lunes, 13 de abril de 2009

MIKEL EIZAGIRREK ZILARREZKO DOMIMA EUSKADIKO SELEKZIOAREKIN ESPAINIAKO TXAPELKETETAN



Mikel Eizagirre zarauztarrak zilarrezko domina irabazi zuen Espainiako pistako txapelketetan, Madrilen joan zen larunbatean. Taldekako jazarpenean, Balearretako taldeak, pronostikoak bete eta irabazi egin zion Euskadikoari (Mikel Eizagirre, Alexander Unzueta, Erik Ureta eta Paul Usabel), eta brontzezko domina Extremadurarentzat izan zen.
Espainiako Pistako Txapelketak apirilaren 9tik 11ra jokatu ziren Galapagarko belodromoan, Madrilen. Zararauztarra Tx.K.E.ko Oier Iraolagoitia eta Mikel Eizagirre Euskadiko selekzioko partaide izan ziren Unai Intziarte, Antxon Sarasketa, Alexander Unzueta, Erik Ureta, Paul Usabel, Tania Calvo eta Dorleta Eskamendirekin batera.
Txirrindulariok junior mailakoak dira eta teknikariak Aitor Alonso eta Anjel Balzola izan zituzten.

Mikel Eizagirre eta Oier Iraolagoitia Pistako Euskadiko selekzioarekin


Euskadiko txirrindulari selekzioa Espainiako Pistako Txapelketetan izan zen apirilaren 9tik 11ra Galapagarko belodromoan, Madrilen. Zararauztarra Tx.K.E.ko Oier Iraolagoitia eta Mikel Eizagirre selekzio horretako partaide izan ziren Unai Intziarte, Antxon Sarasketa, Alexander Unzueta, Erik Ureta, Paul Usabel, Tania Calvo eta Dorleta Eskamendirekin batera.
Espainiako Txapelketok junior mailakoak dira eta teknikariak Aitor Alonso eta Anjel Balzola izan zituzten.