zuten, lehenengoan Aratz bigarren izan zen baina ondorioak ez ziren onak izan. Silina jaitsi zitzaion eta arazoa konpondu nahian denbora asko galdu zuen. Nahiz eta tropelera iristeko esfortsu handia egin, epaileek kanporatu egin zuten.
Alegirantz zijoaztela Nafarroatik etorritako Eneko Aramendiak-Quesos Albeniz-  tropeletik ihes egin zuen. Kilometro batzuk egin eta gero harrapatu zuten. Bigarren saiakeran Oier Ibarguren-A. Sanz- eta Luis Mª Garikano-Limousin- izan ziren, baina ez zuten asko iraun ihesirik. Zarauztarrako Joseba Uzkudun ere saiatu zen aurrera egiten baina emaitzik lortu gabe.
Garbi dago Oier Ibargurenek ez duela erraz etsitzen, eta behin eta berriz ahalegintzen da bakarrik joaten. Hala, Besaingo bigarren tarteko helmugan bera izan zen lehen eta beste bi txirrindulari lagun zituelarik, Aitor Martinez-Grosgreencenter-eta Eneko Villar-Quesos Abeniz-, eguneko ihesaldia osatu zuten.
              Tropelean ez da taldekako lan handirik egiten, banakako saltoak bakarrik, eta honela ihesaldikoak denbora asko hartu zuten, minutu ta erditik gora. Gauzak honela, aldapa hasi bezain laster, Oier bakarrik abiatu zen helmugarantz, atzetik bost edo sei txirrindulari hilaran zituela. Liernin gora “kaballito” egiteko denbora ere hartu zuen, pentsa nola dijoan mutil hau...
         






     Tropela aldapan gora hasterakoan, Unai Orbeak-A.Sanz- gogor ekin zion gora eta Jokin Aranburu zarauztarrak bakarrik heldu zion azpeitiarraren erritmoari. Hala ere, beranduegi zen lehenengoekin bat egiteko.


            Hirugarren aldiz jarraian, Oier azpeitiarra izan zen garaile. Helmugara, Jokin zazpigarren iritsi zen, Unairen aurretik esprintean. Minutu erdi bat geroago, 25 txirrindulariz osatutako tropelean gure taldeko Joseba Uzkudun heldu zen.


SAILKAPENA

1. Oier Ibarguren            Atracciones Sanz             1:35:17
2. Eneko Aramendia       Quesos Albeniz                 17 seg
3. Julen Umerez              Ulma                                  17 seg
7. Jokin Aranburu         Zarauztarra                     51 seg
27. Joseba Uzkudun       Zarauztarra          1 min 19 seg

TALDEKAKO SAILKAPENA

1. Atracciones Sanz                       4:48:01
2. Grosgreencenter                  1 min 6 seg
3. Inoxcra-Beasain                  1 min 10 seg

Testua: Xabi Aranburu
Argazkiak eta bideoa: Jon Lizarribar

viernes, 22 de marzo de 2013

Txirrindularitza ekimenak. Lasterketak eta mendi bizikleta festa

Datorren asteburuan, Martxoak 23 eta 24, gure herrian bi ekintza antolatu ditugu.
Alde batetik, larunbatean, hilak 23, arratsaldeko 16:30tan, Zuberoa Kalea eta Herrikosoro Kaleetan, Alebin eta Infantil mailako txirrindularitza lasterketak izango ditugu. Bertan, Gipuzkoako herri desberdinetako txirrindulariek hartuko dute parte. Eguerdian KORRIKA eta arratsaldean bizikleta....
Ekintza honetan parte hartu ahal izateko, Txirrindularitzako lizentzia eduki behar da.

