miércoles, 25 de febrero de 2015

ZARAUZTARRA TXIRRINDULARI TALDEAREN AURKEZPENA, 2015 DENBORALDIA

2015EKO OTSAILAREN 22A

              
                 Zarauztarra Txirrindulari Elkarteko maila desberdinetako taldeak, igande eguerdian aurkeztu ziren Arrosategiko parkean. Giroak ez zuen asko lagundu baina, ater une batez baliatuz, txirrindularien izenak aipatu eta argazkiak atera zituzten.
                Datorren asteburutik aurrera, bost maila desberdinetan lehiatuko dute Zarauztarra taldeko txirrindulariak:  alebinak, infantilak, kadeteak, juniorrak eta txirrindularitza egokitua.


ALEBIN / INFANTILAK: Iago Aizpurua, Iñigo Eizagirre, Inaxio Larrañaga, Alejandro Pérez, Joan Rodriguez eta Mikel Uriarte. Arduradunak: Ibai Berazierto / Ixidro Uriarte / Alex Gómez


KADETEAK: Beñat Arana, Haritz Erasun, Alex García, Gaizka Gurrutxaga, Unai Muro, Adrián Sorreluz eta Ander Zumeta. Arduradunak: Fran García / Edu Arana


JUNIOR:  Xuban Aizpurua, Jokin Aranburu, Aratz Olaizola eta Joseba Uzkudun. Arduradunak: Xabi Aranburu / Martxel Olaizola



TXIRRINDULARITZA EGOKITUA: Joxe Angel  Arroitaonandia eta Josu Arroitanandia. Araduraduna: Juanjo Berazierto




domingo, 15 de febrero de 2015

Anoeta 4 ordu sarrerak salgai / entradas a la venta

Donostiako Antonio Elorza belodromoaren 50 urte betetzen direla eta, 2015ko Martxoaren 21rako "Anoeta 4 ordu" izenarekin, ekitaldi berezi bat antolatu da. 30 urteetan ospatu zen "Euskadiko 6 orduak"en antzera.
Ektaldi honetarako sarrerak salgai dituzue Zarautzen ondorengo tokietan:
Puntos de venta en Zarautz de la entradas para el evento:

KIKARA TABERNA
Zuberoa 14
LAU OKINDEGIA
Araba Kalea 3
TXIKI POLIT TABERNA
Musika Plaza 20
ITXASO KAFETEGIA
Zigordia kalea, 21
ISABEL TABERNA
Bizkaia kalea 24

Sarreren prezioak:

  • HELDUAK:
    • HELMUGA: 26€
    • HELMUGA KONTRA: 23€
  • HAURRAK (12 urte arte)
    • HELMUGA: 17€
    • HELMUGA KONTRA: 15€
Informazio gehiago:


Animatu!!!

lunes, 2 de febrero de 2015

JOKIN ARANBURU GIPUZKOAKO PISTA TXAPELDUNA, GAZTE MAILAN

2015EKO OTSAILAREN 1A

              
                  Asteburu honetan, gure txirrindulariak  Gipuzkoako Pista Txapelketa lehiatu dute Donostiako belodromoan. Hiru proba jokatu ondoren,junior mailan, Jokin Aranburu izan da txapelduna eta Aratz Olaizolak hirugarren postua lortu du. Bere aldetik, Joseba Uzkudun 13. sailkatu da.
                Larunbatean hasi zen lehiaketa banakako jazarpenarekin (3 Km) eta denborarik hoberena  Jokin Aranburuk egin zuen, Aratz Olaizola bigarren izan zelarik segundo erdi batetara.
                Igandean lehenengo proba keirina izan zen, ohikoa den bezala, tentsioz eta urduritasunez gainezka lehiatzen den proba. Honetan, Laguntasuna taldeko Julen Mundin izan zen garailea, Aratzek bigarren eta Jokinek hirugarren amaitu zutelarik.
                Jokatzeko azkeneko proba gelditzen zelarik, puntuaketa, Jokin Aranburu zen sailkapen nagusiaren buru eta Aratz Olaizola eta Julen Mundin puntu batetara zituen. Baina puntuaketa proban, nahiz eta tentsio handia bizi izan, ez zen sailkapen nagusia aldatuko zuen ezer gertatu,eta ondorioz, Jokin Aranburuk bereganatu zuen txapela.

                Kadete mailan lehiaketa txukuna osatu ondoren, Ander Zumeta 11. izan zen, Adrián Sorreluz 15. eta Gaizka Gurrutxaga 17.