lunes, 27 de enero de 2014

ZARAUZTARRAKO JUNIOR TALDEA TXAPELDUN PISTAN

2014KO URTARRILAREN 26A

             
                 Zarauztarra txirrindulari taldeko junior mutilak izan ziren garaile pistako kluben Gipuzkoako txapelketan. Bi jardunaldik osatu dute txapelketa hau, eta bietan lortutako puntuak batuz, zarauztarrak izan dira irabazleak. Lau mutilek osatzen dute pistako Zarauztarra junior taldea: Aratz Olaizola, Jokin Aranburu, Joseba Uzkudun eta Xuban Aizpurua.
                Igandean jokatu zuten bigarren jardunaldia. Gipuzkoako lau taldez gain, Asturiasko eta Portugalgo selekzioak izan ziren bertan. Portugalgo txirrindularien artean, Europako eta Munduko txapelketetan domina lortutakoak.

              
                Lehenengo jardunaldian zarauztarrak jaun eta jabe izan ziren bezala, bigarrengo honetan portugaldarrak garbi utzi zuten beraien nagusitasuna. Taldekako abiaduran, Daniar kanporaketan, Scratchean, puntuaketan, 500 metrotan eta Taldekako jazarpenean, hau da, ia proba denetan,  nagusi izan ziren. Hori bai, beraien atzetik lehena  zarauztarren bat, Jokin, Aratz edo taldea bera. Kanporaketa proba bakarrik irabazi zuten zarauztarrak, honetan Jokin izan zen garaile, atzetik bi portugaldar zituelarik.
               
                Esperientzi bezala oso interesgarria izan zen igandekoa. Portugalgo selekzioko kideekin lehiatzea luxu bat izan da gure mutilentzat, honelako mailako txirrindulariekin lehiatuz beti ikasten da zerbait.

              
                    Datorren larunbatean eta igandean, Otsailaren 1ean  eta 2an, goizez, banakako Gipuzkoako pista txapelketa jokatuko dute Anoetako belodromoan.  Ea zarauztarren batek lortzen duen txapela herrira ekartzea.

SAILKAPEN  OROKORRA
1.  ZARAUZTARRA       118 puntu
2.  PORTUGAL                84 puntu
3.  FULLGAS.COM         76 puntu
4.  ASTURIAS                  68 puntu


lunes, 20 de enero de 2014

ARATZ OLAIZOLA GIPUZKOAKO PISTA SARIAREN GARAILE

2014KO URTARRILAREN 18A

              
                  Bi hilabetetan zehar, 9 jardunaldi lehiatu ondoren, junior mailako Gipuzkoako Pista Sariaren garailea izan da Aratz Olaizola. Erregulartasun handia behar da honelako torneo bat irabazteko, astea joan eta astea etorri, proba guztietan pistako tropeltxoaren muturrean ibili behar da. Oraindik eta merezimendu handiagoa du, Aratz bezala, junior mailan lehen urtekoa izanda.               

              
           

jueves, 9 de enero de 2014

GIPUZKOARRAK BORDELEN

2014KO URTARRILAREN 4A

NEGUKO PUNTUAZIO GARAIKURRA
                Joan den asteburuan, Neguko puntuazio garaikurra jokatu zen Bordelen. Zarauztarra txirrindulari taldeko Aratz Olaizola, Gipuzkoako selekzioarekin izan zen, beste 11 gipuzkoarrekin batera.
                Bi zatitan banatu zen txapelketa, goizean sailkapena jokatu zuten Gipuzkoako lau mutilek eta denak sailkatu ziren. Ondoren, arratsean, finalarekin  amaitu zuten beraien eguna, 80 itzuli egin eta gero. Hemen Aratz Olaizola zarauztar txirrindularia gailendu zen, bi frantsesek jarraiturik.

                Garaipen honetan beste 3 txirrindularik parte hartu zuten, Aratzi laguntzen, alde batetik  Gorka Etxabe(Viveros San Anton), bestetik Mikel Alonso(Andoaingo) eta amaitzeko Onditz Urruzmendi(Fullgas).

Testua: Garazi Olaizola