Bestalde, Igandean, eta kasu honetan deneri zabalik, Mendi bizikleta festa bat antolatu dugu.  Bertan, neska mutilen oreka eta trebetasuna lantzea dugu helburu.
Ekintzak, Abendañoko BMX zirkuitu inguruan izango dira 10:30tik, 12:30ak bitartean.


miércoles, 20 de marzo de 2013

JOKIN HIRUGARREN EIBARREN


2013KO MARTXOAREN 17A

KADETEAK ERREPIDEAN

            Igandean goizeko 10:30 tan eman zioten irteera Eibarren kadeteen karrerari.  Lehenik Debara joan, ondoren Osintxuraino eta azkenik Eibarren bukatu, denera 48km.
            Denok zerura beira ia euria noiz hasiko zen, baina lasterketak iraun zuen bitartean ateri eutsi zion.
            Ohikoa den bezala, denak indarrez gainezka eta urduritasunez, oso bixi irten ziren. Elgoibarrera iristerako hasi zen ihesaldia osatzen, Aritz Kortabarria-Sumofic Igartua- eta Aitor Zurdo-Limousin- izan ziren lehenak, ondoren Endika Mendizabal-Allerru- gehitu zitzaioelarik.
            Kilometro asko jarraitu zuen ihesirik hirukoteak, Deban bira eman eta berriz Elgoibar aldera arte. Oier Ibarguren-Atracciones Sanz- eta Mikel Salaberria-Goifiber-, tropeletik irten eta aurrekoekin bat egin zuten.
            Soraluzeko aldapan, Oier eta Mikel bakarrik gelditu ziren aurrean eta tropelean Jokin eta Aratz zarauztarrak, Unai Orbea-Atracciones Sanz- eta Jokin Alberdi-Andoaingo- txirrindulariak bixitu zuten erritmoa taldea zatituz.
            Osintxutik etortzerakoan, berriz Soraluzeko aldaparen ondoren, Oier bakarrik geratu zen eta nahiz eta begi bistan izan, ezin izan zuten harrapatu.
            Helmugara lau segunduko tarteareki iritxi zen Oier eta 40 bat txirrindulariko tropelean gure hiru mutilak. Irten diren 110 txirrindularietatik 84ek bete dute ibilbide osoa.

SAILKAPENAK



1. Oier Ibarguren       Atracciones Sanz         1:14:56
2. Euken Gallego       Allerru                             4 seg
3. Jokin Aranburu      Zarauztarra                5 seg
9. Aratz Olaizola       Zarauztarra                     db             
34. Joseba Uzkudun  Zarauztarra                     db

TALDEKAKO SAILKAPENA

1.      Atracciones Sanz           3:44:58
2.      Allerru                               4 seg
3.      Limousin                           5 seg
4.      Zarauztarra                       db


Testua: Xabi Aranburu
Argazkiak: Edurne Irureta




miércoles, 13 de marzo de 2013

ARATZ BIGARREN AZPEITIAN


2013KO MARTXOAREN 9A

KADETEAK ERREPIDEAN

            Larunbat goizean, giro ederrarekin eta hego haize puntuarekin, ekin zioten gure txirrindulariak lehenengo benetako errepideko lasterketari.
            Irteeran 110 neska mutil baziren ere, Azpeitiatik Urrestilara joan eta etorri zirenerako, erdira jeitsi ziren karreran jarraitzen zutenak. Oso azkar ibili ziren lehenengo kilometroetan, denak gogo handiz eta behar bada urduritasunez, bakoitza zein mailatan dabilen jakin nahian.
            Zestoa, Iraeta eta Aizarnazabal pasa ondoren, Oikia aldera zihoazela hasi zen gauzatzen eguneko ihesaldia. Julen Umerez –Ulma- eta Aritz Kortabarria-Sumofic- izan ziren ihesaldia sortzen lehenak, ondoren Bedua inguruan gure taldeko Aratzek tropeletik irten eta bi hauekin bat egin zuen. Geroxeago Oier Ibarguren-Atracciones Sanz- Azpeitiarraren txanda izan zen aurrekoekin elkartuz, ordurako Aritz Kortabarriak ezin zuen hauen martxa jarraitu eta tropelera itzuli zen.
            Hirukoteak 40 segunduko tartea izatera iritsi zen nahiz eta Iraetako gainean 15 segundukoa bakarrik zen aldea.  

             Azkenean, 48 kilometroak gauzatu ondoren, larri larri baina hirukotea bakarrik iritxi zen Azpeitiako kaleetara eta esprintean Oier izan zen garaile eta Aratz bigarren.
            Tropela 10 segundutara heldu zen, Jokin eta Joseba bertan zetoztelarik.

SAILKAPENAK

martes, 12 de marzo de 2013

Errepidea: Alebin eta infantilak 2013.03.09


Errepidea: Infantil eta Alebinak
Ederki hasi dira talde txikienak denboraldi honetan. Hondarribi eta Hernanin izan dituzte orain arteko lehiaketak. Alebinetan, bakarrak hartu du parte baina bietan podiumean izan dugu eta infantiletan podiumik oraindik ez, baina gertu izan da beti, eta gainera, talde polita osatu da, txirrindulari berriak ere taldera etorri direlarik. Hauei animo, laster joango direla erritmo eta trebezi pixka bat hartuz eta.

Sailkapenak
Alebinak
Hondarribi martxoak 2an
1. Iñigo Eizagirre         Salbatore Mitxelena ikastola(Zarautarra)
2. Telmo Semperena     Axular Lizeoa Fullgas.org
3. Iñigo Agiriano           Axular Lizeoa Fullgas.org

Hernani martxoak 9
1. Telmo Semperena     Axular Lizeoa Fullgas.org
2. Iñigo Eizagirre        Salbatore Mitxelena ikastola(Zarautarra)
3. Iñigo Agiriano          Axular Lizeoa Fullgas.org

Infantilak
Hondarribi martxoak 2an
1. Luken Carballeda        Buruntzazpi
2. Beñat Garmendia       Jocc
3. Xabier Azparren          Fullga.org
4. Alex Garcia               Zarauztarra
8. Haritz Erasun            Zarauztarra
14. Unai Uzkudun         Zarauztarra
16. Beñat Arana            Zarauztarra
21. Adrian Sorreluz       Zarauztarra
Desc. Ibai Goikoetxea    Zarauztarra

Hernani martxoak 9
1. Luken Carballeda          Buruntzazpi
2. Beñat Garmendia          Jocc
3. Urko Semperena           Fullgas.org
5. Alex Garcia                 Zarauztarra
6. Haritz Erasun              Zarauztarra
13. Unai Uzkudun            Zarauztarra
15. Adrian Sorreluz         Zarauztarra
24. Ibai Goikoetxea       Zarauztarra
27. Ander Zumeta           Zarauztarra

BTT 2013.03.03 eta 10


BTT
Izkuen, Nafarroan, ospatu zen aurtengo BTT-eko lehen proba martxoaren 3an. 5,5 kilometrotako zirkuitu bati hiru itzuli emanez osatzen zuten ibilbidea kadeteek eta 16’26 kiolometro orduko abiadurarekin bete zituten 17 kilometroak. Aste honetan berriz, Aramaion 5 kilometrotako ibilbideari bi itzuli emanez osatu dute ibilaldia, Azkoagatik irten eta Barajuenen helmugaratuz. Euskadiko Openaren lehen froga zen eta gure taldeko Xubanek laugarren postua eskuratu zuen.

Sailkapenak
Izkue, martxoak 3, kadeteak
1. Javier Sein                 Seguros Bilbao                 01:02:44
2. Adrian Grasa             Sagardoy Conor               01:03:20       36 seg.
3. Jokin Alberdi            Andoaingo tx.eskola     01:05:45      3:01 min.
11. Xuban Aizpurua     Zarauztarra                       01:19:14    16:30 min.

Aramaio, martxoak 10, kadeteak
1. Iñigo Astarriaga           Ceramicas Egurza               00:53:35
2. Ruben de Miguel       Sancho Carrocerias            00:53:54    19 seg.
3. Ibai Arco                        Meniz Mendi-Petronor   00:55:28   1:53 min.
4. Xuban Aizpurua          Zarauztarra                           00:56:49   3:14 min.

Errepidea: Juniorrak 2013.03.10


Errepidea: Juniorrak
Martxoak 10ean Errenterian izan da lehiaketa 70 kilometrotako ibilbidea osatuz, Oiartzun eta Gaintxurizkieta artean. Hasi eta berehala erorketa korapilatsu bat izan zen eta txirrindulari asko izan ziren tartean inplikatuak. Horren eragina nabarmena izan zen eta 152 txirrindularitik 64 sailkatu ziren soilik.

Sailkapenak
1. Xabier S.Sebastian    Limousin cartonajes       01:34:21
2. Mikel Matxinea           Limousin cartonajes       01:34:41              
3. Jon Irisarri                      Limousin cartonajes       01:34:44
27. Asier Arana                  Zarauztarra                   01:38:05

martes, 5 de marzo de 2013

2013 EGUTEGIA

Hona hemen Zarauztarrako talde ez berdinek 2013rako duten errepide eta BTT egutegia:

Data
Alebin-Infantilak
Kadeteak
Juniorrak
BTT
23/02/2013

Bº IBAETA 16:00


02/03/2013
HONDARRIBIA
16:30



03/03/2013


EIBAR
10:30
IZKUE (Nafarroa)
2013
09/03/2013
HERNANI
16:30
AZPEITIA
10:30


10/03/2013


ERRENTERIA
16:00
ARAMAIO (Araba)
XCO
16/03/2013
USURBIL
16:30

AZPEITIA
16:00

17/03/2013

EIBAR
10:30

ZANGOZA (Nafarroa)
XCO
23/03/2013
ZARAUTZ
16:30
BEASAIN
11:00
ANTZUOLA
16:00

24/03/2013



CASCANTE (Nafarroa)
31/03/2013


AGURAIN (Araba) Eukal Herria Trofeoa goizez

06/04/2013




07/04/2013

ELGOIBAR
arratsaldez
BERA (Nafarroa)
Eukal Herria Trofeoa

13/04/2013
AIZARNAZABAL
16:30


DEBA
goizez

14/04/2013

ZARAUTZ
2.urteko Gaztetxoak torneoa goizez

ERANDIO
XCO

20/04/2013
DONOSTIA
16:30

ZEGAMA
arratsaldez

21/04/2013

EIBAR
goizez

IZURDIAGA (Nafarroa)
27/04/2013
IRUN
16:30

EGIA (Donostia) Zumy Trofeoa (Federazio Trofeoa)
14:30

28/04/2013

DEBA
goizez


04/05/2013
ZUMAIA
16:30

LAZKAO
arratsaldez

05/05/2013
ATARRABIA (Nafarroa)
2.urteko Gaztetxoak torneoa
SEGURA
arratsaldez
TAFALLA (Nafarroa)
11/05/2013
HERNANI
Taldekako Erlojupeko Gipuzkoa Lehiaketa
16:00
ZUMAIA
goizez
OÑATI-ARANTZAZU
arratsaldez

12/05/2013


MUTRIKU
Eukal Herria Trofeoa goizez
BILBO (Bizkaia)
XCO

18/05/2013
ZUMAIA
Gipuzkoako Txapelketa
16:30

LEGORRETA
arratsaldez

19/05/2013

ATAUN (Aia)
arratsaldez


25/05/2013
ZARAUTZ
16:30
URRETXU
arratsaldez


26/05/2013


ELGOIBAR
goizez

01/06/2013
LEZO
16:30
LAZKAO
goizez
GATIKA (Bizkaia)
Taldekako erlojupeko Euskadi lehiaketa
LARREINETA (Bizkaia)
Jeitsiera
02/06/2013


EIBAR
goizez

08/06/2013
IRUN
Irungo Saria
16:30



09/06/2013

BILATORTA (Nafarroa)
2.urteko Gaztetxoak torneoa
ANOETA
arratsaldez
LEGUTIO (Araba)
XCO
12/06/2013


AIZARNAZABAL
Banakako Erlojupeko Gipuzkoa lehiaketa
arratsaldez

15/06/2013
USURBIL
16:30

ZARAUTZ
goizez
LEGUTIO (Araba)
Jeitsiera
16/06/2013

OÑATI
arratsaldez

TUTERA (Nafarroa)
21/06/2013


AIA (Banakako Erlojupekoa) XXIV Gipuzkoako Itzulia
arratsaldez

22/06/2013
ZUMAIA
16:30
AGURAIN (Araba)
2.urteko Euskadi lehiaketa
OLABERRIA
XXIV Gipuzkoako Itzulia goizez

23/06/2013


ANDOAIN
XXIV Gipuzkoako Itzulia arratsaldez
LIZARRA (Nafarroa)
24/06/2013


SEGURA
XXIV Gipuzkoako Itzulia arratsaldez

29/06/2013


EZKIO-ITSASO
arratsaldez
GALDAKAO (Bizkaia)
Jeitsiera
30/06/2013

TOLOSA (AMAROZ) goizez

ZALLA
XCO

06/07/2013


MENDARO
arratsaldez

07/07/2013

LEZO
arratsaldez


13/07/2013

ALEGIA
Taldekako erlojupeko Gipuzkoa Lehiaketa
arratsaldez
ALEGIA
Taldekako Erlojupeko Gipuzkoa Lehiaketa
arratsaldez
OIARTZUN
XCO

14/07/2013


ZORNOTZA (Bizkaia) Euskal Herria Trofeoa

20/07/2013

ORDIZIA
goizez


21/07/2013

BITORIANO (Araba) 1.eta 2.urteko Gaztetxoak torneoa


25/07/2013


BUSTURIA (Bizkaia) Euskadi Lehiaketa

28/07/2013

AZPEITIA
arratsaldez


10/08/2013


SORALUZE
goizez

14/08/2013


AZKOITIA
goizez

24/08/2013


IBARRA
arratsaldez

07/09/2013


OÑATI
Mendiko Criteriuma goizez

08/09/2013


LIERNIA
Mendiko Criteriuma goizez

14/09/2013


BEASAIN
Pre-mundial klasika
arratsaldez
ZEGAMA
XCO

21/09/2013


LARRATXO (DONOSTIA)
arratsaldez
ZALLA
Jeitsiera
28/09/2013


URRETXU
Udazkeneko Criteriuma arratsaldez

29/09/2013


ZUMAIA
Udazkeneko Criteriuma goizez
ARAZURI
(Nafarroa)
05/10/2013



BUSTURIA
Jeitsiera
06/10/2013



ARGUEDAS (Nafarroa)
13/10/2013



OTEITZA (Nafarroa)
20/10/2013



PERALTA/AZKOIEN (Nafarroa)
27/10/2013



MUNIAIN (Nafarroa)
03/11/2013



AZEDO
( Nafarroa)
10/11/2013



ORORBIA (Nafarroa)
17/11/2013



LUKIN (Nafarroa)
24/11/2013



LIZARRA (Nafarroa)

domingo, 3 de marzo de 2013

Juniorrak, 2013.03.03, Eibar



Juniorrak Eibarko lasterketarekin ekin diote denboraldiari. 130 txirrindulari irten dira abiapuntutik, 78 kilometrotako ibilbideari ekiteko. Lehenik Bergara arte joan dira, Maltzagara itzuli, Debara joan, handik kostatik Markinara eta San Migeldik barrena Elgoibarrera etorri hemendik Eibarrera itzultzeko. Puntu garaiena San Migeleko gaina zuten, Markina eta Elgoibar artean, bide bazterrak oraindik zurituak zituena. Espainiako txapeldunak irabazi du.


Sailkapena:


1. Ivan García      Gijon Las Mestas     01:57:27
2. Jon Irisarri       Limousin Cartonajes 01:57:40   13 seg.
3. Julen Irizar       Sumofic- Igartua      01:57:42   15 seg.
53. Kepa Iribar  Zarauztarra           02:04:22   6:55 min.
90. Asier Arana  Zarauztarra          02:09:11   11:44 min.